Twelve Bens mendilerroak zeharkatzen du konderria. Mendirik altuena Benbaun (729m) da. Irlandako aintzirarik handiena ere bertan dago, Corrib aintzira.
Konderriaren kokapena dela eta, Golkoko itsaslasterrak bete betean harrapatzen du, baina hala ere Aran uharteek Galwayko badia babestu egiten dute.
Gaur egun Galwayko konderria kokatzen den eremu honetara duela 7.000 urte iritsi ziren lehen gizakiak.
Erdi Aroan erresuma ugari izan ziren lurraldean, besteak beste, Aidhne, Uí Maine, Maigh Seóla, Conmhaícne Mara, Soghain eta Máenmaige. Kristautasuna iristearekin batera monasterio asko eraiki ziren eta hauetan lurraldearen historia jasoa gelditu zen hainbat liburutan, hala nola Annals of Loch Cé, Annals of Connacht, Annals of the Four Masters...
Errugbi taldeak ere badaude, baina ez dute emaitza nabarmenik izan. Alde batetik konderria ordezkatzen duen Connacht Rugby taldea dago, eta bestetik herrietako taldeak, Galwegians, Galway Corinthians, University College Galway eta Connemara.
Azkenik Belauntzien Volvo Ocean Race estropada ere aipatu behar da, izan ere 2011-12an Galwayen bukatu baitzen. Aurrez 2008-09ko ekitaldian Galwayen eskala egin zuen.