Banesto banku espainiarra da. Gaur egun Banco Santander bankuaren eskumeneko enpresa da, izan ere banku horrek akzioen gehiengoa dauka.
Historia
Banestok 1902anMadrilen eratutako Banco Español de Créditon du sorburua, eta azken honek, berriz, Crédito Mobiliario sozietatean. Hasieran banku txikia bazen ere urteetako zabalketa prozesuarekin asko hazi zen eta 1925. urtean Banestok 103 bulego zituen jada. 1950eko hamarkadatik aurrera bankuak azkartu egin zuen bere hazkundea eta Bandesco sortu zuen. 1980ko hamarkada bukaeran Mario Conde enpresaburua izendatu zuten Banestoko presidente. Hurrengo hamarkadaren hasieran, inoiz Espainian gertaturiko maula eta bidegabeko jabetze kasurik handiena azaleratu zen. Guztira 600.000 milioi pezeta inguru lapurtu zituela jakin zen.
Gauzak horrela, 1993eanEspainiako Banku Zentralak Banestoren kontuak eta Banesto bankua beraren gaineko kontrola hartu zuen. Urtebete beranduago Banco Santanderrek akzioen gehiengoa erosi zituen eta azkenik 1998an bankuaren akzioen %98a erosi zituen. 2004ean, eta Banestoren burtsa kotizazioa sustatu asmoz, akzioen ehuneko txiki bat saldu zuen. Gaur egun bankua Ibex 35 indizearen kide da.