Eskorbuto

Eskorbuto
Deskribapena
Motanutritional deficiency disease (en) Itzuli, ascorbic acid deficiency (en) Itzuli, abitaminosia
eritasuna
EspezialitateaBarne medikuntza
Arrazoia(k)ascorbic acid deficiency (en) Itzuli
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikaksodium ascorbate (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKE54
GNS-10E54
GNS-9267
OMIM240400
DiseasesDB13930
MedlinePlus000355
eMedicine000355
MeSHD012614
Disease Ontology IDDOID:13724

Eskorbutoa C bitaminaren (azido askorbikoa) eskasiak eragindako gaixotasuna da. Haren lehen sintomak nekea, ahulezia eta beso eta bernetako mina dira. Tratamenturik gabe, globulo gorri kopuruaren beherakada, hortzen gaixotasunak, ile falta eta azaleko lesioak eragiten ditu, besteak beste. Eskorbutoak aurrera egin ahala, zaurien zikatrizazio eskasa, umore aldaketak eta, azkenik, heriotza dakartza, infekzio batek edo odol isuriek eraginda. [1]

Lehen sintomak azaldu arte, gutxienez hilabete bat pasatzen da C bitamina jaso gabe (edo bitamina horren dosi oso urriak jasotzea). Antzina oso arrunta zen itsasgizonen artean, dietan ez baitzeukaten ez frutarik, ezta barazki freskorik ere, hau da, ez zuten C bitamina iturririk. Egun, eskorbutoa dutenak, normalean, arazo psikikoak dituzten pertsonak, alkoholikoak, eta dieta anormalak dituztenak dira. Heste arazoek eta dialisiak ere eskorbutoa eragin dezakete kasu batzuetan. C bitamina edo azido askorbikoa ez da giza gorputzean sintetizatzen, beste animalia batzuetan gertatzen den moduan; hori dela eta, gizakiak bitamina kanpotik jaso behar du, hau da, dietaren bitartez. Bitamina beharrezkoa da giza kolagenoaren ekoizpenean eta haren gabeziak ekoizpen hori ezinezko bilakatzen du, osasun arazo larriak sortuz. Eskorbutoaren tratamendua C bitaminaren aho bidezko kontsumoan oinarritzen da normalean. Tratamendua hasi ondoren, gaixoak pare bat egun beharko ditu hobetzen hasteko; horren ondoren sintomak desagertuz doaz, gaixoa guztiz indarberritu eta osatu arte (bi aste pasa ondoren guztiz osatzen da). C bitaminaren iturri nagusiak elikagai zitrikoak dira. Gomendagarria da elikagai horiek gordinik jatea, janariok prestatzeak C bitaminaren kopurua murrizten baitie. [2][3][4]

Gaitza nahiko arraroa da egun, normalean desnutrizioa dutenengan gertatzen baita.

Eskorbutoa Antzinako Egipton diagnostikatu eta deskribatu zen jada, izan ere, garai hartako itsas bidaien luzeera mugatzen zuen faktore garrantzitsu bat izan zen. 1753an James Lind, Royal Navyko zirujau batek, eskorbutoa zitrikoak janez osatzen zela aditzera eman zuen lehen aldi; hala ere, 1795 arte itxaron behar izan zen itsas armada britaniarrak, Gilbert Blame bezalako erreformatzaileen presioak eraginda, marinelei ohituraz limoi zukua ematen hasi zen arte.[5]

Sintomak

Eskorbutoaren lehen sintomak nekea eta ondoeza dira. Bat eta hiru hilabete bitarteko denboran, gaixoak arnasteko arazoak eta hezurretako mina ditu. Gaixoak ere mialgiak ager ditzake, C bitamina faltak eragindako karnitina produkzio urria dela eta. Beste sintoma batzuk azaleko gaitzak, hematomak, aurpegiko petekiak, hortzoietako gaitzak, hortz galera eta aldaketa emozionalak dira: azken faseetan, ikterizia, edema orokorra, oliguria, neuropatía, sukarra, konbulsioak eta heriotza gertatzen dira.

Eskorbutoa duen ume baten mingaina
Eskorbutoa duen ume bat

Kausa

Eskorbutoa, baita eskorbuto subklinikoa ere, C bitamina eskasiak eragina da. Gizakiek ezin dute bitamina haori metabolikoki sortu; hortaz, dietaren bidez jaso beharra dute. Dieta batek C bitamina nahikoa baldin badu, ez da L-gulonolaktona oxidasa (GULO) entzima faltarik izango eta gaixotasuna ez da sortuko.

Mendebaldeko gizarte modernoetan, helduek oso gutxitan izaten dute, baina presentzia handiagoa izan dezake haur eta adinekoengan. Haurrengan eskorbutoa tratatzeko erabiltzen diren medikamentu guztiek C bitamina erantsia dute, izan ere, tratamendu gehienak bitamina hori aho bidezko kontsumoan oinarritzen dira. Ama-esneak badu nahikoa C bitamina haurra osasuntsu mantentzeko, beti ere amaren dieta egokia baldin bada. Ez da gomendagarria haur jaioberriei esne komertziala ematea, pasteurizatua baita, eta prozedura horrek esnearen C bitaminaren eduki naturala suntsitzen du.[6]

Eskorbutoaren kausa nagusia malnutrizioa da. Hori dela eta, oraindik oso zabalduta dago herrialde azpigaratuetan eta kanpotiko laguntzen bidez elikagaiak lortzen dituzten lekuetan. [7] Arraroa den arren, eskorbuto kasu dokumentatuak daude herrialde industrializatuetan, baina alkoholikoei eta dieta desegokiak dituztenei gertatzen zaizkie.

Patogenia

Bitaminak funtsezkoak dira giza gorputz osoan abian diren prozesuetan parte hartzen duten entzimak ekoizteko. [6] Azido askorbikoa beharrezkoa da prozesu biosintetiko askotarako, hidroxilazio- eta amidazio-erreakzioak azkartzen baititu. Kolagenoaren sintesian, azido askorbikoa behar da kofaktore gisa prolil hidroxilasa eta lisil hidroxilasa sintetizatzeko. Bi entzima horiek aminoazido prolina eta lisinaren hidroxilazioaren arduradunak dira. Hidroxiprolina eta hidroxilisina garrantzitsuak dira kolagenoa egonkortzeko, kolagenoan propeptidoak birmatrikulatzen baitituzte.

Eskorbutoa duen pertsona baten belauna. Geziak erradiografian azaltzen den eskorbutuak eragindako marra bat erakusten du.

Kolagenoa giza gorputzeko egiturazko proteina primarioa da: beharrezkoa da odol-hodiak, muskuluak, larruazala, hezurrak, kartilagoa eta beste ehun konektibo batzuk osasuntsu mantentzeko. Ehun konektibo akastunak zenbait arazo sor ditzake, hala nola kapilar hauskorrak, eta horrek odoljario anormala, hematomak eta barne-hemorragia eragiten ditu. Kolagenoa hezurren zati garrantzitsu bat da halaber, eta, beraz, hezur-eraketetan eragina du. Eskorbutoaren eraginez hortzak jausi egiten dira eta hezurrak errazago apurtzen [6]. Era berean, kolageno akastunaren fibrilogenesiak zaurien orbaintzeari kalte egiten dio. Tratatu gabeko eskorbutoak heriotza ekartzen du beti.

Diagnostikoa

Diagnostikoa, oro har, froga fisikoetan eta X izpien bidezko azterketetan oinarritzen da

Diagnostiko diferentziala

Haurtzaroaren hasierako gaitz batzuek eskorbutoaren irudi klinikoa eta erradiografikoa imita dezakete; haien artean, hurrengoko gaixotasunak daude:

Prebentzioa

Eskorbutoa C bitaminan aberatsak diren elikagaiak barne hartzen dituen dieta batekin prebeni daiteke, hala nola, amla, piperra (piper gozoa), groseila beltza, brokolia, piper pikanteak, guaiaba, kiwia eta perrexila barnebiltzen dituen dieta batekin. C bitaminan aberatsak diren beste iturri batzuk, limoiak, limak, laranjak, papaia eta marrubiak dira. Barazkietan ere C bitamina dago, hala nola Bruselako aza, errepoloa, patata eta espinaketan.

Animali jatorrizko zenbait produktuk ere C bitamina dute, hala nola gibelak, muktukak (balearen azala), giltzurrunaz gaindiko muinak, burmuinak eta bizkarrezur-muinak; hortaz, eskorbutoa tratatzeko ere erabil daitezke. C bitamina propioa sortzen duten animalien haragi freskoak ere eskorbutoa prebenitzeko eta, neurri batean, sendatzeko adina C bitamina du. Kasu historiko batzuetan (bereziki zaldi haragi freskoa jaten zuten soldadu frantsesen kasua), haragi hutsak, eta partzialki prestatutako haragiak ere, eskorbutoa arin zezakeela ohartu zen. [8]

1902ko Antartikarako espedizioak frogatu zuen itsas txakur okela eta gibela eraginkorrak zirela eskorbutoa sendatzeko. Eskorbuto hasiberria zutenak guztiz osatu ziren bi aste baino gutxiagoko tartean [9].

Elikagaien C bitamina kopurua
Elikagaia (100g)


C bitamina kopurua (mg)
Amla fruitua 610
Asuna 330
Guayaba fruitua 228,3
Groseila beltza 181
Kiwia 161,3
Pipermina 144
Brokolia 89,2
Papaia 62
Marrubia 58,8
Laranja 53,2
Limoia 53
Aza 36,6
Espinaka 28
Patata 19,7

Tratamendua

Eskorbutoa egunean 10 mg-ko C bitamina-dosiak jasoz hobetzen da. Hala ere, medikuek 100 mg inguruko dosiak gomendatzen dizkiete gaixoei [20]. Jende gehiena bi astean sendatzen da. [10]

Historia

Gaixotasun honek presentzia handia izan du historian eta antzinatetik agertu izan da medikuntza liburuetan. Hipokratesek jada eskorbutoa gaixotasun bezala dokumentatu zuen. Egiptoarrek K. a. 1550ean eskorbutoaren sintomak erregistratu zituzten.

Aro modernoaren hasiera

Aro modernoan eskorbutoak presentzia nabarmena izan zuen zenbait kanpaina militar eta itsasontzi bidez egiten ziren bidaia eta espedizioetan.

Vasco da Gamaren 1497ko espedizioan zitrikoen efektu sendagarriak jada ezagunak ziren [25] [26]. Halaber, Pedro Alvares Cabralen eskifaiaren artean, 1507an. [11]

Portugaldarrek fruitu-zuhaitzak landatu zituzten Santa Elenan, haien herrialdetik Asiara egindako bidaietan geldileku bat izateko eta bertan eskorbutoak jotako gaixoak sendatzeko. [12] Zoritxarrez, ezagutza horrek ez zuen eskorbutoak eragindako itsas tragedia askorik prebenitu, alde batetik komunikazio faltarengatik eta, bestetik, fruta eta barazkiak ezin zirelako itsasontzietan luzaroan mantendu. [13]

1536an Jacques Cartier esploratzaile frantziarrak, San Lorenzo ibaia esploratzen zebilela, bertakoen ezagutza erabili zuen eskorbutoz hiltzen ari ziren bere gizonak salbatzeko; horrela, vitae zuhaitzaren (ekialdeko zedro zuria) hostoak ebaki zituen haiekin infusioak prestatzeko. Gerora frogatu zen zuhaitz horren 100 gramo hostok 50 mg C bitamina dituela. [14] [15] Nolanahi ere, tratamendu hori ezin zen nabigatzean aplikatu, hostoak, gainerako landare eta barazkiak bezala, usteldu egiten baitziren.

1601eko otsailean, James Lancaster kapitaina, Sumatrarantz zihoala, iparraldeko kostaldean lurreratu zen bertan limoiak eta laranjak lortzeko, hain zuzen ere bere tripulazioak pairatzen zuen eskorbutoa geldiarazteko nahiarekin. [16] Bide batez, Lancaster kapitainak esperimentu bat abiatu zuen haren agindupean zeuden lau ontzietan. Ontzi bateko tripulazioak limoi zuku dosiak jaso zituen egunero; beste hiru ontziek, ordea, ez zuten inolako tratamendurik jaso. Horren ondorioz, aditu zuen tratatu gabeko ontzietako kideak eskorbuto pairatzen hasi zirela berriz ere eta beste ontziko kideak ordea osasuntsu mantentzen zirela. [17]

Esplorazioen Aroan (1500. eta 1800. urteen artekoa), eskorbutoak gutxienez bi milioi marinel hil zituen. [18]

1579an, Agustin Farfán fraide eta mediku espainiarrak eskorbutorako laranjak eta limoiak gomendatzen zituen liburu bat argitaratu zuen, jada Espainiako Itsas Armadan ezaguna zen erremedio hura. [19]

1593an, Sir Richard Hawkins almiranteak laranja eta limoi zukua edatearen alde egin zuen eskorbutoa saihesteko medio modura. [20]

1614an, John Woodallek, East India Companyko zirujauen buruak, The Surgion 's Mate liburua argitaratu zuen konpainiako itsasontzietan zeuden zirujauak instruitzeko. Sendabidea janari freskoa, laranjak, limoiak, limak eta tamarindoak zirela adierazi zuen. [21] Hala ere, ez zen gai izan horren arrazoia azaltzeko; hori zela eta, bere baieztapenek ez zuten eragin handirik izan garaiko mediku eta zientzialarien artean.

Lehorrean ere, Europan, Erdi Aroaren amaiera arte, eskorbutoa nahiko ohikoa zen neguaren amaieran, izan ere, barazki berde, fruta eta tuberkulu gutxi baitzeuden eskuragarri. Honek, pixkanaka hobera egin zuen, batez ere Ameriketatik patata ekarri zutenean.

XVIII. mendea

1734an, Johann Bachstrom medikuak eskorbutoari buruzko liburu bat argitaratu zuen, bertan baieztatzen zen eskorbutoa elikagai fresko eta begetalen abstinentzia oso baten ondorio zela, eta hau sendatzeko bidea barazki eta fruta freskoak jatea zela. [22] [23]

Hala ere, 1747 arte ez zen eskorbutoaren tratamenduari buruzko informe formalik aurkeztu: urte horretan James Lindek formalki frogatu zuen eskorbutoa zitrikoetan oinarrituriko dietarekin trata daitekeela. Ikerlari horrek eskorbutoaren gaineko medikuntzaren historiako lehen esperimentu klinikoa gauzatu zuen.[24] Lindek eskorbutoa zuten zenbait gizabanakoren sendaketa prozesuak parekatu zituen. Txostenak argi eta garbi zioen laranjak eta limoiak erremediorik eraginkorrenak zirela [24]. Zoritxarrez, esperimentuak eta haren emaitzek eragin txikia izan zuten garaiko gizartean.

Lindek ez zuen inoiz limoi zukua eskorbutoaren aurkako erremedio bakar gisa aldarrikatu. Haren esperimentuak zenbait elikagai jotzen zituen eskorbutoaren aurkako sendagaitzat, haien artean fruta eta barazki mota mordoa.

James Lind jauna

XVIII. mendean zehar, eskorbutoak etsaiek baino marinel britainiar gehiago hil zituen Royal Navyaren barruan.

1740-1744 urte bitartean George Ansonen bidaia ospetsuan, eskifaian zeramatzan bi mila marineletatik, ia bi herenak (1.300 gizon) hil ziren bidaiako lehen hamar hilean, eskorbutoa zela eta. [25]

Zazpi Urteko Gerran Royal Navyak 184.899 marinel galdu zituen (txosten ofizialaren arabera); haietatik 133.708 gaixotasun bat zela medio hilik, gehienetan eskorbutoaren ondorioz. Gertaera horien guztien ondoren, bai marinelek, bai itsas zirujauek gero eta argiago zeukaten zitrikoek eskorbutoa senda zezaketela, baina ideia hori sendagile eta zientzialariek baztertu egiten zuten, garai hartako teoriekin bat ez zetorrelako. Arrazoi horrengatik zitrikoen zukuaren alde egiten zuten informe horiek ez zuten eragin handirik izan. Medikuntza hark babesturiko teoria ofizialaren arabera, itsasoko dietan jatorria zuen digestio akastun batek eragindako barne usteltze gaixotasun bat zen eskorbutoa.

1764an eskorbutoaren gaineko postura berria azaldu zen. David MacBride doktoreak, Sir John Pringle Royal Navyko zirujau nagusiak eta, geroago Royal Societyko presidenteak, defendatu zuten eskorbutoa ehunetan "aire finkorik" ez izatearen ondorio zela. Hori zela eta, gaitza sahiesteko maltazko eta muztiozko infusioak edatea planteatzen zuten. Haien arabera, infusiook gorputzean hartzitzen ziren eta hartzidura horrek eragindako gasek digestioa suspertu eta falta ziren gasak ("aire finkoa") berrezartzen zituen. [26] Ideia horiek babes zabal eta eragin handia jaso zuten gizarte hartan eta ikerketa asko abiatu ziren bide horretan.[27]

James Cook esploratzaileak ez zuen gizon bakar bat galdu eskorbutoagatik bere bidaietan; idatzi zuen txostenean zioenez, maltaren eta muztioaren alde egin zuen. Nolanahi ere, hori ez zen haren arrakastaren benetako arrazoia izan: egun badakigu haren eskifaiaren osasunaren arrazoia Cooken itsasontziko garbiketa erregimena, diziplina zorrotza, eta elikagai fresko eta barazkien sarrizko kontsumoa izan zirela. [28]

Ia eskorbutorik izan ez zuen distantzia luzeko lehen espedizio handia Alessandro Malaspina espainiar itsas ofizialarena izan zen 1789-1794 urteen bitartean. Pedro González, Malaspinaren mediku ofizialak, defendatzen zuen laranjak eta limoi freskoak ezinbestekoak zirela eskorbutoari aurre egiteko. 56 eguneko itsas bidaian bost marinelek eskorbutoaren sintomak izan zituztenez, Gonzálezek gomendatu zuen Guamen geratzeko, gaixoak tratatzeko: hiru egunen buruan, bostak sendatu egin ziren. [28]

Mende amaieran MacBrideren teoriak zalantzan jartzen ari ziren arren, Britainia Handiko medikuntza komunitateak defendatzen segitzen zuen eskorbutoa barne 'usteltze' prozesu batean oinarrituriko gaixotasuna zela; hori zela eta, Gaixotasun eta Kalteen Batzordeak haren aholkua bete behar izan zuen. Hala ere, Royal Navyaren barnean iritzia limoi zukuaren tesiaren alde jartzen hasi zen, batez ere Gibraltarreko setioko esperientzia eta Rodney almiranteak Karibera egindako espedizioan erregistratutako esperientziak zirela medio. Tesi hori Gilbert Blane [29] eta Thomas Trotter [30] bezalako adituen idatzien babesa jaso zuten, horrela Royal Navyko komandante askoren txostenak indartuz.

1793an, Britainia Handira gerra iritsi zenean, eskorbutoa kentzeko beharrak beste premia bat hartu zuen. Aldaketa, ordea, ez zen medikuen eskutik iritsi, almiranteen eskutik baizik. Ezagunak dira Gardner kontralmirantearena bezalako kasuak zeinak Royal Navy-an exijitu zuen limoi zukua ematea tripulazio orori. Gaixotasun eta Kalteen Batzordeak erabaki honen alde egin zuen, eta almirantegoak hori egiteko agindu zuen. Ezaguna da 1795eko martxoan ezagutu zen albiste harrigarria: Suffolk Indiara iritsi zen lau hilabeteko bidaia baten ondoren eta haren marinel bakar batek ere ez zuen eskorbutorik pairatu, izan ere, abiatu zirenean baino osasuntsuagoa zegoen tripulazioa. Ondorioa berehalakoa izan zen, Royal Navy-ko tripulazio orok limoi zuku erreserbak jasoko zituen haien itsasontzietan.

1800an jada limoi zukuaren sistema martxan zegoen Royal Navy osoan. Erabaki honek marinelen osasuna nabarmen hobetzea eragin zuen zuen eta, ondorioz, funtsezko eragina izan zuen guda askoren emaitzetan.

XIX. mendea

Alexandriako setioan (1801) Napoleonen armadako zirujau buru Dominique-Jean Larrey baroiak idatzi zuen zaldi okelaren kontsumoak eskorbuto izurrite bat geldiarazten lagundu ziela. Orain badakigu haren arrazoia zaldikiak duen C bitamina kopurua izan zela, animalia horrek bere C bitamina propioa sintetizatzen baitu. Horrek Frantzian XIX. mendean zaldi haragiaren kontsumoaren tradizioak gora egitea eragin zuen. [31]

Lauchlin Rosek zitrikoen zukua usteldu gabe mantentzeko metodo bat patentatu zuen 1867an. Rose lima zukua izenarekin ezagutzen zen edari kontzentratu bat sortu zuen. 1867ko Marinaren Merkataritza Legeak eskatzen zuen Royal Navy eta Merchant Navyko ontzi guztiek marinelei egunero beren lima zuku anoa eman ziezaieten, eskorbutoa saihesteko. [60] Rose lima zukua ia nonahikoa bihurtu zen [32].

Cochlearia officinalis landareak, "Eskorbuto arrunta" ere deitua, bere izen arrunta hartu zuen eskorbutoa sendatzeko eraginkorra zela jakin zenean. Landare hori itsasontzietan eramaten hasi ziren, bai pakete lehorretan, bai destilatutako estraktuetan. Zapore oso mingotsa zuenez, belarrez eta espeziez gozatu beharra zuten. Horretaz gain, eskorbuto landareaz prestaturiko edari eta ogitartekoak moda bilakatu zirela Erresuma Batuan XIX. mendearen erdialdean. [33]

Eskorbutoa, funtsean, nutrizio eskas baten ondorio zela pentsatzea, hau da, elikagai freskoen kontsumo bidez, bereziki zitriko freskoak edo haragi freskoa kontsumituz, osa zitekeela pentsatzea ez zen unibertsala XIX. mendean eta XX. mendearen hasieran; hori zela eta, marinel eta esploratzaileek eskorbutoa harrapatzen segitu zuten XX. mendera arte.

Nahasmendua hainbat faktoreri egozten zaie:

  • Zitriko freskoek (bereziki limoiek) eskorbutoa sendatzen zutela nahiko garbi zegoen, baina eguzkipean eta kobrezko hodien esposiziopean egondako lima-zukuak ez zuen efektu handirik, lima zukuak bere C bitamina ia osoa galtzen baitzuen prozesu horien bidez. Horrek zitrikoen teoriarekiko mesfidantza areagotu zuen.
  • Okela freskoak (bereziki gibela eta okela gordina) eskorbutoa ere sendatu izan zuen. Gertakari horrek zitrikoen eta landare freskoen teoriaren aurka egin zuen.
  • Lurrunaren eta teknologia berrien bidez itsas abiadura handitzeak eskorbutoaren eragina murriztu zuten. Horrek garrantzia kendu zion zitrikoen eta landare freskoen teoriari.

Nahaste horren ondorioz hipotesi berri bat proposatu zen: gaixotasuna germenen aktibitateak sortutako hondakin batek eragiten zuela, hain zuzen ptomaina deritzon hondakinak, bereziki okela kutsatuan aurkitzen dena.

Haurren eskorbutoa XIX. mendearen amaieran asko areagotu zen, hain zuzen ere haurrak behi esne pasteurizatuz elikatzen hasi zirelako, bereziki hirietako goi klaseetako umeak. Pasteurizazioak bakterioak hiltzen bazituen ere, C bitamina ere suntsitzen zuen. Hori konpondu zen erabaki zenean aurrei tipula edo patata egosien zukua ere ematea. [34]

XX.mendea

XX. mendearen hasieran, Robert Falcon Scottek Antartikara bere lehen espedizioa egin zuenean (1901-1904), eskorbutoaren gaineko teoria nagusia ptomainazko pozoitzearen aldekoak zen oraindik. [64] Hala ere, Scottek aditu zuen zuen Antartikako itsas txakurren okela freskoan onarrituriko dietak eskorbutoa senda zezakeela. [35]

1907an, "Eskorbutikoaren aurkako faktorea" isolatzen eta identifikatzen lagundu zuen animalia-eredu bat aurkitu zen. Axel Holstek eta Theodor Frølichek ikerleriek abiatu zuten esperimentua. Ordu arte, eskorbutoa ez zen gizakiez aparteko ezein organismotan behatu, eta giza gaixotasuntzat jo zen. Zenbait hegazti, ugaztun eta arrainek eskorbutoa izateko arriskua dute, haiek ere ez dezaketelako C bitaminarik sintetiza. Holst eta Frølichek, eskorbutoa akuriengan eragin eta senda zezaketela jakin zuten, haien dietan manipulazioak eginez. Eskorbutorako animalia-eredu esperimental baten aurkikuntza hori, "bitaminen" funtsezko ideia aurkeztu aurretik ere egin zena, C bitaminaren ikerketarako aurrerapausu garrantzitsuena izan zen [36].

1915ean, Zeelanda Berriko tropek, Gallipoliko kanpainan, ez zuten C bitaminarik beren dietan; horregatik, askok eskorbutoa harrapatu zuten. Uste denez, hori ere izan zen kanpaina haren porrotaren arrazoi nagusietako bat. [37]

Vilhjalmur Stefanssonek, inuiten artean bizi izan zen esploratzaile artikoak, frogatu zuen okela dieta batek ez zuela zertan eskorbutoa eragin. New Yorkeko Bellevue Ospitaleko azterketa batean parte hartu zuen 1928ko otsailean: berak eta lankide batek okela bakarrik jan zuten urtebetez, medikuen behaketapean zeuden bitartean, eta osasun egoera onean mantendu ziren. [7]

1927an, Szent-Györgyi biokimikari hungariarrak azido hexuronikoa izeneko konposatu bat isolatu zuen [38] guruin suprarrenaletatik: eskorbutoaren aurkako agentea zela susmatzen zuen, baina ezin izan zuen frogatu, ez baitzuen animalietan esperimentatzerik. 1932an, azkenean, Pittsburgheko Unibertsitateko Charles Glen King ikerlari estatubatuarrak azido hexuronikoaren eta eskorbutoaren arteko lotura frogatu zuen. [39] Azido hexuronikoari azido askorbiko izen berria eman zion.

XXI. mendea

XXI. mendean, eskorbuto tasak baxuak dira mundu osoan. [40] Gehien kaltetutako pertsonak herrialde azpigaratuetan daudenak eta elikadura txarra dutenak dira. [41] [42]

1960ko hamarkadaren amaieran, Bigarren Mundu Gerran Britainia Handian eta Iowa estatuko preso boluntarioen artean esperimentalki eragindako eskorbutoari buruzko giza ikerketa nabariak egin ziren. [43] [44] Azterlan horietan aditu zen eskorbutoaren ageriko sintoma guztiak eguneko 10 mg-ko C bitamina dosiekin senda zitezkeela. Esperimentu horietan ez zen ezberdintasun klinikorik ikusi egunean 70 mg C bitamina eman zitzaizkien gizonen eta eguneko 10 mg jaso zituztenen artean. Estatu Batuetako espetxeetako ikerketetan, gizonek lehen eskorbuto-zeinuak garatu zituzten C bitaminarik gabeko dieta hasi eta 4 astera, gutxi gorabehera. Britainia Handiko azterlanean, berriz, sei eta zortzi hilabete behar izan zituzten gaixotzeko, C bitaminaren gabezian oinarrituriko dieta hasi aurretik egunean 70 mg C bitamina jaso zutelako sei astean zehar. [43]

C bitaminaren sintesia eboluzioan

Animalia eta landare gehienak C bitamina sintetizatzeko gai dira. Organismo hauek entzimek gidaturiko pauso sekuentzia baten bidez monosakaridoak c bitamina bihurtzen dituzte. Ordea, ugaztun batzuek C bitamina sintetizatzeko gaitasuna galdu dute eboluzioan, hala nola, simioek eta tarseroek. Gizakia simioen taldean kokatzen denez ez du gaitasunik c bitamina propioa sintetizatzeko, eta hortaz eskorbutua paira dezake [45]. Azido askorbikoa sintetizatzeko gaitasuna galdu duten espezieen artean bi caviidae espezie aipagarri topatzen ditugu: kapibarak [46] eta untxi indiarrak. C bitamina propioa sintetizatzen ez duten hegazti eta arrain espezieak ere ezagutzen dira. Eskorbutoak antzeko sintomak eragiten ditu bai gizakiengan bai animaliengan. [47] [48] [49]

Eskorbutoa pairatu dezaketen animalia guztiek L -gulonolaktona oxidasa (GULO) entzima gabeak dira, entzima hau bitaminaren sintesiaren azken urratsean beharrezkoa da.[50] [51] [52]

Izena

Eskorbutoa haurtxoei gertatzen zaienean, batzuetan, Barlowren gaixotasuna izenaz ezagutu izan da, 1883an hainbat haur aztertutakoan Thomas Barlow mediku britainiarrak deskribatu baitzuen. [53] [54]

Erreferentziak

  1. Starzl, Thomas E.. (2016-03). «Paul Terasaki September 10, 1929-January 26, 2016» Clinical Transplantation 30 (3): 181–182.  doi:10.1111/ctr.12716. ISSN 0902-0063. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  2. (Ingelesez) Agarwal, Anil; Shaharyar, Abbas; Kumar, Anubrat; Bhat, Mohd Shafi; Mishra, Madhusudan. (2015-06). «Scurvy in pediatric age group – A disease often forgotten?» Journal of Clinical Orthopaedics and Trauma 6 (2): 101–107.  doi:10.1016/j.jcot.2014.12.003. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  3. Gow, Ian (Reginald Edward), (11 Feb. 1937–30 July 1990), MP (C) Eastbourne since February 1974. Oxford University Press 2007-12-01 (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  4. Renzaho, Andre M. N.. Globalisation, migration and health : challenges and opportunities. ISBN 978-1-78326-889-4. PMC 953455266. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  5. Toler, Pamela D.. (2012). Mankind : the story of all of us. Running Press Book Publishers ISBN 978-0-7624-4703-9. PMC 779876785. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  6. a b ZOHAV, EYAL. (2017-06-19). «Does retrieved oocytes quantity correlate with quality in advanced maternal age?» dx.doi.org (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  7. a b «Original PDF» dx.doi.org (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  8. «List of Reviewers October 2012-September 2013» Human Resource Management Journal 23 (4): 430–433. 2013-11  doi:10.1111/1748-8583.12025. ISSN 0954-5395. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  9. Heald, Fred D.. (1902-08). «The Electrical Conductivity of Plant Juices» Botanical Gazette 34 (2): 81–92.  doi:10.1086/328268. ISSN 0006-8071. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  10. Iles-Smith, Heather; Burnett, Carole; Ross, Denise; Siddle, Heidi. (2019-12-17). «The Clinicians’ Skills, Capability, and Organisational Research Readiness (SCORR) Tool» International Journal of Practice-based Learning in Health and Social Care 7 (2): 57–68.  doi:10.18552/ijpblhsc.v7i2.644. ISSN 2051-6223. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  11. Martins, Maria Cristina Da Silva. (2014-03-25). «“PEREGRINAÇÃO DE EGÉRIA”: UMA NARRATIVA DE VIAGEM AOS LUGARES SANTOS NO SÉCULO IV» Organon 29 (56)  doi:10.22456/2238-8915.44142. ISSN 2238-8915. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  12. Ferreira, Cármen; Madureira, Helena; Tedim, Fantina. (2019-09-19). «Diálogo entre Ciência e Utilizadores. Potencialidades e fragilidades do PNDFCI 2006/2012» Os incêndios florestais. Em busca e um novo paradigma. II Diálogos entre Ciência e Utilizadores (NICIF e RISCOS): 147–161. ISBN 978-972-8330-25-5. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  13. Mello, Natália Girão Rodrigues de. Análise dos fatores responsáveis pela redução de desmatamento na Amazônia Legal entre os anos de 2005 e 2013. Universidade de Sao Paulo, Agencia USP de Gestao da Informacao Academica (AGUIA) (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  14. «NETWATCH: Botany's Wayback Machine» Science 316 (5831): 1547d–1547d. 2007-06-15  doi:10.1126/science.316.5831.1547d. ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  15. Cartier, Jacques. Oxford University Press 2011-10-31 (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  16. Ellis, Stephen. (1979-10). «A History of Madagascar - Madagascar Rediscovered. By Mervyn Brown. London: Damien Tunnacliffe, 1978. Pp. x + 310. £7.95.» The Journal of African History 20 (4): 586–586.  doi:10.1017/s002185370001762x. ISSN 0021-8537. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  17. Schönborn, Sophia. «59. Everett M. Rogers, Diffusion of Innovations» Schlüsselwerke der Kulturwissenschaften (transcript Verlag) ISBN 978-3-8394-1327-2. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  18. Drymon, M. M.. (2008). Disguised as the devil : how Lyme disease created witches and changed history. Wythe Avenue Press ISBN 978-0-615-20061-3. PMC 302271506. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  19. Lanzarote Guiral, José María. (2017-04-01). «El descubrimiento del alma primitiva de la nación: el arte prehistórico en la prensa española (1880-1936)» El Argonauta español (14)  doi:10.4000/argonauta.2597. ISSN 1765-2901. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  20. Campbell, Gordon. (2009-05-14). Britain, Roman. Oxford University Press (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  21. Bown, Stephen R.. (2004). Scurvy : how a surgeon, a mariner, and a gentleman solved the greatest medical mystery of the age of sail. (1st U.S. ed. argitaraldia) Thomas Dunne Books, St. Matin's Press ISBN 0-312-31391-8. PMC 53091074. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  22. «Lugdunum Batavorum» Lexikon des gesamten Buchwesens Online (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  23. Rickard, John Nelson. (2016-07-27). George Patton. Oxford University Press ISBN 978-0-19-979127-9. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  24. a b Lind, James. «Bibliotheca fcorbutica: or, A chronological view of what has hitherto been published on the scurvy» A Treatise of the Scurvy, in Three Parts (Cambridge University Press): 355–444. ISBN 978-1-107-25664-4. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  25. Williams, B. (1979-06-16). «Captain Cook and scurvy.» BMJ 1 (6178): 1630–1630.  doi:10.1136/bmj.1.6178.1630-a. ISSN 0959-8138. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  26. Vale, Brian,. (2011). Physician to the fleet : the life and times of Thomas Trotter, 1760-1832. Boydell Press ISBN 978-1-84615-925-1. PMC 778454544. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  27. Cartwright, Michael; Withey, Lynne. (1991). «Voyages of Discovery. Captain Cook and the Exploration of the Pacific.» Eighteenth-Century Studies 24 (3): 390.  doi:10.2307/2738678. ISSN 0013-2586. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  28. a b Fernández-Armesto, Felipe.. (2006). Pathfinders : a global history of exploration. (1st American ed. argitaraldia) W.W. Norton ISBN 0-393-06259-7. PMC 71312966. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  29. «Portrait of Thayendanegea (Joseph Brant)» dx.doi.org (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  30. Milman, Sir Francis, (27 Oct. 1872–10 Oct. 1946). Oxford University Press 2007-12-01 (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  31. Blum, Alain. (1987-01). «Estimation de la mortalité locale des adultes à partir des fiches de familles» Population (French Edition) 42 (1): 39.  doi:10.2307/1532756. ISSN 0032-4663. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  32. «Simpson, J. A. and Weiner, E. S. C., <italic>The Oxford English Dictionary</italic>» Notes and Queries 1991-03  doi:10.1093/nq/38.1.99. ISSN 1471-6941. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  33. Mabey, Richard, 1941-. (2007). Food for free. (New ed. argitaraldia) Collins ISBN 978-0-00-724768-4. PMC 77540473. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  34. Whitney, Stephen, 1942-. ([1985]). Western forests. Knopf ISBN 0-394-73127-1. PMC 11317169. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  35. Spekman, Robert E.; Thomas, Robert J.. (2011). «Organizational Buying Behavior: Where We Have Been and Where We Need to Go» SSRN Electronic Journal  doi:10.2139/ssrn.1993207. ISSN 1556-5068. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  36. HOLST, AXEL; FRÖLICH, THEODOR. (2009-04-27). «EXPERIMENTAL STUDIES RELATING TO SHIP-BERI-BERI AND SCURVY.» Nutrition Reviews 32 (9): 273–275.  doi:10.1111/j.1753-4887.1974.tb00973.x. ISSN 0029-6643. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  37. Wilson, Nick; Thomson, George; Summers, Jennifer A.; Harper, Glyn; Horrocks, John; Roberts, Evan. (2018-10-29). «The health impacts of the First World War on New Zealand: a summary and a remaining research agenda» Australian and New Zealand Journal of Public Health 42 (6): 516–518.  doi:10.1111/1753-6405.12837. ISSN 1326-0200. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  38. Pincock, Stephen. (2008-10). «Françoise Barré-Sinoussi: shares Nobel Prize for discovery of HIV» The Lancet 372 (9647): 1377.  doi:10.1016/s0140-6736(08)61575-5. ISSN 0140-6736. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  39. Cooper, David Y.. (2000-02). Szent-Györgyi, Albert (1893-1986), biochemist. Oxford University Press (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  40. Moser, Melissa; Chun, Ock. (2016-08-12). «Vitamin C and Heart Health: A Review Based on Findings from Epidemiologic Studies» International Journal of Molecular Sciences 17 (8): 1328.  doi:10.3390/ijms17081328. ISSN 1422-0067. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  41. Khonsari, H.; Grandière-Perez, L.; Caumes, E.. (2005-11). «Le scorbut n'a pas disparu : histoire d'une maladie réémergente» La Revue de Médecine Interne 26 (11): 885–890.  doi:10.1016/j.revmed.2005.03.007. ISSN 0248-8663. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  42. Mason, John B.. (2002-07-01). «Lessons on Nutrition of Displaced People» The Journal of Nutrition 132 (7): 2096S–2103S.  doi:10.1093/jn/132.7.2096s. ISSN 0022-3166. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  43. a b Pemberton, John. (2006-03-01). «Medical experiments carried out in Sheffield on conscientious objectors to military service during the 1939–45 war» International Journal of Epidemiology 35 (3): 556–558.  doi:10.1093/ije/dyl020. ISSN 1464-3685. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  44. BAKER, EUGENE M.; HODGES, ROBERT E.; HOOD, JAMES; SAUBERLICH, HOWERDE E.; MARCH, STEVEN C.. (1969-05-01). «Metabolism of Ascorbic-1-14C Acid in Experimental Human Scurvy» The American Journal of Clinical Nutrition 22 (5): 549–558.  doi:10.1093/ajcn/22.5.549. ISSN 0002-9165. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  45. Fowler's zoo and wild animal medicine. (Volume 8 [i.e. Eighth edition]. argitaraldia) ISBN 1-4557-7399-9. PMC 883842459. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  46. Cueto, Gerardo Ruben; Allekotte, Roman; Kravetz, Fernando Osvaldo. (2000-01). «SCURVY IN CAPYBARAS BRED IN CAPTIVITY IN ARGENTINE» Journal of Wildlife Diseases 36 (1): 97–101.  doi:10.7589/0090-3558-36.1.97. ISSN 0090-3558. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  47. Cashman, Kevin. (2012-12-05). «An investigation of the dietary requirements for vitamin D» http://isrctn.org/> (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  48. «Index BUMC Proceedings, Volume 21 January–October 2008» Baylor University Medical Center Proceedings 21 (4): 458–463. 2008-10  doi:10.1080/08998280.2008.11928454. ISSN 0899-8280. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  49. Schell, D.. (2007-04-01). National Bioenergy Center Biochemical Platform Integration Project: Quarterly Update #14, January - March 2007. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  50. Nishikimi, M; Yagi, K. (1991-12-01). «Molecular basis for the deficiency in humans of gulonolactone oxidase, a key enzyme for ascorbic acid biosynthesis» The American Journal of Clinical Nutrition 54 (6): 1203S–1208S.  doi:10.1093/ajcn/54.6.1203s. ISSN 0002-9165. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  51. Nishikimi, Morimitsu; Koshizaka, Takuya; Ozawa, Takayuki; Yagi, Kunio. (1988-12). «Occurrence in humans and guinea pigs of the gene related to their missing enzyme l-gulono-γ-lactone oxidase» Archives of Biochemistry and Biophysics 267 (2): 842–846.  doi:10.1016/0003-9861(88)90093-8. ISSN 0003-9861. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  52. Ohta, Yuriko; Nishikimi, Morimitsu. (1999-10). «Random nucleotide substitutions in primate nonfunctional gene for l-gulono-γ-lactone oxidase, the missing enzyme in l-ascorbic acid biosynthesis1The nucleotide sequences reported in this paper have been submitted to GenBank under accession Nos. AB025719, AB025786, and AB025787.1» Biochimica et Biophysica Acta (BBA) - General Subjects 1472 (1-2): 408–411.  doi:10.1016/s0304-4165(99)00123-3. ISSN 0304-4165. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  53. Carpenter, Kenneth J. (Kenneth John), 1923-. (1988, ©1986). The history of scurvy and vitamin C. (1st pbk. ed. argitaraldia) Cambridge University Press ISBN 0-521-34773-4. PMC 18712683. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  54. Barlow, J.B.; Bosman, C.K.. (1966-02). «Aneurysmal protrusion of the posterior leaflet of the mitral valve» American Heart Journal 71 (2): 166–178.  doi:10.1016/0002-8703(66)90179-7. ISSN 0002-8703. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!