Gasteizko gaztetxea

Gasteizko gaztetxea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°50′52″N 2°40′21″W / 42.84788°N 2.67248°W / 42.84788; -2.67248
Map
Webgune ofiziala

Gasteizko gaztetxea Gasteizko (Araba) Alde Zaharrean kokaturik dagoen gaztetxea da. Gazte Asanbladak kudeatzen du.

1988an sortu zen eta harrezkero leku berean jarraitzen du. Hala ere, Gasteizko alkatea den Alfonso Alonsok PERI deituriko proiektua abiarazi nahi du eta horrek Gasteizko Gaztetxearen eraistea ekarriko luke.

Historia

Sarrera

1986 aldera "Asociación Cultural de la Zapa" sortu zen Gasteizko Zapateria kalea inguruan, talde hau kontzertuak, protesta ekitaldiak, erakusketak... antolatzen jardun zen. 1987ko uda errepresibo gogorraren ostean, urrian hain zuzen ere, gazte autonomo-libertario talde txiki bat biltzen hasi zen

Gasteizko gazteriaren egoeraren inguruko hausnarketa sakon bat egiteko asmoarekin, baita egin ere. Errepresioaren eta gazteriaren analisi honetatik bi ondorio eta motibazio atera zituzten:

  • Gasteizko Udaltzaingoaren pauso errepresiboa, Espainiako Polizia Nazionalarekin batera elkarlan estuan arituz.
  • Zuzenean eragiten zieten arazoen aurrean Gasteizko gazteriak zuen antolakuntzaren beharra:
    • Etxebizitzaren garestitzea, gazteek bat lortzea ezinezko egiten zuena.
    • Euskal Herrian zehar, jada, hedatzen hasiak ziren lokal autogestionatuen falta, gaztetxe bat.

Gasteizko gazte asanblada

Ideia hauek lehenbizi gertuko jendearengan zabaltzen hasi ziren, baina beranduxeago batzar irekien bitartez, interesa zuen edonoren partaidetza bultzatu zuten. Horrela ba, afixen bidez abisatu eta gero, larunbatero 18:00etan, Zaramagan zegoen Langabetuen Batzar aretoan (gaur egungo Zaramazulo) bilerak burutzen hasi ziren. Hau da Gasteizko Gazte Asanbladaren sorrera.

Asteek aurrera egin ahala, kezka hauekin bat egin zuen jende mordoa hasi zen parte hartzen bileretan, batik bat, etxebizitzaren arazoa eta gazteriarentzako lokal faltak arduratuta. Bertara hurbildutako jendearen jatorria oso ezberdina bazen ere azpimarratzekoa da ENAM (Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua) inguruko jende falta, garai honetan KAS alternatibaren inguruan buru belarri lanean ari zirenez esperientzia honetatik kanpo geratu ziren. Gazte hauek jarduera publikoak jarri zituzten martxan, horretarako informazioa jaso, zabaldu eta salaketa publikoak gauzatuz:

  • Gazteriaren egoera: Langabezi tasa izugarriak, gizarte eta eskola porrota baino ez zekarren Hezkuntza Sistema zaharkitua, soldaduska, …
  • Arazo hauen aurrean instituzioen eraginkortasun eza: hirigintza politika espekulatiboa eta lokal autogestionatuen faltan oinarritu ziren.

Alde Zaharreko Errehabilitazio Plana zen erakusle argi bat eta honetan Landatxo eta San Antonio lokal ez autogestionatuak kritikatu zituzten, batez ere, eduki eta ordutegi murrizpenak zirela eta.

Hauen guztien inguruan antzeko ikuspegia zeukaten beste talde batzuekin lehendabiziko koordinazio lanak hasi zituzten, hala nola, "Hordago taldea" antzerki taldearen lokaletan (Barnekale Berrian) batzarrak eta ekintzaren bat burutu zituztelarik.

"Pre-okupazio" jarduerak

Berehala, aldarrikapen hauek kalera ateratzeko beharra ikusi zen eta hiriko hedabide guztietan informazio esfortzu jarraitu eta indartsu bat egin zuten.

1988ko otsailetik maiatzera arte Gasteizko Gazte Asanbladak gauzatutako jarduera eta salaketak etengabe agertu ziren tokiko hedabideetan eta Gasteizko bizilagunak kontzientziatzen hastea, beraien salaketa eta aldarrikapenak kaleratzen hastea eta makina bat talderen laguntza eta partaidetzaz beraien aldeko sentimendu bat sortzen hastea lortuz joan ziren.

Lan honen guztiaren ondorioz salaketa eta kontzientziaziorako ekintzak planteatzen hasi ziren, ad:

  • Behin eta berriro komunikatu eta prentsaurrekoak bidali zituzten hedabideetara.
  • "Gasteizen etxebizitzaren egoera" eta "Okupazioa Euskal Herrian" gisako hitzaldi informatiboak.
  • 1988ko otsailaren 13an (Inauteri aurreko larunbata) "Gaztetxe Mugikor" bat Alde Zaharrean zehar ibili zen Gasteizen Gaztetxe baten beharra aldarrikatuz.
  • Hainbat jarduera ezberdin eskaini zituen astea, otsailaren 16tik 20ra:
    • 16an, etxebizitza Gasteizen gaitzat hartuta hitzalditxo bat, Hordagoren lokaletan.
    • 17an, hausterre egunean, "La Cofradia del Gran Chorizo Pascual" eta "La Sociedad Gastronómica el Tintorro Cuaresmal" delako taldeek txorizo eta ardo dastatze popularra eskaini zuten, Farolonen.
    • 18an, Aterrogieta, Danimarka, etab. eko okupazio ekintzei buruzko bideo emanaldia.
    • 19an, Bilbo Orereta, Ermua eta beste hainbat Gaztexetako kideekin burutu zen batzarra.
  • *Aste hau, Gasteiz Txiki Auzokide Elkartearen lokalen okupazio sinbolikoaz biribildu zen, elkarte honetako bizilagunak kanporatuko zituztela aurreratu baitzen. Horrexegatik, gazteen egoera larriagatik eta politika instituzionala salatzeko, otsailaren 21ean, manifestazio baten ondoren, 21etatik 24etara lokal hauen okupazioa burutu zen.
  • Otsailaren 24an, prentsaurreko baten bitartez, Gasteizko Gazte Asanblada aurkeztu zen, arestian aipatutako helburu nahiz salaketak eta Gasteiz Txikiko okupazioa aldarrikatuz.
  • EAJko alkate zen Jose Angel Cuerdak asaltoa gaitzetsi eta kalteak 273.750 pezetakoak izan zirela adierazi zuen. Hau guztia gertatu eta hurrengo asteetan hainbat gutun agertu ziren prentsan gaiaren inguruan eta Gazte Asanbladak Udaletxeko plenoan mozio bat aurkezteko ideia garatu zuen, auzo bakoitzerako lokal bat aldarrikatuz. Funtzionamendu aske, autogestionatu, kolektibo ezberdinei irekia, ordutegi nahiz zuzendaririk gabea eta inongo polizia klaserik izango ez zuena.
  • Mozioa aurkezteko data arazoek eta beronen baliogarritasuna zalantzan jarri zuten eztabaidak zirela eta okupatzeko ideia aurreratu zuten eta lokal ezberdinak aztertzen hasi

Gasteizko Gaztetxearen jaiotza

Azkenik, 1988ko apirilaren 28an, Arabako patroia den San Prudentzio egunean, 13:00a aldera, karteltxo batzuk deituta 250 bat lagun atera ziren manifestazioan Fariñasetik eta gaur egun Gasteizko Gaztetxea dena okupatu zuten.

Egun horretan 300 bat lagun elkartu ziren apezpikuaren jabegoko "Lorazainaren etxean" batzarra burutzeko eta garbiketa, prentsa eta obretako taldeak sortu zituzten baita lanari ekiteko hainbat lan talde sortu ere: informatiboak, ekintzak prestatzekoak, lantegienak, etab. Eraikin barnean zeuden ehunka kilo zabor atera ziren eta erresistentzia sistema antolatu. Lehenengo hiru asteetako gauetan 20 bat pertsona lo egitera gelditu ziren bertan, arrisku handiko egunak baitziren. Lehen hilabetean batzarrak egunero egiten ziren. Apezpikuak sinaturiko kanporatze mehatxuarekin etorritako pertsona batek berehala alde egin zuen hainbeste jende ikusita, harriturik. Poliziaren bisita ere egunero izaten zen baina ez ziren ezer egitera ausartu taldearen sendotasunaren aurrean. Auzokideen laguntza ere izan zuten, erratzak eta garbitzeko tresnak eraman zizkietelarik. Cuerda alkateak gertakizun hauek "kezkagarri eta guztiz tamalgarri"tzat jo zituen eta Udaletxeak ekintza "egoki eta proportzionatu"ekin erantzungo zuela adierazi. Erresistentzia garaia hasi zen, hiritargoa beren aldarrikapenen partaide egiteko garaia, mehatxu eta kanporaketena, etab.

Lau etapa

Lehena

Lehenbiziko urte eta erdian ekimen ugari burutu ziren, egunero jardueraren bat eman zelarik: kontzertuak, erakusketak, hitzaldiak, etab... Hauetaz gain beste era bateko ekintzak ere egin ziren, adibidez: 88.eko abuztuan, Gaztexean, 1. Jai Alternatiboak antolatu ziren arrakasta izugarriarekin; "anti-gabonak" egin ziren; Gaztetxearen "aste ateo"ak partaidetza handia izan zuen; material mordoa atera zen; Herrera-ra martxarako autobus bat antolatu zen Gaztetxeko jendearekin...

Baina bolada txarrak ere izan ziren hasierako urte haietan. Gasteizko Alde Zaharrean (E.H. osoan bezalaxe) larria zen heroinaren arazoa, batez ere gazteariaren artean:

  • "Jako"ari lotuta zeuden gazteen askatasunaren ezeztatzea, gaixotzea eta batzuetan heriotza.
  • Kaleetan poliziaren kontrol zorrotzagoa eta era berean herri mugimenduan murgiltzen zen jendearen aurkako errepresio bortitza.
  • Kaleko giro kaxkarra: lagunen arteko lapurretak, elkartasun eza, ...

Gaztetxeko asanbladetan hainbat eztabaidatu ostean heroinaren trafikoa eta kontsumoa arazo pertsonala ez ezik, gizartean gero eta mingarriagoa zen arazoa zela ondorioztatu zuten, haatik, arazo honen aurrean zerbait egitea erabaki zuten auzo elkartearekin batera, Alde Zaharreko Drogen Trafikoaren Aurkako Koordinakundean. Lan nekezaren ondoren eta trafikanteengandik makina bat mehatxu jasota, egoerak hoberantz egitea lortu zen, auzokide askok begi onez begiratu zutelarik Gaztetxea orduan, bertako kideak ekintza hauen bultzatzaile bakarrenetarikoak izan baitziren.

Bigarrena

Hau izan da gutxi gorabehera Gaztetxeak bizitako lau etapetatik lehenenbizikoa. Lehen etapa aberats honetan jendearen arteko erlazioa oso ona izan bazen, denborak aurrera egin ahala okerrera jo zuen: hasierako asanbladak nahiko konfliktiboak izan ziren, aurreko prozesuan parte hartu ez zuen hainbat pertsona bildu baitzen Gaztetxean eta ikuspegi askoz kaotiko eta indibidualistagoa baitzeukaten. Gaztetxeari buruzko ikuspegi ezberdinak azaleratu ziren orduan: etxe okupatua ala kolektiboentzako lokala (Gaztetxea bitartekotzat ala helburu) atxikimendu politikoaren araberako "familia"-k, lan intelektuala eta eskulanaren aldekoen arteko tirabirak. Hala ere, giza arloan, kulturalean nahiz politikoan egin zen lana etengabekoa izan zen. Azkenean, kideen arteko zatiketa gero eta nabarmenagoa izaki apurketa bat eman zen, hogeitahamar pertsona edo, Gaztetxetik joan zirelarik.

Hirugarrena

Era honetan, egoera lasaitu zenerarte bi urte pasa ziren eta orduan hirugarren etapa hasi, trantsiziozkoa: Bi urte lehenago alde egindako zenbait pertsona bueltatu ziren eta jende berriarekin lan eta esfortzu handia egin zuten, jende zaharrenak gazteenari Gaztetxearen antolamenduaren eta beste hainbat konturen berri eman behar zion, eta hori egunez egun egin beharreko lana zen.

Garai honetan (7. Urtemuga bete baino lehenago), Udaletxearekin zenbait kontaktu eta bilera egon ziren, Udaletxeak zeuzkan asmoei buruz hitz egiteko.

Gaztetxea dagoen tokian aparkaleku bat eraiki nahi zuten eta honetarako etxea bota. Gaztetxea kokatzeko beste toki bat eskeini zuten, Korreria kalean eta Gazte Asanbladak barne eztabaida luzeak izan zituen, bi jarrera nabarmenduz: batetik, muinoan azken muturreraino eusteko prest zegoen jendearena, eta bestetik, Udaletxeak handik botatzeko medio guztiak eskura zituela eta nahi izanez gero botako zituztela pentsatzen zutenena. Azken ideia hau izan zen nagusi eta beste lokal bat lortzeko akordio horretara ailegatu ziren Udaletxearekin, baina akordioa adosturik zirudienean inguru hartako auzokideen kexak eta oposaketak hasi ziren. Interes politikoak ere tartekatzen omen ziren, Unidad Alavesa-rekin erlazionaturiko jendea izan omen baitzen oztopo gehien jarri zuena. Hau dela eta Jose Ángel Cuerda alkateak, Alde Zaharrean beste toki bat bilatuko zuela adierazi zuen, baina gauzak bere horretan geratu ziren. Dena dela, Udaletxearekin izandako kontaktu hauei esker, Gaztetxea sortu zenetik izandako lehenengoetako aldarrikapen bati erantzunez ura jarri zuten (ordurarte, ondoko plazako iturritik mangera baten laguntzaz kupel handi bat betetzen zuten).

Laugarrena

Laugarren etapa etorri zen gero, 1994. urte inguruan, belaunaldi berri baten sarrerarekin. Udaletxearekin pixka bat ahazturik eta eguneroko dinamikak alde batera utzi gabe (kontzertuak, erakusketak, jaialdiak, antzerkiak, …) beste arlo batzuk jorratzeari ekin zioten kementsu. Presoen borrokak garrantzi handia hartu zuen garai honetan zenbait asteburutan hiriaren erdialdera jaitsi zirelarik presoz mozorrotuta, Gasteizko zein Arabako presoen argazkiak gorputzean pegaturik zituztela, batzuk kalean geldi-geldirik, besteak presoen egoeraren berri ematen zuten panfletoak banatzen. Beste batzuetan, kate handi batez loturik eta aurretik azaldutako mozorroekin jantzita, hirian zehar ibili ziren, harridura aurpegiak sortaraziz.

1995ko abenduan, herri ekimenak, euskal presoak euskal herriratzeko Euskal Herrian zehar antolaturiko gose greba ibiltariaren barnean, 1997ko irailaren 13tik 20ra Gazte Asanbladako hamaika lagunek 92. txanda osatu zuten. Egun hauetan zehar antzerkia, malabareak, piano kontzertua, gizarte etxe ezberdinen zein Udaletxearen aurrean kontzentrazioak, filmak, preso ohiekin zein senideekin hitzaldiak, Hala Bedi irratian elkarrizketak eta irratsaio berezi bat,… ere egin zituzten. Aste hartako leloa "Euskal Presoak Euskal Gaztetxeetara" izan zen.

Presoen aldarrikapenei jarraipena emateko "Euskal Gaztetxeak Preso Politikoengana" deituriko ekimena ere eraman zuten aurrera, Gaztetxeak espetxeetara "sartzea" helburu zutelarik (funtzionamendua, filosofia, historia, lan ildoak, …). Lan arduratsua eginda Gasteizko Gaztetxearen berri ematen zuen txosten bat bidali zitzaion Euskal Herriko Preso Politiko bakoitzari, elkartasun osoa azalduz. Presoen aldeko hainbat eta hainbat ekimenen garaia izan zen hau.

1997-98tik aurrera, batik bat gazteria eta honen inguruko arazoetan zentratu zen Gazte Asanbladaren lana. Gaztetxearen konponketari begira ere lan handiak egin ziren garai hauetan (teilatu guztia bota eta berria egin edota hainbat gelaren egokitzea.

Azken urte hauetan lana bi arlo nagusitan banatu dute: batetik, etxearen mantenu lana eta bestetik, lan sozio-politiko eta kulturala. Mantenuari dagokionez, bai bere ekimenei, bai kanpotik etor daitezkenei erantzuteko etxea egokitzea izan da helburu garrantzitsuenetako bat. Urteen joan etorriaren poderioz asko eta asko izan dira egin behar izan dituzten lanak: teilatu berria jarri, gela guztiak konpondu eta berrantolatu, taberna eta liburutegia (aspaldiko proiektua) egokitu, tximinia, eszenatokia, …

Hau guztia, daukaten espazioa ahalik eta ondoen aprobetxatzeko. Lan sozio-politiko eta kulturalean, berriz, etxebizitza duina eta okupazioaren aldeko hainbat ekimen (kale antzerkiak, okupazio sinbolikoak, jaialdiak, salaketak), ideologi ikastaroak (komunismoa, kapitalismoa, mugimendu autonomoa, faxismoa, feminismoa eta anarkismoa), "errokodromo txikia", Arabako Gazte Asanbladen kordinadorari bultzada, ... Hau guztia eta gehiago astero astero eskaintzen dituzten kontzertu, antzerki eta antzekoez gain.

Urte batzuetatik hona gaztetxea dagoen eraikinaren jabego ofiziala Udalarena da. Garai batean elkarrekin bilera batzuk izan zituzten, Udalak hala eskatuta, jabegoa uztea ere planteatu zietelarik, baina jartzen zizkieten baldintzak ez zituzten onartu eta bere horretan jarraitzen du. Gaur egun, ez dute inolako harremanik mantentzen gobernuan dagoen taldearekin.

"Gasteizko Gaztetxea, probatu ez duenak ez daki zer den hau!" dokumentala

2015ean "Gasteizko Gaztetxea, probatu ez duenak ez daki zer den hau!" izeneko dokumentala aurkeztu zuten. Dokumentalak 54 minutuko iraupena du eta bertan gaztetxearen 30 urteko historiari errepaso zabal bat egiten zaio.

Kanpo estekak

Read other articles:

Gráfica de nucleidos (isótopos) por tipo de Decaimiento:Los nucleidos en color naranja y en color azul son inestables, con los cuadrados negros entre estas regiones representando isótopos estables. La línea continua que pasa por debajo de muchos de los nucleidos representa la posición teórica en el gráfico de nucleidos para la que el número de protones es el mismo que el número de neutrones. El gráfico muestra que los elementos con más de 20 protones deben de tener más neutrones q...

 

هذه المقالة بحاجة لصندوق معلومات. فضلًا ساعد في تحسين هذه المقالة بإضافة صندوق معلومات مخصص إليها. بائعات الهوى في انتظار الزبائن، في مدينة باتايا بائعات هوى في مدينة باتايا. لطالما كانت الدعارة قانونية وشائعة في تايلاند لعدة قرون. منذ مملكة أيوثايا (1351-1767)، حيث كانت الدولة...

 

?Dipodascopsis Біологічна класифікація Домен: Еукаріоти (Eukaryota) Царство: Гриби (Fungi) Відділ: Аскомікотові гриби (Ascomycota) Клас: Сахароміцетальні (Saccharomycetes) Порядок: Сахароміцетальні (Saccharomycetales) Родина: Lipomycetaceae Рід: DipodascopsisL.R. Batra & Millner Посилання EOL: 21782 ITIS: 14068 NCBI: 27312 MB: 1631 IF: 1631 Dipodascopsis 

Sporting event delegationMalta at the2009 Mediterranean GamesIOC codeMLTNOCMalta Olympic Committeein PescaraMedalsRanked 20th Gold 0 Silver 1 Bronze 0 Total 1 Mediterranean Games appearances (overview)1951195519591963196719711975197919831987199119931997200120052009201320182022 Malta were represented at the 2009 Mediterranean Games by forty-three athletes, who competed in 10 different sporting disciplines.[1] References ^ Mediterranean Games: 43 athletes named in Maltese contingent for...

 

Departments of the government of Argentina Politics of Argentina Executive President (List) :Alberto Fernández Vice President :Cristina Fernández de Kirchner Ministries Legislative Senate (List) Chamber of Deputies (List) Judiciary Supreme Court Attorney General Council of Magistracy of the Nation Law Constitution Human rights LGBT rights Administrative divisions Provinces Governors Legislatures Departments Recent elections Presidential: 2011201520192023 Legislative: 20152017201920212023 Po...

 

Unitary authority area in England Unitary authority area in EnglandDorsetUnitary authority areaThe Dorset unitary authority area within the eponymous ceremonial county. To the east is the Bournemouth, Christchurch and Poole unitary authority area.Coordinates: 50°48′N 2°18′W / 50.800°N 2.300°W / 50.800; -2.300Sovereign stateUnited KingdomConstituent countryEnglandRegionSouth West EnglandCeremonial countyDorsetHistoric countyDorsetAdmin HQCounty Hall, DorchesterG...

2004 American filmBarbershop 2: Back in BusinessTheatrical release posterDirected byKevin Rodney SullivanWritten byDon D. ScottBased onCharactersby Mark BrownProduced by Alex Gartner Robert Teitel George Tillman, Jr. Starring Ice Cube Cedric the Entertainer Sean Patrick Thomas Eve Troy Garity Michael Ealy Leonard Earl Howze Queen Latifah CinematographyTom PriestleyEdited by Patrick Flannery Paul Seydor Music byRichard GibbsProductioncompanies Cube Vision State Street Pictures Metro-Goldwyn-Ma...

 

Conseil de sécuritédes Nations uniesRésolution 1861 Caractéristiques Date 14 janvier 2009 Séance no  6 064 Code S/RES/1861 (Document) Vote Pour : 15Abs. : 0Contre : 0 Sujet La sécurisation frontalière entre la République du Tchad et la République de Centrafrique Résultat Adoptée Membres permanents Conseil de sécurité 2009 Chine États-Unis France Royaume-Uni Russie Membres non permanents Autriche Burkina Faso Costa Rica Croatie Japon Libye Mexique Turquie...

 

Erica heliophila Klasifikasi ilmiah Kerajaan: Plantae Divisi: Tracheophyta Kelas: Magnoliopsida Ordo: Ericales Famili: Ericaceae Genus: Erica Spesies: Erica heliophila Nama binomial Erica heliophilaGuthrie & Bolus Erica heliophila adalah spesies tumbuhan yang tergolong ke dalam famili Ericaceae. Spesies ini juga merupakan bagian dari ordo Ericales. Spesies Erica heliophila sendiri merupakan bagian dari genus Erica.[1] Nama ilmiah dari spesies ini pertama kali diterbitkan oleh Guth...

У Вікіпедії є статті про інших людей із прізвищем Калинич. Івиця Калинич Особисті дані Народження 26 березня 1956(1956-03-26) (67 років)   Спліт, СФРЮ Громадянство  Хорватія Позиція захисник Професіональні клуби* Роки Клуб І (г) 1976–1977 «Хайдук» (Спліт) 11 (1) 1980–1981 «Марибор» 29 (3)...

 

Kazakh-Soviet writer-prozaic,publisher,drama writer,politic,Hero of Socialist Labor(1974) Stamp of Kazakhstan devoted to Gabit Musirepov, 2002 (Michel 400) Gabit Makhmutuli Musirepov (Kazakh: Ğabit Mahmūtūly Müsırepov, Ғабит Махмұтұлы Мүсірепов; Russian: Габит Махмутович Мусрепов; 22 March 1902 – 31 December 1985) was a Soviet Kazakh writer, playwright and author of libretto to Kazakh opera Kyz-Zhibek.[1][2] He was awarded t...

 

GeneralDeepak KapoorPVSM, AVSM, SM, VSM, ADC22nd Chief of the Army StaffIn office1 October 2007 – 31 March 2010PresidentPratibha PatilPrime MinisterManmohan SinghPreceded byJ.J. SinghSucceeded byV.K. Singh Personal detailsBorn1948Awards Param Vishisht Seva Medal Ati Vishisht Seva Medal Vishisht Seva Medal Sena MedalMilitary serviceAllegiance IndiaBranch/service Indian ArmyYears of service11 June 1967 – 31 March 2010Rank GeneralCommands Northern Army ARTRACXXXIII Co...

American actress (born 1970) Jennifer ConnellyConnelly in 2010BornJennifer Lynn Connelly (1970-12-12) December 12, 1970 (age 52)Cairo, New York, U.S.EducationYale UniversityStanford UniversityOccupationActressYears active1982–presentSpouse Paul Bettany ​(m. 2003)​Children3 Jennifer Lynn Connelly (born December 12, 1970) is an American actress. She began her career as a child model before making her acting debut in the 1984 crime film Once Upon a Time i...

 

MAN 2 Kota KediriInformasiDidirikan1 Juli 1992JenisNegeriAkreditasiAKepala SekolahDrs. H. Nursalim, M.Pd.IJurusan atau peminatanIlmu alam, Ilmu sosial, Ilmu Bahasa, dan Ilmu AgamaRentang kelasX-XIIKurikulum2013, MerdekaJumlah siswa1200AlamatLokasiJalan Letjend Soeprapto 58,, Kediri, Jawa Timur, IndonesiaTel./Faks.+62-354-687876 / +62-354-691771Situs webwww.man2kotakediri.sch.idMotoMotoThe Centre of Achievement and Civilization Madrasah Aliyah Negeri 2 Kota Kediri adalah madrasa...

 

Raden Yoseph Wihastono Yoga PranotoKarobinopsnal Bareskrim Polri Informasi pribadiLahir19 Maret 1969 (umur 54)YogyakartaSuami/istriAKBP Yolanda Evalyn SebayangAlma materAkademi Kepolisian (1991)Karier militerPihak IndonesiaDinas/cabang Kepolisian Negara Republik IndonesiaMasa dinas1991—sekarangPangkat Brigadir Jenderal PolisiSatuanReserseSunting kotak info • L • B Brigjen. Pol. Raden Yoseph Wihastono Yoga Pranoto, S.I.K., M.Hum. (lahir 19 Maret 1969) adalah seor...

Belgian trumpet player (born 1965) This biography of a living person needs additional citations for verification. Please help by adding reliable sources. Contentious material about living persons that is unsourced or poorly sourced must be removed immediately from the article and its talk page, especially if potentially libelous.Find sources: Bart Maris – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (April 2012) (Learn how and when to remove this templa...

 

Annual league championship game ArenaBowl XXIV Jacksonville Sharks (American) Arizona Rattlers (National) 73 70 1234 Total JAX 1220635 73 ARI 1421728 70 DateAugust 12, 2011ArenaUS Airways Center, Phoenix, ArizonaMVPAaron Garcia, Jacksonville Chris Jackson, Arizona (Offensive Player of the Game) Micheaux Robinson, Jacksonville (Defensive Player of the Game) Jason Holman, Jacksonville (Ironman of the Game) Attendance14,320Winning coachLes Moss, JacksonvilleLosing coachKevin Guy, ArizonaTV in th...

 

The Bourges astronomical clock is an astronomical clock in Bourges Cathedral in Bourges, France. The clock was designed by Jean Fusoris and installed in November 1424. It was given by Charles VII (the Little King of Bourges – at this point of the Hundred Years' War, Charles VII ruled only a small area around his court at Bourges, with Henry VI of England recognised as King of England and France) to the townspeople of Bourges, on the occasion of the baptism of his son the Dauphin (the future...

NFL team season This article has multiple issues. Please help improve it or discuss these issues on the talk page. (Learn how and when to remove these template messages) This article may need to be rewritten to comply with Wikipedia's quality standards. You can help. The talk page may contain suggestions. (August 2023) This article may be written from a fan's point of view, rather than a neutral point of view. Please clean it up to conform to a higher standard of quality, and to make it neutr...

 

1906 SAFA Grand Final Port Adelaide North Adelaide 8.12 (60) 5.9 (39) 1 2 3 4 PTA 1.3 (9) 6.8 (44) 7.8 (50) 8.12 (60) NTH 1.2 (8) 2.2 (14) 5.7 (37) 5.9 (39) DateSaturday, 15 SeptemberStadiumAdelaide OvalAttendance20,000 ← 1905 1907 → The 1906 SAFA Grand Final was an Australian rules football competition. Port Adelaide beat North Adelaide by 60 to 39.[1] References ^ Australian Football - SAFA Premiership season - Season 1906. australianfootball.com. Retrieved 17 ...

 

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!