Liztorra |
---|
|
|
|
|
|
|
Liztorra erlea edo inurria ez den Hymenoptera ordenako eta Apocrita subordenako intsektu batzuen izen arrunta da[1]. Izurriteak sortzen dituzten ia espezie guztiek liztor parasito berezia dute, biokontrol naturalean oso inportanteak izanik.
Oro har erlearen antza dute, baina haiek baino lirainagoak dira. Gehienetan beltzak izaten dira, batzuetan marra horiz apainduta egoten direlarik. Batzuk sozialak dira eta zelulosazko abaraskak egiten dituzte. Beste batzuk berriz, bakartiak dira. Zenbait espezietako emeak ziztada mingarriak egiteko gai dira[2].
Familia ezagunenak
Erreferentziak
- ↑ Johnson, Norman F.; Triplehorn, Charles A.. (2004). Borror's Introduction to the Study of Insects. .
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Liztor. .
Ikus, gainera