Frédéric Auguste Bartholdi (Colmar, Frantzia, 1834ko abuztuaren 2a - Paris, Frantzia, 1904ko urriaren 4a) frantziar eskultorea izan zen.
New Yorkeko portuan dagoen La Liberté éclairant le monde (Askatasunaren Estatua) da haren lanik famatuena (1886an inauguratu zuten): brontzezko xaflaz egina eta 33 m luze da, eta Gustave Eiffelek eginiko altzairuzko egituraren gainean dago. Halaber, Le lion de Belfort (1880) da Bartholdiren beste lan ezagun bat; haitzean zizelkatua dago, eta 22 m garai eta 11 m zabal da.