Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Vicky (Rebecca Hall) eta Cristina (Scarlett Johansson), bi estatubatuar neskek udako oporrak Bartzelonan igarotzea erabaki dute. Vicky zentzuduna da eta ezkontzera doan bitartean, Cristina sentibera da eta abentura berriak izan nahi ditu. Bartzelonako erakusketa batean Juan Antonio (Javier Bardem) margolaria ezagutuko dute, eta berehala honek bi neskak berekin batera Oviedon asteburua pasatzera gonbidatuko ditu. Laister bi neskak artistak bere emazte ohi María Elena (Penélope Cruz) duen harreman gatazkatsu eta ezohikoan sartuak egongo dira.