Charles du Fresne, Cangeko jauna (Amiens, 1610eko abenduaren 18a - Paris, 1688ko urriaren 23a) frantziar filologo eta Erdi Aroko eta Bizantzioko historialaria izan zen.
Jesulagunek hezi zuten eta zuzenbidea ikasi zuen Frantziako Diruzain izendatu aurretik. Bere lanik garrantzitsuena Glossarium ad scriptores mediae et infimae Latinitatis da, gaur egun oraindik kontsultatzen dena. Erdi Aroko latina eta grekoa hizkuntza horien forma klasikoetatik bereizi zituen.
Gehien interesatzen zitzaiona, Erdi Aroko eta Bizantzioko historia, ikasteko hizkuntzak ikasi zituen. Hizkuntzalaritza eta historia ezaguera arkeologia, geografia eta zuzenbidekoekin osatu zuen. Glosarioez gain, bizantziar historiako liburuen edizio berriak argitaratu zituen.
Edward Gibbonek maiz aipatu zuen Decline and Fall of the British Empire lanean.