Euskal Herrian mugimendua indarrez hasi zen 1970eko hamarkada amaieran (nahiz eta aurretik esperientziarik izan, LarrabetzukoHori Bai gaztetxea bezala), Franco hil eta gero gazteria OJEren lokalak okupatzen hasi zenean. Gaur egun 100 baino gehiago dira Euskal Herrian, eta herri gutxitan ez da inoiz izan gaztetxerik. Gaztetxerik gabeko Gazte Asanbladak ere beste ehun inguru badira, denera, hortaz, 200 Gazte Asanblada inguru daude Euskal Herrian. Gaztetxeak ehuneko handi batean okupatuak badira ere, badira herriak non Udalak lokala eman dion gazteriari, hau baitzen berez mugimenduaren aldarrikapena hasieran.
Gizarte Zentro Okupatuak deritzate Europako hainbat lekutan, Euskal Herria eta Katalunia salbuespen. Izen osoa, Gizarte Zentro Okupatua Autogestionatuak eta jarraian izen propioa izango litzateke. Antza denez, izen hori Italiatik inportatua izan zen. Katalunian, Casal izena dute.
Horrela, mota askotako tailerrak burutzen dira (musika, pintura, jostura, bizikleten konponketak, Linux eta software librea, dantzak, etab.), kontzertuak (dohain edo oso merkeak beti), bazkari herrikoiak, txapelketak (xake, bertxo, etab.), hitzaldiak, protestak...
Eraikin hauek askotan pertsona fisiko edo juridikoen izenean daude legalki, eta ondorioz, desalojo mehatxuak normalak dira. Desalojoak, aunitzetan, indarra erabiliz egiten dira, hala nola IruñekoEuskal Jai eta Maravillas Gaztetxeak, edota BilbokoSantutxu auzoko Sorgintxulo eta Errekalde auzoko Kukutza Gaztetxearen desalojoak kasu.