Bressek 4.000 km2 inguruko hedadura du. Mendebaldean Saona ibaiak markatzen du muga eta iparraldean Doubs ibaia. Ekialdean Jurako lehen muinek mugatzen dute eta hegoaldean Dombes eskualdearekin egiten du muga.
Historia
Erdi Aroan Bresse Bage-ko jaunen esku egon zen 1272an, oinordekotza bat medio, Saboiako etxearen eskura pasatu zen arte[1].
Hegazti-hazkuntzak pisu handia du Bresseko ekonomian, 330 bat produktorek eta 1.200.000 hegazti urteko produkzioak adierazten duten bezala.
Lignito-meategiak ere badira.
Hizkuntza
Saboiako etxearen lurralde askotan bezala Bresseko hizkuntza nagusia frankoprobentzera izan da XX. mendearen erdi arte, 1970ko hamarkada arte hain justu[2]. Harez gero, ordezkatze-prozesua gertatu da, hizkuntzaren transmisioa eten delako eta belaunaldi gazteenen artean oso gutxi dira hiztunak[3]. Hortaz, frantsesa da eskualdeko ohiko hizkuntza.
↑Kersuzan, Alain. (2005). Défendre la Bresse et le Bugey: les châteaux savoyards dans la guerre contre le Dauphiné, 1282-1355. Presses universitaires de Lyon ISBN272970762X. (Noiz kontsultatua: 2023-11-11).
↑Taverdet,, Gérard. (1970). La carte linguistique de Saône-et-Loire. Images de Saône-et-Loire » n° 7 (décembre), 14-15 or..
↑Héran, François; Filhon, Alexandra; & Deprez,, Christine. (2002). «Language transmission in France in the course of the 20th century.» Population & Sociétés. No. 376, February 2002. (Paris: INED-Institut national d’études démographiques.) ISSN0184-7783..