Ana Amalia Brunswick-Wolfenbüttelkoa (Wolfenbüttel, 1739ko urriak 24 - Weimar, 1807ko apirilak 10), Saxonia-Weimar-Eisenachko dukesa ezkontidea, mezenas eta musikagile alemaniarra zen. Wolfenbüttelko gazteluan jaio zen, duke Karlos I. Brunswick-Wolfenbüttelgoa eta Filipina Karlota Prusiakoaren bostgarren umea zen izan zituzten hamahiruetatik. Bere aitona amatiarra errege Federiko Gilermo I. Prusiakoa zen.