Belforteko Lehoia

Belforteko Lehoia
Jatorria
Sortzailea(k)Frédéric Auguste Bartholdi
Sorrera-urtea1879
Ezaugarriak
Materiala(k)hareharria
Dimentsioak11 (altuera) × 22 (luzera) m
Genero artistikoaanimal sculpture (en) Itzuli eta arte publikoa
Deskribapena
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Borgoina-Franche-Comté
DepartamenduaBelfort Herrialdea
BarrutiBelforteko barrutia
Frantziako udalerriBelfort
Koordenatuak47°38′12″N 6°51′53″E / 47.6367°N 6.8647°E / 47.6367; 6.8647
Map

Belforteko Lehoia (frantsesez: Lion de Belfort) Frédéric Bartholdi eskultore frantziarrak eginiko eskultura erraldoia da. Alemaniako mugatik oso gertu dagoen Frantziako Belfort hirian dago. Monumentua 1870etatik 1871ra izan zen Frantzia-Prusia Gerraren oroimenez altxatu zen. Gerra horretan, Belfort hiriak erasoen aurrean erresistentzia handia erakutsi zuen.

Historia

Proiektua 1872an hasi zen, 1879an bukatzeko. Belfort hiriaren eta Bartholdi eskultorearen arteko harremanak txarrak ziren eta, ondorioz, monumentua ofizialki ez zen inauguratu. Hala ere, eskultoreak biztanleen laguntza jaso zuen ekintza antolatu zuen inaugurazio moduan.[1] Harreman tar horien ondorioz ere, monumentuari argia emateko proiektua Bartholdik berak bere poltsikotik ordaindu zuen.

1930an, eskulturak Frantziako monumentu historikoaren izendapena jaso zuen.

Deskribapena

Eskultura 22 metroko luzera du eta 11ko garaiera altura.[1] Egiteko garaian eskultoreak Jean-Baptiste Pezon hezle frantsesaren Brutus lehoia erabili zuen modelo gisa. Egiteko gres arrosaren blokeak erabili ziren; blokeak Pérousetik eraman zituzten eta Belforteko gotorlekuaren aurrean artistak zizelatu zituen, ondoren monumentua muntatzeko.

Erreplikak

Munduan badira lehoi honen erreplikak baina tamaina txikiagotan: bat Parisen dago, Denfert-Rochereau plazan, bestea Montrealen, Square Dorchesterren.

Iruditegia

Erreferentziak

  1. a b Dominique Lhomme, « Le Lion de Belfort », L'Alsace.fr,‎ 4 janvier 2010

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!