Plauen (sorabieraz Plawno, txekieraz Plavno) Alemaniako Saxonia estatuko hiri bat da. Baviera estatua eta Txekiar Errepublikakaren mugatik hurbil dago. 2010eko erroldaren arabera 66.098 biztanle zituen.
Historia
Plauen XII mende aldera sortu zuten eslaviarrek. Bohemiak eskuratu zuen 1327an eta ondoren Saxoniak 1466an. Ordutik Saxoien menpe egon izan da. XIX mendearen azken aldera ehungintza nagusitu zen hirian. Honek herriaren garapen lasterra ekarri zuen, 1912rako 128.000 biztanle izatera pasa zelarik.
Bigarren Mundu gerraren ondoren sovietarren okupazio eremuan gelditu zenez Ekialdeko Alemania osatu zuen. Armada Gorriaren egoitza handia izan zuen bertan 1990an Alemania biek bat egin zuten arte. 2008an hiri aske izateari utzi eta Vogtlandkreis barrutiaren barnean gelditu zen Plauen.
Ondasun nabarmenak
Bereziki aipagarriak dira hirian dauden bi zubi:
- Elstertalbrücke: Munduan dagoen adreiluzko bigarren zubi handiena.
- Friedensbrücke: Munduan dagoen arkodun harrizko zubi handiena.
Iruditegia
-
Udaletxe zaharra.
-
San Markoren eliza.
-
Erdigunea.
-
Elstertalbrücke zubia.
Hiri senidetuak
Plauen ondorengo hiriekin senidetuta dago:
Demografia
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.
Kanpo estekak