François-Xavier Ortoli (Ajaccio, Korsika, 1925eko otsailaren 16a - Paris, 2007ko azaroaren 30a) ogasun ikuskatzailea, politikaria eta Frantziako negozio gizona. Europar Batzordeko presidentea izan zen 1973tik 1977ra, eta presidenteorde bezala jarraitu zuen 1984ra arte. Hainbat alditan Frantzia Errepublikako ministroa izan zen, 1967 eta 1972 bitarte.