Goi eta Behe Egiptoko errege titulua erabili zuen lehen faraoia izan zen. Bere aurreko faraoiek bezala, gerra espedizio ugari egin zituen, bereziki Sinaiko tribu nomaden aurka. Palermoko Harriak, bere erregealdian, herrialdearen errolda orokor bat eta jai erlijioso ugari egon zirela dio. Bere hilobian objektu ugari aurkitu ziren, koroaketa errepikatzeko, Heb Seda, eta, beraz, errege boterea berritzeko, egiten diren erritu erlijiosoak eginez agertzen den taulatxo bat barne.
Dreyerrek, Umm el-Qaabeko T hilobian, Abidosen, Narmer, Aha, Dyer, Dyet, Den eta Meit-Neit izenak, ordena horretan idatzita zituen idazkun bat aurkitu zuen, faraoi hauen izenak eta oinordekotza ordena baieztatuz.
Ezagutzen den papiro txatalik antzinakoena, Hemakaren hilobian aurkitu zen, Den faraoiaren chatyarenean, Saqqarakonekropolian, bertan idatzitako balizko hieroglifoak mantendu ez diren arren.
Bere garaiko testigutzak
Eraikuntzak
Faraoi honi, Saqqarako hiru eraikin eta Abidosko bat ematen zaizkio.
3035 hilobia, aro aurredinastikoan dataturiko errege hilobirik handiena
3036 hilobia, beharbada erregina batena
3506 hilobia.
T hilobia, lurperatua izan zen tokia, Umm el-Qaabeko nekropolian, Abidosen. Bere hilobiko lurzorua, granito gorriz zolatua dago, Egipton, harri gogor hau, eraikuntza material bezala erabiltzen den lehen aldia delarik.