Euskal Zinemaren Irizar saria Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko sari bat da. 2011n sortu zuten, eta Euskal Herriko zinema ekoizpenak saritzea du helburu. Donostiako Zinemaldiak badu Euskal Herriko zinemari eskainitako sail bat 2009tik, Zinemira, baina Euskal Zinemaren Irizar sarirako hautagaiak ez dira sail horretako filmak, baizik eta zinemaldiko edozein sailetan mundu osorako estreinatutako Euskal Herriko ekoizpenak.[1]
Euskal Zinemaren Irizar saria lortzeko lehian izateko, filmek, mundu mailako estreinaldiak izateaz gain, honako baldintza hauetakoren bat bete behar dute: gutxienez ekoizpenaren %20 Arabakoa, Bizkaikoa edo Gipuzkoakoa izatea; hizkuntza nagusia euskara izatea; edo euskal komunitatea gaitzat izatea.[1]
Film hauek irabazi dute Euskal Zinemaren Irizar saria 2011z geroztik. Urte batzuetan, epaimahaiak aipamen berezi bat ere egin du.