Merlin Properties SOCIMI SA higiezinen inbertsioko fideikomisoen negozioan (REIT) aritzen den espainiar enpresa da, 2014an Deutsche Bankeko exekutibo ohiek sortua. Enpresak Iberiar penintsulan, batez ere Espainian, kokatutako merkataritza-higiezinak erosi, kudeatu eta alokatzen ditu. Enpresaren jarduerak sei segmentutan banatzen dira: bulego-eraikinak; txikizkako merkataritza-lokalak, txikizkako saltokien errentamendua; merkataritza-guneak, saltoki handien kudeaketa; logistika, logistika-biltegiak eta banaketa-zentroak; hotelak; eta bestelakoak, bizitegi-higiezinen jabetzak alokatuz.
Enpresak hainbat filial kontrolatzen ditu, hala nola Tree Inversiones Inmobiliarias SOCIMI SAU, MPEP - Properties Escritorios Portugal SA, Testa Inmuebles en Renta SOCIMI SA eta Obraser SA. Hasieran, BlackRock, Principal Financial Group, Marketfield edota Invesco bezalako nazioarteko inbestimendu funtsen laguntzari esker, BBVAri 1000 bulego erosi zituen. Gero Sacyrren higiezinen dibiosoa (Testa) eta Metrovacesa erosi zituen.[1]