Minato (japonieraz: 港区, Minato-ku?)
Tokioko 23 auzo berezietako bat da, Japonian. Sarritan Minatoko Hiria izena erabiltzen da auzoa izendatzeko. 1947. urteko martxoaren 15ean eratu zen.
Ezaugarriak
Minaton 49 nazioarteko enbaxada daude. Zenbait konpainia handi ere auzoan kokatuta daude; besteak beste Dentsu, Fuji Xerox, Mitsubishi Heavy Industries, Ltd., Mitsubishi Motors Corporation, Morinaga & Co., Ltd., Morinaga Milk Industry Co,. Ltd., NEC Corporation, Nippon Television, Toshiba, Sony eta Vodafone.
Geografia
Minato zenak "kaia" esan nahi du eta Tokioko kai aldea hartzen du bere baitan, izan ere Jauregi inperialaren hegoaldera dagoen auzoa baita Minato. Tokioko erdiguneko auzotzat hartzen da Minato, Chiyoda eta Chūō-rekin batera. Turismo, jaialdi, etxebizitza, aisialdi, merkataritza eta kultura gune garrantzitsua da.
Ondasun nabarmenak
Iruditegia
Kanpo estekak
Erreferentziak