A los libros y a las mujeres canto 2022ko María Elorza gasteiztar zinema zuzendariaren film dokumentala da, Txintxua Filmsek ekoiztua.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Emakume bati ia Avioneta izena jarri zioten. Beste batek liburutegi bat izan zuen autoaren atzeko eserlekuan. Zigarrogileek disertazioak entzuten dituzte lanean. Plantxagileek poemak gogoratzen. Suaren, uraren, sitsaren, hautsaren, ezjakintasunaren eta fanatismoaren aurka, emakume armada anonimo batek liburuak zaintzen ditu.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak