Wikipediaren genero arrakala genero-desparekotasunaren ondorioz sortzen den isuri kognitibo edo alborapenari esaten zaio. Emakumeak munduko populazioaren erdia osatzen badute ere Wikipediako biografien ehuneko txiki bat baino ez dute suposatzen. Arrazoi sozial, historiko eta ekonomikoen ondorioz emakumeen gainean gutxiago idatzi da eta ondorioz, haien ekarpenei buruzko bibliografia eta erreferentzia gutxiago dago. Bestetik ere, Wikipedia editatzen duten pertsonen %84-91a gizonezkoak dira, eta horrek ere eragin handia du.[1][2][3][4][5][6][7][8][9]
Wikipediako komunitateak genero arrakalak arazo larria suposatzen duela onartu eta zenbait ekimen jarri ditu martxan berau murrizte aldera. Jimmy Walesek, Wikipediaren sortzaileetako batek adierazi zuenez, erakundeak ikerketarako diru gehiago erabiliko du, baita softwarea aldatu ere.[10]
Emakume eta gizon wikilarien taldeak sortu dira ere arrakala horri aurre egiteko, besteak beste, Wikiemakumeok, Women in Red wikiproiektuaren parte dena.
Inkestek adierazten dutenez, wikilarien %8,5 eta %16a artean baino ez dira emakumeak.[2][11] Genero-arrakalak kritikak eragin ditu wikipedisten, akademikoen eta kazetarien aldetik, eta nabarmendu egiten dira, halaber, emakumeei buruzko artikuluen laburtasuna eta ordezkaritza txikia. New York Times[12]eta The Timesek emakumeak Wikipedian duten ikusezintasunari buruzko kritikak agertu dituzte ere.[13][14][15][16] 2009an, Minnesotako Unibertsitateak eta Nankaiko Unibertsitateak aurkeztu zutenez, editoreen desoreka horrek entziklopediaren kalitatean dituen ondorioen artean genero-desberdintasuna legoke. Gainera, arrakala handitu egingo litzateke erabiltzaileak 500 ediziotik gora egitean, hau da, 500 ekarpenetatik gora egiten dituztenen artean soilik %6a da emakumezkoa eta beraz, emakumeek gizonak baino arinago uzten dute wikipedian editatzeari.[17] 2.000 ediziotik gorako wikilarien artean ere, % 6a baino ez zen emakumezkoa. Datu horiek iradokitzen zutenez, emakumeek zailtasun handiagoak zituzten Wikipedian integratzeko eta irauteko, emakumeen parte-hartzea oztopatzen duen kultura azaleratuz.[17] Bestalde, emakume hasiberrien argitalpenak gizonezkoenak baino maizago ezabatzen zirela aurkitu zuten ere, emakumezkoen edizioen fede ona zalantzan jartzen zelarik. Ikerketak ondorioztatzen duenez, generoarekin lotutako desorekak artikuluen eta entziklopediaren kalitateari eragiten dio.[17][18][19]
Reagle eta Lauren Rhue-ren ikerketa betek ere, ingelesezko Wikipedia eta Encyclopaedia Britannicaren arteko alderapen batean, non estaldura, genero-ordezkaritza eta artikuluen luzeera aztertzen zen, Wikipediako biografietan genero isuriak topatu zituzten.[20]
2011ko apirilean, Wikimedia Fundazioak Wikipediari buruzko lehen seihileko inkesta antolatu zuen. Horren arabera, Wikipedian argitaratzen dutenen % 9a baino ez dira emakumeak. Halaber, jakinarazi zuenez gutxi batzuk baino ez zuten jazarpena salatu, ez eta inguru sexualizatua dela adierazi.[21] Hala ere, urte horretako urrian egindako ikerketa batean emakumeen parte-hartzea uxatzen duen kultura egon daitekela adierazi zen.
Gaztelaniazko Wikipediaren gaineko azterlan baten arabera, 2017. urteko urrian, emakumeak wikilarien % 11,6a suposatzen zuten.[22][23]
Hainbat arrazoi proposatu dira genero-ezberdintasuna azaltzerakoan. 2010eko azterlan baten arabera, Wikipedian emakumeen parte-hartzearen indizea %13koa da, bestelako foro publikoetan, berriz, %15ekoa.[12][24] Sarah Stierch ikertzaileak gogoratu zuenez ohikoa da Wikipedian parte hartzen dutenek haien generoa ez adieraztea.[25] Kultura bortitzarekiko tolerantziak genero-isurien atzean egon daitezke ere.[26]
2013ko azterketa baten arabera, Wikipedian dauden genero arrakalak kuantitatiboek emakumeak hurbilarazteko oztopo izan daitezke.[27]
Sue Gardner Wikimedia Fundazioko zuzendari ohiak, emakumezko wikilariekin hitz egin eta gero, bederatzi arrazoi eman zituen emakumeen parte-hartze eza azaltzeko:[28]
2014ko uztailean, National Science Foundation-ek 200.000 dolarreko inbertsioa iragarri zuen Wikipedian genero-alborapenak modu sistematikoan aztertzeko. Julia Adamsek eta Hannah Brueckner-ek zuzendurik.[29]