Marshall Plana Marshall jeneralak Bigarren Mundu Gerraren ondoren Europa eraberritzeko Europako herrialdeei ekonomia-laguntza emateko plana da. 1948koapirilaren 16an izenpetu zen hitzarmena eta, horren arabera, Estatu Batuek 12.000 milioi dolarreko diru-laguntza eman zieten Erresuma Batuari (% 24), Frantziari (% 20), Alemaniako Errepublika Federalari (% 11) eta Italiari (% 10).
Etengabeko soka hori moztea da erremedioa, europarrek konfiantza berreskura dezaten beren etorkizun ekonomikoan eta Europan, oro har. Fabrikatzaileak eta nekazariak gai izan behar dira —eta horretarako borondatea izan behar dute— beren produktuak eremu zabalean trukatzeko; truke horretako diruaren balioa egonkorra izan behar da, kezkarik sor ez dezan uneoro.
Egoerak munduan sor lezakeen pesimismoa eta kaltetutako jendearen egonezinak eragin litzakeen liskarrak alde batera utzita ere, edozeinek ikusten du argi eta garbi zein eragin izan dezakeen egoera latz horrek Estatu Batuetako ekonomian. Munduaren egoera ekonomikoak normala izan behar du, egonkortasun politikoa eta bake segurua lortuko badira; eta logikoa da Estatu Batuek beren eskuetan duten guztia egitea hori lortze aldera.