Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Gerra Hotza bete-betean dagoela, Altzairuzko Oihaletik haragoko herrialde batean turismoa egiten dabiltzan Hollander familiako kideak espioitzat jo dituzte leku debekatu batean argazkiak ateratzen harrapatu baitituzte. Orduan, denboraldi batez enbaxadorearen seme kalamastrak zuzentzen duen Estatu Batuetako enbaxadan babestuko dira, baina iparramerikar ohiko turisten exijentziak dituztenez, giroa zapuztuko dute berandu baino lehen.[1]