Hachiōji (japonieraz: 八王子市, Hachiōji-shi?)
Tokio prefeturako mendebaldean dagoen hiria da, azaleraz handienetakoa. 2010eko erroldaren arabera 186'31 km²-tan 551.901 biztanle zeuden.
Geografia
Tokio erdigunetik 40 kilometro mendebaldera dago. Hachiōji haranean kokatzen da eta ingurua menditsua da. Mendi aipagarrienak Takao (599m) eta Jinba (857m) dira.
Historia
1584 urtean Hachiōji gaztelua eraiki zen baina 1590an Toyotomi Hideyoshik Japoniaren kontrola eskuratzeko gudan gaztelua suntsitua izan zen.
Ondoren zeta ekoizpenean aritu zen 1960. hamarkadan industriak behera egin zuen arte. Gaur egun Tokioko lo-hiri bihurtu da eta unibertsitateetako fakultate batzuk badaude bertan.
Ondasun nabarmenak
- Takao santuitegia.
- Hachiōji gazteluaren hondarrak.
Kanpo estekak