Higashimurayama (japonieraz: 東村山市, Higashimurayama-shi?)
Tokio prefeturako iparraldean dagoen hiria da. 2010eko erroldaren arabera 17'17 km²-tan 151.279 biztanle zeuden.
Historia
Paleolito garaitik populaturik egon den eremua da eta Jōmon, Yayoi eta Kofun Aroetako aztarnak aurkitu dira. 1333an Kumegawako borroka gertatu zen bertan, Genkō gerran. Nitta Yoshisadak gidaturiko indar inperialek Hojo klanaren gudalostea gainditu zuten eta berehala iritsi zen Kamakura shogunerriaren amaiera.
1889an hainbat herrik bat egin zuten eta Higashimurayama eratu zen. 1964ean hiri estatusa hartu zuen.
Ondasun nabarmenak
- Shōfuku-ji: Tokioko eraikin zaharrenetakoa da tenplu hau.
- Hachikokuyama parkea.
Iruditegia
Hiri senidetuak
Kanpo estekak