Henri Giraud

Henri Giraud

(1943)

Moselako Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1946ko ekainaren 11 - 1946ko azaroaren 27a
Hautetsia: Constituent Assembly of 1946 (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHenri Honoré Giraud
JaiotzaParis1879ko urtarrilaren 18a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaDijon1949ko martxoaren 11 (70 urte)
Hobiratze lekuaVault of Governors (en) Itzuli
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaÉcole Spéciale Militaire de Saint-Cyr (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, ofizierra, Frantziako Erresistentziako kidea eta buruzagi militarra
Lantokia(k)Paris
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraFrantziako Lurreko Armada
Graduaarmy general (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Bigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Republican Party of Liberty (en) Itzuli

Find a Grave: 42260372 Edit the value on Wikidata

Henri Giraud (Paris, Frantzia, 1879ko urtarrilaren 18a - Dijon, Frantzia, 1949ko martxoaren 11) Frantziako Armadako jenerala izan zen. I. Mundu Gerran borrokatu zuen eta II. Mundu Gerran ere bai, VII. armadako eta, ondoren, IX. armadako buru izan zelarik. 1940an, alemaniarrek preso hartu zuten, baina 1942an ihes egin zuen Königsteindik. Ipar Afrikako frantses tropen buru izan zen 1942ko azaroan eta, Darlan hil zutenean (1942ko abendua), Aljeriako agintaritza hartu zuen. De Gaulle jeneralarekin zituen tirabirak gorabehera, Aljerian sortu zen Frantziako Askatasun Nazionaleko Batzordeko lehendakari izan zen harekin batera (1943ko ekaina). Baina De Gaullek gaina hartu zion eta lehendakaritza utzi behar izan zuen (1943ko azaroa), armadako komandante kargua ere utzi zuelarik (1944ko apirila). Hala ere, Ipar Afrikan armada bat eratu zuen, Juin jeneralarekin batera, eta, AEBn laguntzaz, Tunisiako garaipena, Korsikaren liberazioa eta Italian lehorreratu zen frantses armadaren antolamendua berak egin zituen neurri handi batean.

Biografia

Henri Giraud Parisen jaio zen, Frantzian, 1879ko urtarrilaren 18an. Aita ikatzaren salerosketan aritzen zen eta, 1898tik 1900era bitartean, École Militaire de Saint-Cyr-en ikasi zuen. Ondoren, frantziar armadan sartu zen, 1914ra arte Iparraldeko Afrikan soldadutza egin zuelarik; urte horretan, Frantziara itzularazi zuten I. Mundu Gerran borrokatu zezan. Gerra garaian, abuztuan, atzeman egin zuten, baina bi hilabete geroago ihes egin eta Frantziara itzuli zen Herbehereetan zehar. Geroago, Giraud, Konstantinoplan egon zen soldadutzan Louis Franchet d'Espèrey jeneralaren agindupean. 1933an, Marokora bidali zuten Rifeko matxinoen aurka borrokatzeko. Abd el-Krim atzeman ondoren, Ohorezko Legioko kide izendatu eta geroago komandante egin zuten Metzen.

Harrapaketa eta ihesa

Giraud, preso zegoen garaian

II. Mundu Gerra hasi zenean, Giraud, Gerrako Kontseilu Nagusiko kidea zen eta desadostasunak izan zituen Charles de Gaullerekin ibilgailu blindatuen erabileraren inguruan zituen taktikak zirela-eta. 1940ko maiatzaren 10ean, Herbehereetara bidali zutenean, armadaren VII. taldeko Komandante bilakatu zen, horrela, maiatzaren 13an alemaniar tropak atzeratu ahal izan zituen Bredan, nahiz eta hildako asko izan ziren. Ondorioz, VII. Armadak IX. Armadarekin bat egin behar izan zuen.

Ardenetan zehar alemanen erasoa geldiarazten saiatzen ari zen bitartean, maiatzaren 19an, alemaniar tropek atzeman zuten Wassignyn. Aginte garrantzitsua zuen frantses jeneral bat zenez, Gestapok kartzelaratu egin zuen Königsteinen, Dresdenetik gertu, garai hartan, segurtasun handiena zuen espetxe gisa erabiltzen baitzen kartzela hura hierarkia altuko gerra-presoentzat.

Bi urte baino gehiagoz egon zen bere ihesa arreta handiz planeatzen; alemana ikasi zuen eta bere inguru gertuko mapa bat buruz ikasi zuen jasotzen uzten zioten posta-paketeetatik lortzen zituen alanbreak bildumatzen zituen bitartean. 1942ko apirilaren 17an Giraudek ziegako barroteak puskatzea lortu zuen eta kable luze bat osatuz espetxetik ihes egin zuen ia 40 metroko altuera zuen tontor arrokatsu batean jaitsiz[1].

Ihesaren ostean, bere bibotea erabat moztu zuen ez nabarmen geratzeko eta Bad Schandaura bidaiatu zuen bertan britaniar SOEko kontaktuarekin elkartzeko. Hainbat trikimailu erabili ondoren, bidaiari arrunt bat balitz bezala alemaniar trenetan ihes eginez, Suitzako mugara heldu, herrialdea oinez zeharkatu eta, azkenean, Vichyko gobernura iritsi zen[2].

Kooperazioa Aliatuekin

Charles de Gaulle eskuinean. Henri Giraud, Roosevelt eta Churchill 1943an

Segituan Frantzia osoak izan zuen Girauden ihesaren berri. Heinrich Himmlerrek hau hiltzeko agindua eman zion Gestapori eta Pierre Laval Alemaniara itzul zedin ohartarazten saiatu zen. Giraudek bere babesa azaldu zien Pétaini eta Vichyko gobernuari, baina uko egin zion alemanekin elkarlanean aritzeko eskaerari. Arrazoi honengatik, bat etorri zen aliatuen lehorreratzea Ipar-Afrikan egitearekin, baina operazio hartako komandante bera izateko eskaera egin zuen. Azkenean, Giraudek Aljeriara bidaiatu eta 1942ko azaroaren 7an Seraph izeneko britaniar urpekoan bidaiatu zuen Gibraltarrera, bertan Dwight David Eisenhower jeneralarekin elkartzeko. Eisenhowerrek, King-Pin izengoitia ezarri zionak[2], Zuzi Operazioaren ondoren frantses tropak Aljerian, Marokon eta Tunisian zuzentzeko eskatu zion Alemaniaren aurkako borroka berrabiarazteko estutu zitzan, baina Henrik desengainu handia hartu zuen berak operazio osoa zuzentzea espero baitzuen eta ez kideak armetatik jabetuaraztea soilik. Uko egin zion segituan Aljerrera joateari non Frantziako Erresistentziak itxaroten zion eta Gibraltarren geratu zen azaroaren 9ra arte. Horrela, Frantziako Erresistentziak, 1942ko urriaren 23an, Cherchellen Mark W. Clark aliatuen taldeko jeneralarekin eginiko akordio sekretuekin bat etorririk, Zuzi Operazioa burutzea erabaki zuen kontuan hartu gabe.

1942ko azaroaren 8an, Erresistentziak estatu-kolpe bat eman zuen. inguru Gaizki hornitutako 400 gizonek, gauean zehar kostako artilleria eta tropa kolaborazionistak indargabetu, Aljerreko puntu estrategiko gehienak hartu eta Vichyko gobernuko buruzagi zibil eta militar gehienak atxilotu zituzten, modu horretan, egun horietan Aljer bisitatzen zebiltzan Alphonse Juin jeneralaren eta François Darlan almirantearen boterea baliogabetuz. Tropa aliatuek Aljer okupatu zuten eta Juinek eta Darlanek su-etena eska zezaten lortu zuten, Vichyko gobernuak ezarritako politika neutralean jarraitzeari uko eginez. Gainera, kolpistekin bat egiteari ezetza eman zien ontziak hondoratu egin zituzten.

Hitler haserre bizian jarri zen estatubatuarren lehorreratzearen hasieraz jakin zuenean eta frantsesek Iparraldeko Afrikan aurka egiteko zuten nahia zalantzan jarriz, Wehrmachtek Frantziako hegoalde osoa okupa zezan agindu zuen oraindik alemaniarren tropengandik libre baitzegoen 1940az geroztik.

Bestalde, Eisenhower Darlanek bere burua Ipar eta Mendebaldeko Afrikako gobernadore militar izendatu izanaren alde agertu zen. Ekintza honek Charles de Gaulle jenerala, Frantziako Indar Askeko buruzagi nagusia, haserrarazi zuen bera Darlanen boterea onartzera ukatu baitzen iraganean Vichyko gobernuari izan zion leialtasuna zela eta. Azaroaren 9ko arratsaldean, Giraud Aljerrera iritsi zen, baina bere presentziak eta nazien aurka borrokatzera animatzeko emandako hitzaldiak ez zuten espero zen ondoriorik izan; horregatik, hurrengo egunean, bat etorri zen Darlan, Iparraldeko Afrikako Frantziako Armadako komandantea, mendean hartzearekin.

Darlanek Vichyko gobernuak erabilitako legean mantendu zituen eta talde degaullisten ekintza politikoak onartzeari uko egin zion. Azken egoera hau, ordea, Frantziako Erresistentziak ezin izan zuen onartu. Ondorioz, 1942ko abenduaren 24ko arratsaldean zehar, Ferdinand Bonnier de la Chapelle 22 urteko monarkiko frantsesak, Darlanen Aljerreko bulego zentralean agertu eta bi aldiz tirokatu zuen.

Almirantearen hilketaren ondoren, Giraudek aliatuen babesa jaso zuen, nahiz eta estatubatuarrak haserrarazi zituen Zuzi Operazioan zehar Eisenhowerren tropei laguntza eman zien Frantziako Erresistentziako hainbat lider atzemateko agindua eman zuenean, inongo kexarik gabe Robert Murphy Roosevelten ordezkariaren aldetik.

Giraudek 1943an Etxe Zurian egindako batzarrean parte hartu zuen Roosevelt, Churchill eta de Gaullerekin batera. Geroago, negoziazio zailen ostean, Vichyko hitleriar legeen abolizioa eta Aljeria iparraldeko kontzentrazio-esparruetan zeuden presoak askatzea onartu zituen. Henri Giraud eta Charles de Gaulle Comité français de la Libération Nationaleko (CFLN) eta Frantziako Indar Askeko presidentekide bilakatu ziren. Bien bitartean, AEBk Giraud De Gaulle bezain bitarteko pertsonalista ez izatea espero zuen CLNF zuzentzeko garaian.

Botere politikotik urruntzen

Hala ere, De Gaullek bere posizio politikoa finkatu zuen Girauden kontura, bera baino jakitunagoa baitzen egoera politikoaren inguruan eta, gainera, bere mugimendu politiko propioa ere bazuen. Giraudek, ordea, bere aginterako itxaropen guztiak bere eginkizun apolitikoetan bakarrik ezarriak zituen militar profesional gisa. Britaniarren eta estatubatuarren aurrean ere indarra galdu zuen Korsika inbaditzeko zituen asmoak azken minutura arte ezkutatu izanagatik. Irailaren 13an Giraudek Korsikako lehorreratzea zuzendu zuen Front National, joera komunista zuen bertako erresistentzia taldea, hornituz. Egoera honek Charles de Gaulleren kritikak eragin zituen.

Ordurako De Gaulleren jarraitzaileek, hobeto antolatuak, Iparraldeko Afrikako frantziar administrazioko ia postu politiko nagusi guztiak okupatuak zituzten Giraud armadarengan zuen agintera soilik atxikitzen zelarik eta horretan lagunduko zion tresna politikoa falta zuelarik. De Gaulleren aldeko mugimenduarekin izan zituen gatazketan, Giraud, galtzaile atera zen eta presidentekidetza galdu zuen 1943ko azaroan.

Aliatuek Giraudek bere inteligentzia-sare propioa mantentzen zuela jakin zutenean De Gaulleren zerbitzuei konpetentzia eginez, CFLNk Iparraldeko Afrikako Frantziako Indarren komandanteburu postutik kendu zuen. Giraudek uko egin zion armadako Ikuskatzaile Jeneral postuari, non botere eraginkor osoaren falta zuen eta erretiratzea erabaki zuen. 1944ko abuztuaren 28an, Aljerian bere aurkaeginiko atentatu batetik bizirik atera zen.

Gerraosteko bizitza

1946ko ekainaren 2an, Giraud, Frantziako Biltzar Konstituziogileko ordezkari izendatu eta Frantziako Laugarren Errepublikako Konstituzioa egiten lagundu zuen. Gerrako Kontseiluko kide gisa mantendu zen eta intsignia bat jaso zuen Alemaniatik egindako ihesarengatik, baina ezin izan zuen gehiago politikaren eraginaz gozatu De Gaullerengatik erabat ordezkatua izan baitzen[3]. Bi liburu argitaratu zituen bere esperientzien inguruan: Mes Evasions eta Un seul but, la victoire: Alger 1942-1944.

Henri Giraud 1949ko martxoaren 11n hil zen Dijonen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henri Giraud Aldatu lotura Wikidatan

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!