Banco Sabadell edo Banc Sabadell banku espainiarra da, estatuko laugarren bankurik handiena da. Gaur egun, Espainian ditu bulego gehien, baina horrez gain, Londres, Paris eta Miamin ditu bulegoak.
Historia
Banco Sabadell Sabadell-go hiri kataluniarean sortu zuten bertako negozio gizon talde batek 1881. urtean. Hasieran, bankuaren helburua inguruko industriaren inbertsioak finantzatzea izan bazen ere, 1907. urtean, banka komertzialera mugatu zen. 1975eanKataluniatik kanpo bere lehen sukurtsala zabaldu zuen, Madrilgo hirian. Hiru urte beranduago, nazioarteko bere lehen bulegoa zabaldu zuen Londresen.
1988. urtean Sabadell taldea sortu zen, bankuaren operazio eta eskumendeko enpresa guztiak bateratuz. 1994eanMexikoko Banco del Bajío banku sortu berriarekin akordio batera heldu zen. Urtebete beranduago ordezkaritza bulego bat ireki zuen Kubako hiriburuan, horretarako Financiera Iberoamericana sortu zuen Kubako Grupo Nueva Bancarekin. 1996ean National Westminster Bankuaren Espainiako bulegoak erosi zituen, eta Solbank izena jarri zien. Horrez gain, urte berean Banco de Asturias erosi zuen.
1999eanAndorrako gobernuak herrialdean banku eragiketak hasteko baimena eman zion Banco Sabadelli, horrela BancSabadell Andorra jaio zen. 2000. urtean portugaleko Banco Comercial Portugués bankuarekin ituna sinatu zuen. Horrela BCP bankuak Sabadellen akzioen %8,5a erosi zituen. Urte hartan hasi zen bankuaren benetako hazkundea Espainia mailan. La CaixakBanco Herreron zituen akzioak eman zizkion Sabadelli, bere kapitalaren %15aren truke. Eragiketa hortatik aurrera La Caixa Banco Sabadellen akziodun nagusi bihurtu zen.
Azken urteak
Bestalde, 2003. urtean Banco Herrero eta Banco de Asturias batu zituen. Bitartean, Banco Atlantico bankua erosteko eskaintza aurkeztu zuen. 2004. urtearen hasieran burutu zen eragiketa hori eta 2004. urtean zehar bankuaren bulegoek SabadellAtlantico izena hartu zuten. Horrela, gaur egun Banco Sabadell Espainiako laugarren bankurik handiena da eta kataluniako finantza sektoreko bigarrena, La Caixaren atzetik. 2006. urtean Banco Urquijo bankua erosi zuen 400 milioi euro inguru ordaindu eta gero.