Adele Laurie Blue Adkins (Tottenham, Londres, 1988ko maiatzaren 5a), ezagunagoa Adele izenaz, abeslari eta konposatzaile ingelesa[1] da. 2008an 19 izeneko lehen albuma kaleratu ondoren, arrakasta handia lortu du bere Soul, R&B eta Pop estiloekin. Bere ahots bikainarengatik miretsia da[2] eta 10 Grammy, 4 Brit Awards, 4 American Music Awards, Urrezko Globo Sari bat eta Oscar Sari bat irabazi ditu.
Bizitza
1988eko maiatzaren 5ean jaio zen Londresen, Tottenham izeneko auzo batean. Ama ingelesa du eta aita galesa. Baina berak bi urte inguru zituela aitak alde egin zuen bere 20 urteko ama eta bera bakarrik uztiz. Bederatzi urte zituenean Brightonera joan ziren bizitzera amak lana topatu zuelako han. Bi urte geroago berriro aldatu ziren bizilekuz baina orain bere aitaordea ere beraiekin zegoen. Oraingoan Londresera itzuli ziren. Lehenengo Brixtonera eta gero West Norwoodera.
Lau urte zituenetik abestea maitatu duela dio abeslariak. Baita ere aipatzen du Gabrielle izan zela arreta deitu zion lehenengo abeslaria.
2003an, 14 urte zituela Etta James eta Ella Fitzgerald deskubritu zituen eta egunero ordu batez Etta entzutearekin batera bere ahotsa aurkitu zuela dio. Urte horretan bertan, Croydoneko Arte Eszenikoen eta Teknologiaren BRIT School-en sartu zen, Leona Lewis eta Jessie J kantari ezagunen ikaskidea izan zen. Behin, «bere ikastaroaren zati gisa demo batzuk grabatu zituen, eta lagun batek MySpace enpresari igo zituen». Grabaketa horiek famatuak egin ziren.
Ibilaldia
2008an XL Recordings eta Columbia Recordsekin kontratu diskografikoa sinatu zuen eta 2008ko urtarrilaren 28an bere lehen albuma argitaratu zuen 19 izenburukoa, Britainia Handian platinozko disko lau aldiz izan zena[3].Izenburu hori aukeratu zuen 19 urte zituenean idatzi zuelako. Disko honetatik lau single atera ziren Hometown Glory,Chasing Pavements, Could Shoulder eta Make You Feel My Love. 2009ko Grammy Sarietan[4] bi garaikur erdietsi zituen.
Bigarren diskoa, 21, 2011ko urtaarrilaren 21ean kaleratu zuen eta lehenbizikoarekin lortutako arrakasta gainditu zuen[5], Britainia Handian platinozko 14 disko lortuz[3]. Estatu Batuetan 352.000 ale saldu zituen aurreneko astean[6].Disko honetan bost single kaleartu zituen Rolling in the Deep, Someone Like You, Set Fire To The Rain, Turning Tables eta Rumor Has It. 2012ko Grammyetako izarra izan zen, 6 sari eskuratu baitzituen[7]: Diskorik Onena ("19"), ("21") Kantu Onena ("Rolling in the deep"), Hitz Onena, Pop mailako Bakarkako Emanaldi Onena, Pop mailako Disko Bokal Onena eta Musika Bideo Labur Onena[8].
2011-2014: 21 eta mundu-mailako fama
Adelek bere estudioko bigarren albuma plazaratu zuen 2011. urtean, 21 izenekoa hain zuzen.
Disko honetan bere inspirazioa nola aldatzen den aipatzen du, bai eta lortu eta esperimentatu zuen heldutasuna bere lehenengo diskoa eta debutaren ondorioz. Bere soinua, Estatu Batuetako country musikaz dago osatuta, 19 diskoa osatzena ari zela ezagutu zuen generoaz hain zuzen ere.
2015-2017: 25 eta Adele Live 2016
2012 urtearen hasieran Adelek bere hirugarren albuma aterako zuela adierazi zuen, baina gehiago bizi behar zuela esan zuen musika berria egin ahal izateko. Azkenean, azaroaren 20an argiaratu zuen Adelek diska, 25 izenekoa.
Urriaren 30ean, Adelek zuzeneko kontzertu bat emango zuela argitaratu zuen, Adele Live in New York City izenpean. Geroago, NBC-k transmititu zuen kontzertua, abenduaren 14an.
Diskografia
Erreferentziak
[9] [10] [11] [12]
Kanpo estekak