Filma sexuarekin zerikusia duten hainbat atal edo istorio ezberdinez osatua dago.
Argumentua
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Afrodisiakoek erregearen bufoiari (Woody Allen) erreginaren (Lynn Redgrave) bihotzaren atea irekitzeko giltza topatzen lagunduko diote, nahiz eta handik gutxira, hareen kastitate gerrikoaren giltza askoz ere beharrezkoagoa zuela jabetu. Mediku zintzo bat (Gene Wilder) ardi batetaz txoro-txoro maiteminduta gelditzean naturaren aurkako ekintzek "artile" zaporea dutela ohartuko da. Nola jakin dezake gizon gazte ezkondu batek bere emaztea orgasmora iris daitekeen ala ez? Laisterrera, heuren seme-alaben arteko ezkontzaz elkarlotuko diren bi familiek duten arazo txikia, senargariaren aita emaztegaiaren amaren arropaz jazten denean ... Jack Barrek "Zein da nire perbertsioa?" izeneko telebista lehiaketan 20 galderen bidez fetitxismoa ezagutzen lagunduko dizu. "Sexu miraria" den gizon batek eta Globe egunkariko kazetaria den emakume batek sexuan aditua den jakintsu batengana aholku bila joango dira. Garuna eta gainontzeko giza gorputza jaurtiketa espazial zentru batean hutsean gelditzen den maitasun topaketa batean daudela, esnez eta silikonaz beteriko errape puztu batek ihes egin du.