All-Ireland Senior Football Championship, irlanderaz Craobh Shinsear Peile na hÉireann (euskaraz Irlanda Osoko Futbol Gaeliko Senior Txapelketa) Irlandako futbol gaeliko kanporaketa bidezko txapelketa nagusia da. Udaldeko hilabeteetan zehar Gaelic Athletic Association erakundeak antolatutako txapelketa da, urtero irailaren hirugarren edo laugarren igandean Dublingo Croke Park zelai mitikoan ospatu ohi den All-Ireland Football Final finalak amaiera ematen diolarik. Azken hau Irlanda osoan biziki jarraitua eta zaletu ugari dituen ekitaldia delarik. Txapelketa honetako eta finalaren irabazlea Sam Maguire Kopa kopa bereganatu ohi du. Txapelketaren babesleak SuperValu, Ulster Bank eta Vodafone dira.
Irlanda konderri bakoitza bere probintziako txapelketan lehiatu ohi da. Probintzietako lau txapelketak Munster, Leinster, Ulster eta Connacht probintzietakoak dira (azken horretan Londres eta New York hirietako taldeek ere parte hartzen dutelarik). Probintzia mailako txapelketa hauek partidu bakarreko kanporaketa zuzenaren bidez funtzionatzen dute, eta maiatza, ekaina eta uztaileko hilabeteetan zehar jokatu ohi dira. Probintzia Txapelketa bakoitzeko irabazleek All-Ireland Series delakoetan bere lekua lortzen dute, All-Ireland Series direlako hauek, All-Ireland Football Championship txapelketako kanporaketa fase finala osatzen dute eta abuztua eta irailean jokatu ohi dira.
Aurreko aldiko Probintzia Txapelketetan porrot egin duten 28 taldeei All-Ireland Series edo fase finalera iragateko bigarren aukera bat ematen zaie, hau sailkapen serien bidez burutzen da. Sailkapen serie hauek ekaina eta uztaila bitartean jokatu ohi dira, gisa honetara:
All-Ireland Series: