Erremendia ezohiko kasua da, eta bakarra Nafarroako toki-administrazioan; izan ere, partzuergoari dagokionez, ez da udalerri jakin batekoa. Horrela, eraikin guztiak Zaraitzuko Batzorde Nagusiarenak dira. Horietako bat etxebizitzak hartzeko da, eta, beraz, bertako biztanleak ez dira inongo udalerritakoak. Era berean, ez du posta-koderik.
Erremendiak klima atlantiko eta mediterraneoaren ezaugarriak dauzka, zenbat eta iparralderago edo hegoalderago egin tenperatura eta prezipitazioak gehiago aldatzen dira. Urteko batez besteko tenperaturak 6 eta 10 gradu bitartekoak dira, eta prezipitazioak 1.400 eta 1.800mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 130 inguru izaten dira.
Landarediari dagokionez, hegoaldean basapinuak daude, eta zenbat eta iparralderago egin, altueraz igotzen hastean, pagadiak gehiago nagusitzen dira, Erremendian lehen maldetan. Pagoez gain, Aezkoako udalerri gehienetan, haritz ugari daude. Birlandaturiko pinuek 24,6 hektarea hartzen dituzte, Austriatik eta Japoniatik ekarritako espezieak dira, oro har.
Estazio meteorologikoak
Erremendian dagoen, itsasoaren mailatik 1047 metrora, Nafarroako Gobernuak2001an jarritako estazio meteorologikoa dago.[2]