Henri Vieuxtemps (Verviers, Belgika, 1820ko otsailaren 17a - Mustapha, Aljeria, 1881eko ekainaren 6a) belgikar musikagilea eta biolin-jotzailea izan zen.
Biografia
Sei urte zituela eman zuen lehen biolin-kontzertua. 1828. urtetik aurrera Bérioten ikasle izan zen Parisko Kontserbatorioan. 1833. urtean kontzertuak eman zituen Alemanian, eta kontrapuntua ikasi zuen Sechterrekin Vienan. 1835. urtean Konposizioa ikasi zuen Reicharekin Parisen. 1838. urtean Errusian izan zen, eta 1844. urtean, berriz, Estatu Batuetan. 1846-1852. urteetan San Petersburgoko gorteko biolin-jotzaile eta irakasle izan zen. 1871. urtean biolin-irakasle izan zen Bruselan. Garai hartako biolin-jotzaile handienetakoa izan zen. Sei biolin-kontzertu, biolin-sonatak eta Beethovenen kontzerturako kadentziak idatzi zituen.
Erreferentziak