ArcelorMittal S.A. enpresa multinazionalsiderurgikoa da eta egoitza nagusia Luxenburgon du. 2006. urtean sortu zen Mittal Steel eta Arcelorenpresen bat-egitetik.[1] ArcelorMittal munduko bigarren altzairu-ekoizle handiena da;[2] adibidez, 2022an 59 milioi tona altzairu gordin ekoiztu zituen.[3] Munduko 60 herrialdetan sakabanatutako hainbat altzairu-ekoizpen fabrika eta meatze ditu eta 154.352 langile.[4]
Historia
ArcelorMittal enpresa Mittal Steel enpresa indiarrak Arcelor enpresaren akzioen erosketa eta bat-egitetik sortu zen 2006. urtean. Bi enpresa hauen sorrerak 1978. urtean, Mittal Steel, eta 2002. urtean, Arcelor, izan ziren.[5][6]
Lehen urteak eta finantza-krisiaren ondorioak (2006-2008)
ArcelorMittal Mittal Steel multinazional siderurgikoak Arcelor (Espainia, Frantzia eta Luxenburgo) erosi zuenean sortu zen. Mittal Steelek, akziodunen onespenarekin, 40,37€ ordaindu zuen Arcelor enpresako akzio bakoitza, hots, gutxi gorabehera 33.000 milioi dolar.[7]
Bat-egite horretatik sortutako enpresari ArcelorMittal izena eman zitzaion eta egoitza nagusia Luxenburgon ezarri zen.[8] Sorturiko enpresa berri honek munduko altzairuaren % 10 inguru ekoitziko zuen, eta munduko enpresa siderurgiko handiena bihurtu zen, alde handiarekin. 2007ko diru-sarrerak, guztira, 105.000 milioi dolarrekoak izan ziren.[9][10]
2008ko otsailean enpresak 320.000 langile zituen 60 herrialdetan.[10] Urte amaieran, enpresak $12 mila milioi inguruko diru-sarrera operatiboak izan zituen.[11] Hala ere, 2008ko krisi ekonomiko globalak ArcelorMittalen hainbat fabrika ixtera edo aldi baterako ixtera behartu zituen. Espainian lau neurri hartu ziren:[12]
2010ean konpainiaren jarduera guztietako sarrerek jaitsiera orokor bat jasan zuten; ustiapen-sarrerak 4.900 milioi dolarrera jaitsi ziren, salmentak % 10 jaitsi ziren aurreko urtearekiko alderatuz eta diru-sarrerak % 50 jaitsi ziren altzairuaren prezioak behera egin ahala. 2011n altzairu-eskariaren murrizketa berdintzeko Europako produkzioa murriztea erabaki zuen konpainiak. ArcelorMittalek Skyline Steel eta Astralloy fabrikak ere saldu zizkion Nucor lehiakideari, 605 milioi dolarren truke.
2012tik aurrera gain-ahalmenaren ondorioz eta Europako eskari jaitsierarekin, 25 labe garaietatik 9 gelditu zituzten.[11] Labe horietako bi itxi zituzten, alegia, Florangen, Frantzian, kokatuta zeudenak.[15] 2012ko urriaren 31n enpresak hirugarren hiruhilekoa jakitera eman zuen 709 milioi dolarreko galerak aurkeztuz, 2011ko 659 milioi dolarreko mozkinarekin alderatuta, eta Txinako ekonomiaren moteltzearen ondoriotzat hartu zuten.[16] 2012an ArcelorMittalek 22 mila milioi dolarreko zorra zuen.[11]
Altzairuaren merkatuko prezio- eta eskaera-gorabeherei dagokienez, 2012tik 2014ra ArcelorMittalek Europako dibisioa berregituratu zuen, langile-kopurua murriztuz eta fabrikak itxiz.[17] 2014ko maiatzean, ArcelorMittalek, interes ekonomikoa aipatuta, Errusiaren aurkako zigorren aurka zegoela adierazi zuen.[18] 2014ko ekainean ArcelorMittal enpresak munduko altzairu-ekoizpenaren % 7 ekoizten zuen.[19] 2014. urtean enpresak 98,1 milioi tonako altzairu gordinaren produkzioa zuen urtean.[20]
Merkatuaren aldaerak (2015-2019)
2015ean enpresak 7,9 bilioi euroko galera garbiak izan zituen.[21] 2015eko otsailetik 2016ko otsailera, akzioen balioa % 60 jaitsi zen, eta enpresa FTSEurofirst300 indizean "worst performer" bihurtu zen. Lakshmi N. Mittalek ondorengo adierazpenak egin zituen 2015eko emaitza txarren harira: "Txinako esportazioek prezioak jaitsi dituzte". [22]
2016. urtearen hasieran enpresak 3.000 milioi dolar bildu zituen inbertsio-kapital berri moduan eta horrela 11.700 milioi dolarrerako zorra murriztu zen.[21][23] Kapitala gehitzearekin batera, enpresak Gestamp Automacionen % 35eko partaidetza saldu zuen $979 milioiren truke, ArcelorMittalen zorra $12 bilioi baino gutxiagora murrizteko. 2016ko otsailean, enpresak munduko altzairuaren % 6 inguru ekoizten zuen.[22]Fortune Global 500ek egiten duen munduko korporazio handienen sailkapenean ArcelorMittal 108. postuan ageri zen.[24]
2017. urteko martxoan ArcelorMittal Ilva enpresa italiarraren alde egiten zuen partzuergoaren buru zen. Enpresa hori Tarentoko altzairutegiaren jabea zen, Italiako hegoaldean, eta Europako altzairu-produkzio handiena zuen.[25] Uztailean urteko bigarren hiruhilekorako diru-sarrerak % 19,3 igo zirela jakinarazi zuen enpresak. Zenbatekoa analistek aurreikusitakoa baino txikiagoa izan zen, eta enpresak merkatuko prezioen aldakortasuna aipatu zuen emaitzak argudiatzeko. Era berean, 2017. urteko uztailean, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ArcelorMittalen aurkako epaia eman zuen, Europar Batasunak doako karbono-baimenak esleitzeko moduaren aurka egindako demandan.
2018ko urtarrilean elur beltza erori zen Temirtau hirian (Kazakhstan), ArcelorMittaleko altzairu-ekoizpen instalazio bat kokatzen den hirian. Bertako herritarrek salatu zuten enpresak eragindako kutsadura zela. ArcelorMittaleko bozeramaile batek azaldu zuen elurraren dekolorazioa haize ezaren eragina zela, eta haizea hasterakoan poluzioa desagertu egingo zela.[26][27]
2019ko azaroaren 4an ArcelorMittalek jakinarazpen bat bidali zien Ilvako komisarioei, Ilvako errentamendu-kontratua deuseztatzeko. Bertan alegatu zuen Italiako Parlamentuak enpresak bere ingurumen-plana erantzunkizun penaleko arriskurik gabe gauzatzeko behar zuen babes juridikoa kendu egin ziola, eta Tarentoko Zigor Auzitegiak hartutako erabakiarekin ArcelorMittal enpresa derrigortuta zegoen 2019ko abenduaren 13a baino lehen Tarentoko labe garaiak ixtera.[28] Italiar Estatuarekiko borroka legal eta mediatikoa berehala hasi zen, Ilva baitzen Italiako puntako altzairuzko fabrika bakarra eta Taranton enplegatzaile handiena.[29]
Covid-19 pandemia eta bere ondorioak (2020-2023)
Covid-19 pandemiaren hedapena sahieste aldera ekoizpen eta eraikuntza-jarduerek eroria izan zuten mundu osoan. Hori dela eta, ArcelorMittalek eskaeraren beherakada handiari aurre egin behar izan zion.[30] Espainian ArcelorMittal enpresako zuzendaritzak estatuan zituen instalazioen zati bat ixteko erabakia hartu zuen, baita beste instalazioetan enplegu-erregulazioko espedientea aplikatzeko erabakia ere. Enplegu-erregulazioko espedienteak 8.500 langileri eragin zien, horietatik 5.500 Asturiasko instalazioetako langileak.[31]
Euskal Autonomia Erkidegoan Sestaoko altzairutegia izan zen ondorio txarrenak izan zituena, erabat itxi baitzuten. Asturiasen ArcelorMittalek bi labe altuetariko bat geldiarazi zuen (Labe Garaia A), bi sinteretako bat (burdin mea, kokea eta urgarria nahasita, zinta garraiatzaile batean jarri eta su hartzen duena) eta galvanizazio-lerroa automobil-sektorerako; Avilesko altzairutegiak, berriz, bere ahalmenaren erdian funtzionatu zuen. Halaber, Sagunton (Valentzia) ere galvanizazio-lerroa itxi zen.[32]
2020ko bigarren hiruhilekoan altzairuaren merkatua berreskuratzen hasi zen, errentagarritasuna hobetuz, bereziki Brasilen, eta unitate batzuk Kazakhstanen, Ukrainan eta Hego Afrikan. Meatze-eragiketek irabaziak eman baitzituzten burdin mineralaren prezio altuengatik. Aldi berean, konpainiak epe luzeko helburua lortu zuen: zor garbia 7.000 dolarrera jaistea, 2006an Mittalek Arcelor erosi zueneko mailarik apalenera.[33]
Pandemia ondorengo urteak ez ziren batere egonkorrak izan, merkatuak ez baitziren hazten ari. Aurreikuspenen arabera pandemia aurretiko urteetako emaitzak 2023an lortzea espero zen.[34]
Kazakhstaneko hondamendia (2023)
2023ko urriaren 29an ArcelorMittalek Termirtaun (Kazakhstan) duen Kostenko ikatz meategian izandako suteak 44 langile hil zituen, Kazakhstaniarren haserrea agerian jarriz. Istripuak itzelezko presioa ezarri du bai ArcelorMittal konpainiaren eta, bai Kazakhstaneko gobernuaren gainean hondamendiaren inguruko funtsezko arrazoiak argitze eta behar diren segurtasun-neurriak ezartze aldera.[35]
Istripuak eragindako herritar mugimendua dela eta ArcelorMittal enpresak ArcelorMittal Termirtauren eragiketa guztiak Kazakhstaneko gobernuari eman dizkio. Hala ere, hitzarmenaren berezitasunek ezagutzen ez diren arren, ulertzen da enpresak Kazakhstango gobernuarekin lan egingo duela aktibo zatirik gabeko trantsizioa bermatzeko, meatzeak eta altzairua ekoizteko instalazioak barne.[35]
Kazakhstaneko gobernuarentzat akordio honek baliabide natural baliotsuak eta industria siderurgikoa hobeto kontrolatzeko aukera ematen dio. Kazakhstan mineraletan aberatsa baita, eta altzairuaren ekoizpena bere ekonomiaren funtsezko osagaia da.[35]
Enpresaren egitura
Enpresa siderurgikoaren akzio eta boto ekintzen % 39,81 Mittal familiaren eskuetan dago; Lakshmi N. Mittal, Usha Mittal eta haren seme-alabak dira onuradunak. 2023ko apirilaren 28ra arte 852.809.72 akzio jaulki dira.[36] Enpresaren akzioak ondorengo burtsetankotizatzen dira: [37]
Administrazio-kontseilua osatzen duten hamar kideak zuzendaritza estrategikoaren eta negozioaren gainbegiratzearen arduradunak dira, baita goi-zuzendariak izendatzearen arduradunak ere.
*ArcelorMittalen administrazio-kontseiluan sartu zeneko data edo, 2006a baino lehenagoko data bada, bere aurreko Mittal Steeleko data.
Zuzendaritza-batzordea
2015. urtean enpresak kudeaketa-egituraren sinplifikatzea iragarri zuen, errendimenduan oinarritutako kultura sustatzeko eta enpresaren emaitzak optimizatzeko asmoz. Hori horrela, 2021eko otsailaren 11tik ArcelorMittaleko goi-zuzendaritza zuzendaritza-batzordeak osatzen du, bederatzi lehendakariorde exekutiboren laguntzarekin. Beraz, zuzendaritza-batzordea zuzendari nagusiak, Aditya Mittalek, eta lehendakari exekutiboak, Lakshmi N. Mittalek, bederatzi lehendakariorde exekutibok osatzen dute. Haien eginkizuna enpresaren kudeaketa orokorra, enpresaren estrategia aplikatzea eta erabaki operatibo guztiak hartzea da.[40]
Lehendakariorde exekutiboa eta giza baliabideen burua.
Anne van Ysendyck
Lehendakariordea eta ingurumen eta gobernu-gaien burua.
Langileak
ArcelorMittal enpresak urtero argitaratzen duen txostenean oinarrituz ikus daiteke langile kopurua urteak pasa ahala aldatzen joan dela. Azken urteetako datuak ikusiz joera beherakorra dela esan daiteke, 2018. urtean 209.000 langile inguru zeuden eta 2022. urtean, zehazki, 154.352 langile.[4]
ArcelorMittal enpresa siderurgikoa izanik, bere jarduerak burdin minerala meategietatik erauztea eta lorturiko lehengaiak transformatzea dira, material erdi landu edo landuak lortzeko.
ArcelorMittalek sektore ezberdinetara bideratutako altzairuzko produktuak ekoizten ditu, besteak beste; eraikuntza, automobilgintza eta energia.
Eraikuntza
Eraikuntza zein azpiegituretan altzairua material erabilia da. Hainbat altzairu produktu ezberdin erabil daitezke zimendu, zubi, tunel zein etxe orratzen barne egiturak osatzeko. Produktu horietatik erabilienak altzairuzko-profilak, barra korrugatuak eta burdin haria dira. Altzairuzko-profil ezagunenak habe, zutabe zein gainerako erabilpenentzako; HEB, HEA, IPE, IPN, UPN, UPE eta T itxurako profila dira.
Automobilgintza
Altzairuaren propietate mekanikoek material ezin hobea bilakatzen dute automobilgintzarako, horregatik auto baten bi heren baino gehiago altzairua dira. ArcelorMittalek ekoizten dituen altzairuzko produktu lau eta luzeetatik autoen ateetako panelak, txasisa eta euste-habeak egiten dira, baita beste hainbat osagarri ere, ihes-hodiak edo isilgailuak.[48]
Energia eolikoan: haize-sorgailuetan erabiltzen diren turbinen osagaien % 80 altzairuzkoak dira. Ekoitzi ahal izateko plaka astunak, altzairu-bobinak, errefortzu barrak eta zimenduen balaztak moduko altzairuzko produktuak behar dituzte.
Edukiontziei dagokienez altzairua edonon aurki daiteke, adibidez; elikagai, edari eta aerosol edukiontzietan.[50]
Produktuak
ArcelorMittalek produktu-lerro zabala ekoizten du akabera, produktu erdilandu eta landu anitzekin. Zehazki, produktu lauak ekoizten ditu; xaflak, altzairu-bobinak eta plakak, eta produktu luzeak; barrak, hagaxkak eta altzairu ijezketatik lortzen diren eraikuntzako profil motak. Baita, erabilera askotarako hodiak ere.
Bestalde, enpresaren meatze-eragiketek hainbat meatze-produktu mota sortzen dituzte; burdin mineral zatiak, meheak, kontzentratuak, pelletak, sinterizazio-pentsuak eta koke-ikatza.[39]
Instalakuntzak
Egoitza
ArcelorMittaleko egoitza nagusia Luxenburgon kokatua dago.[1] Eraikin hau ARBED S.A. enpresaren bulego nagusia zen Aceraliarekin eta Usinorrekin bat-egin aurretik.[51]