Ernesto II.a (Ernst August Karl Johann Leopold Alexander Eduard; Ehrenburg jauregia, Coburg, 1818ko ekainaren 21a - Reinhardsbrunn gaztelua, Friedrichroda, 1893ko abuztuaren 22a) Saxonia-Coburg eta Gothako duke subiranoa izan zen 1844tik hil zen arte.
Ernesto IIIa. Saxonia-Coburg-Saalfeld eta Luisa Saxe-Gotha-Altenburgekoaren semea izan zen. Alberto Saxonia-Coburg eta Gothakoaren anaia nagusia izan zen. 1842an Alexandrina Badengoarekin ezkondu zen eta ez zuten seme-alabarik izan.
1844an aitaren oinordekoa izan zen dukerrian eta 1848an Greziako errege izateari uko egin zion. Germaniar Konfederazioa babestu zuen Danimarkaren aurkako gerran, eta esku-hartze erabakigarria izan zuen 1849ko Eckernfördeko guduan. Alemaniaren bateratzearen aldekoa izan zen, eta Prusia kontserbadorea babestu zuen Austria-Prusia Gerran eta Frantzia-Prusia gerran.
Bere oinordekoa Alfredo iloba izan zen, bere anaia Albertoren semea.