Minnesotako Unibertsitatea, Twin Cities, Minnesotako Unibertsitate Sistemako unibertsitate ospetsua da. Bi campusetan dago, Minneapolis eta Saint Paul (Minnesota) hirietan. Bi campusak autobus sistema berezi baten bidez konektatuta daude. Ikasle taldea Estatu Batuetako laugarren handiena da 2006ko udazkeneko estatistiken arabera, 50.402 ikaslerekin.
Midwest-eko goi-mailako hezkuntza zentrorik handiena izanik, Minnesotako Unibertsitateak, Twin Cities, programak eskaintzen ditu ia arlo guztietan, nekazaritzatik hasi eta dantza modernora. 2006ra arte, unibertsitateak eskola eta fakultate hauek zituen: