Garrafrauns (irlanderazNa Garfráin, "Ezti-uraren Larrea" esan nahi du) Irlandako mendebaldeko Galway konderriko iparraldean dagoen udalerria da, Mayo konderriaren mugatik hurbil. Izena irlanderazko Garra bhfearán ("Masusten Lorategia") edota Garbhthráin ("Leku Belartsua") izenetatik eratorria da.
Herriak eeliza, eskola, posta bulegoa, garagea, herri elkartea eta hiru taberna ditu. Herria R328 errepidean barna Dunmore udalerritik lau miliatara dago. Beste udalerri mugakide batzuk honakoak dira: Cloonfad (5 milia), Irishtown (3 milia), Milltown (5 mili) eta Tuam (9 milia).