Egipto Beherea

Egipto Beherea[1], Antzinako Egipton, herrialdearen iparraldeko zatiari deitzen zitzaion, eta Mediterraneo itsasotik Dahshurreraino hedatzen zen, Menfisetik gertu, Kairotik 40 kilometro inguru hegoaldera. Niloren delta eskualde emankorra hartzen du.

Egipto Beherea Ta-Mehu bezala ezagutzen zen "papiroaren lurraldea" esan nahi duena. "Baxua" edo "behea" da, Nilo ibaiaren ibilguarekiko. Koroa gorriak ordezkatzen zuen (Mhs, net, bit, deshret, uer), baita liztorrak ere. Aspis sugegorria ere, Uadyet jainkosaren ikurra, Egipto Behereko ikurra zen (putrea Goi Egiptokoa zen bezala). Faraoiaren tronuan, papiro landarez irudikatua zegoen (hegoaldea lotoz).

Gaur egun, delta zeharkatzen duten bi kanal nagusi daude: bata mendebaldean, Rosettan itsasoratzen dena, eta bestea ekialdean, Damietan itsasoratzen dena. Plinio Zaharra eta Herodotok, Niloren zazpi beso deskribatzen dituzte, hauei eta kanal eta deltako bigarren mailako besoei esker, sekula errepiderik eraiki behar ez izateko adinako garraio sare bat zuten. Honek, euren arteko batasuna erraztu eta atzerritarren inbasioak zail bihurtu zituen.

Herodotoren arabera:

« Cercasoro hiritik igarotzen denean, Nilo hiru besotan banatzen da: ekialdean Pelusiokoa, mendebaldean Kanopusekoa, eta, zuzena denak, hala jarraitzen du: gorantz jarraitzen du eta deltaren erpineraino iristen da; handik, delta erditik mozten du eta itsasoan amaitzen da. Ez da emari gutxien ematen dion besoa, ezta ezezagunena ere, eta beso sebennitiko deritzo. Badaude, oraindik, sebennitikotik irten eta itsasorantz doazen beste bi aho, bata Saisekoa eta bestea Mendesekoa. Beso bolbitinarra eta bukolikoa, ez dira naturalak, zulatuak baizik. Herodoto (Euterpe, 17. atala). »
Egipto Behereko nomoak

Egipto Beherea, nomo izeneko hogei barrutitan banatuta zegoen, historian zehar, antolakuntzari dagokionez, aldaketak jasan zituztenak.

Klima, Goi Egipton baino leun eta goxoagoa da, ez hain muturreko tenperaturekin eta euri ugariagoarekin.

Egipto Behereko egungo herririk garrantzitsuenak, honako hauek dira:

Aztarnategi arkeologi garrantzitsuenak, honako herri hauetan daude:

Erreferentziak

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!