Savoiako Dukerria (latinez: Ducatus Sabaudiae; frantsesez: Duché de Savoie; italieraz: Ducato di Savoia) Mendebaldeko Europako estatu burujabea izan zen, Germaniako Erromatar Inperio Santuaren barnean zegoena.[1] 1416an sortu zen, Sigismundo I.a enperadoreak Amadeo VIII.a Savoiakoa duke bilakatu zenean hain zuzen ere. 1713an dukea Siziliako errege eta 1720an Sardiniako errege bilakatu zen. 1860an Napoleon III.ak Savoia bereganatu zuen eta Piemonte-Sardinia Italiako Erresumaren barnean bildu zen.
Savoiako dukeen zerrenda
Erreferentziak
- ↑ (Frantsesez) Crettiez, Xavier; Sommier, Isabelle. (2000). La France rebelle. Éditions Michalon, 81 or. ISBN 978-2-84186-178-1..
Kanpo estekak