Hiria batez ere Innere Altstadt edo Dresdengo Alde Zaharrak osatzen duen arkitektura multzo bikainagatik ospetsua da. Horregatik, Alemaniako hiri ederrenetakoa izatearen ospea du.
Geografia
Elba ibaiaren ertz bietan zabaltzen den Dresden bailaran kokaturik dago hiria. Hegoaldetan "Metal mendiak" (alemanezErzgebirge, txekierazKrušné hory) ditu eta iparraldean Lusaziako muinoak, 113 metroko garaieran, eta punturik altuena 384 metroan iristen dutenak, Trietenberg.
Europako hiri berdeenetakoa izatearen fama du, hiriaren %63 parke eta basoek estaltzen baitute, horien artean 4 natura-erreserba daude. "Elbaren bailara Dresden" Gizateriaren Ondare izan zen 2004. eta 2009. urteen artean, baina zubi baten eraikuntzak UNESCOren zerrendatik atera zuen.
Neolito garaitik populatua izan den arren, Dresdenen lehenengo aipamen idatzia XII mendekoa da. Ibaiaren hegoaldean zegoen Drežďany izeneko herrixka eslaviarra zen. 1206an Dietrich I.a Meissengo Mangraveak "Civitas Dresdene"n bizitzea erabaki zuen. 1270ean Meissengo Magraverriaren hiriburu bihurtu zen eta 1485ean Saxoniako Dukeak ezarri ziren bertan.
Germaniako Erromatar Inperio Santua
1547an printze-hautseletza bertan ezarri zenean gorakada handia izan zuen eta kultur eta plotiko gune garrantzitsua bihurtu zen. Honi esker Germaniako Erromatar Inperio Santuaren barnean Saxonia lurralde protestante garrantzitsuena bihurtu zen. Augusto I.a Saxokiako hauteslea eta Poloniako erregeak gortea Dresdenen ezarri zuen eta Europatik artista musikari eta margolariak ekarri zituen. XVII mendean Hogeita Hamar Urteko Gerrak Dresdenen bilakaera geldtu arren gerraren ondorengo urteetan eraiki ziren parke eta eraikin famatuenak.
XVIII mendea gogorra izan zen hiriarentzat, Europako gerra askoren erdian izan baitzen. Prusiak bi aldiz konkistatu zuen (1745 eta 1756), bigarren aldian hiriari su emanez gainera. 1760an ere berriz sitiatu zuen eta konkistatzea lortu ez arren Dresden oso bonbakatua izan zen. 1785ean Friedrich Schillerrek dresdenen idatzi zuen bere "Alaitasunaren Oda", gerora Europako Ereserkia bihurtuko zena.
1791ean Pillnitz deklarazioa sinatu zen Dresdenen, zeinak errege alemaniarrek Frantziako Iraultzaren aurka borrokatuko zutela esaten zuen. 1813an Napoleonen aurkako borroka gogorrak izan ziren inguruan.
XIX mendean Alemaniar Inperioaren barnean zegoen Saxoniako Erresumaren hiriburua bihurtu zen, zeina Inperioko lurralde indartsuenetakoa zen, ekonomikoki bilakaera handia izan baitzuen, batez ere autogintza, elikadura, banku eta sendagaien ekoizpen industriak garatu zirelako. 1849an 95.000 biztanle bazituen 1900rako 396.000 pertsona bizi ziren Dresdenen.
Lehen Mundu Gerran Dresdenek ez zuen kalterik jasan eta 1918ko azaroko iraultzan Saxoniako Estatu Askeko hiriburu bilakatu zen. Bigarren Mundu Gerran ordea naziak errenditu baino 12 aste lehenago bonbaketa izugarria jasan zuen. Britainiarrek eta estatubatuarrek 4.000 tona bonba jaurti zituzten eta 18.000 edo 35.000 hildako utzi zituzten. Bonbaketarik gogorrena izan ez bazen ere gerraren izugarrikerien adibide gisa jarri izan da beti.
Ekialdeko Alemanian gelditu zen eta oraindik zirauten Dresden barrokoaren aztarnak dinamitatu egin ziren sobietar estiloko auzo berriak erikitzeko. Bizilagunen presioari esker agintariek Zwinger jauregia, Katholische Hofkirche katedrala eta Semperoper (opera antzokia) berreraiki zituzten.