Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
Canales (1366)
Garrares (1534)
Gavares (1567)
Canales (1695)
Canales (1704)
Canales (1800)
Ganaltze (1975)
Ezaugarriak
Armarria
Ganaltzeko armarria Zaraitzuko armarria da. Armarri honek honako blasoi hau du:[3]
«
Hondo gorri batez eta aurrean otso beltz batez osatuta dago, urrezko azazkalekin eta ahoan arkume zuri batekin, urrezko adar eta apatxekin.
»
Bandera
Ganaltzeko bandera Zaraitzuko bandera da. Armarria, gainean kasket bat eta bi aldeetan lanbrekinak dituela irudikatzen da, baita azpian "Azkenean konta" goiburua duela ere. Bandera honek Zaraitzuko armarri eskuinerantz biratzea dauka San Andresen gurutze gorri baten gainean, hiruki berdez inguratua. Bandera hau bera da Zaraitzu osatzen duten herri guztientzat, Otsagabiarentzat izan ezik; izan ere, herri honek bandera bera erabiltzen du, baina hiruki urdinak ditu.
Izizeren behealdeko guneetan, mediterraneoaren antzeko klima dago, eta gune altuetan, atlantiar motako klima. Oro har, bi klimak nahasten diren arren, batez besteko tenperatura aldakorra da puntu batetik bestera, 6º eta 10º bitartekoa. Prezipitazioa, berriz, 900 eta 1200mm ingurukoa da, eta urteroko egun euritsuak 115 dira, batez beste.
Jatorrizko landaredia pinu basatiek osatzen dute, basoen azaleraren %51,6. Basoak, oro har, udalerriaren ekialdean daude, eta pinuez gain, haritzak eta pagoak ere badaude, azken bi espezie hauek, gunerik euritsuenetan kokatzen dira. Birlandatutako espezieen artean, haritz amerikarra eta Austriako pinu beltza daude.