Derry konderria edo Londonderry konderria (Doire, irlanderaz "haritz" esanahi du), Erresuma Batuko, Ipar Irlandako sei konderrietako bat da. Derry, aintzineko Londonderry. Konderriak 2.074 kilometro karratuko azalera du eta 233.500 petsonako biztanleria (2001).
Izendapena gatazka politikoaren baitan datza. Irlandar nazionalistek Derry izena erabiltzen dute ofizialki, Ulsterko unionistek eta britainiar agintariek berriz, Londonderry.
Geografia
Natura
Hegoaldean muinotsua da eta punturik altuena Sawel Mountain (678 m) du. Bann ibaiak ekialdean eta Foyle ibaiak mendebaldean zeharkatzen dute konderria. Neagh aintziraren ertzetako bat ere hartzen du.
Erdi Aroan Derryk ez zuen konderririk izan, Tyroneko konderriaren barnean baitzegoen, baina 1613an Jakue I.akLondresko merkatariei kasu eginez Derry hiria eta inguruko lurrak hartuko zituen konderria eratzea erabaki zuen. Coleraineko konderria zena ere bere baitan hartu zuen. Bertan aurretik egon ziren lurjabeak bidali eta kolonizazio prozesu gogorra abiarazi zen Londresko Konpainiak eta merkatari gremioek.
1899an Londonderry konderritik banatu eta izate administratibo berezia hartu zuen, konderriaren hiriburua orduan Coleraine bihurtu zen. 1973an aldiz atzera bihurtu eta Derryko konderriaren barnean sartu zen berriz ere Derry hiria.