Acinetobacter baumannii

Acinetobacter baumannii
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPseudomonadati
FilumaPseudomonadota
KlaseaGammaproteobacteria
OrdenaPseudomonadales
FamiliaMoraxellaceae
GeneroaAcinetobacter
Espeziea Acinetobacter baumannii
[[Philippe Bouvet, Patrick A. D. Grimont|]], 1986
Datu orokorrak
Gram tindaketabakterio gram-negatibo

Acinetobacter baumannii bakterio patogeno oportunista gram negatiboa da. Gaur egun, mundu mailan ezagutzen den infekzio nosokomialen eragile bakteriano nagusienetakoa da; antibiotikoekiko erakusten duen erresistentzia handiagatik. Ospitaleetan bere hazkuntza errazago azaltzen da, eta oraindik ez da infekzioaren tratamendu eraginkorrik aurkitu. Hargatik, azken urteotan asko ikerturiko mikroorganismoa da.[1]

Acinetobacter baumannii-ren SEM mikrografia.

Iraqibacter izen arruntez ere ezagutzen da, Irak-eko militarren zainketa guneetan mikroorganismoak izaniko hedapena dela eta.[2]

Historia

Mikroorganismoa lehenengo aldiz isolatu zenean (Beijerinck,1911) “Micrococcus calco-aceticus” gisa sailkatu zen. 43 urte behar izan ziren Acinetobacter generoaren baitan sartzeko (Brisou and Prevot, 1954). DNA-DNA hibridazio bidez (Bouvet and Grimnot, 1986) eginiko ikerketak jarraituz, egun Acinetobacter generoaren barruan 26 espezie daude (bederatzi espezie genomiko). Horietatik lau (A.calcoaceticus, A.baumannii, Acinetobacter 3 eta 13 TU espezie genomikoak)  fenotipikoki oso antzekoak dira, desberdintzeko zailak eta ACB (Acinetobacter calcoaceticus baumannii) konplexuaren baitan sailkatzen dira.[3]

Morfologia

Acinetobacter baumanni-ren fase geldikorra. Koko itxura eta taldekaturik

Acinetobacter baumannii kokobaziloa dela esaten da, baina bakterio pleomorfikoa da, hau da,  bizi-zikloan zehar, etapa ezberdinetan forma ezberdina erakusten du. Fase geldikorrean aurkitzen denean, koko itxura nabariagoa erakusten du, eta askotan, taldeka agertzen da. Acinetobacter baumanni-ren fase geldikorra. Koko itxura eta taldekaturik Hazkuntza-fasean daudenean, 1,5-2,5 eta 1-1,5 μm bitartean neurtzen dute, eta jada kokobazilo itxura nabarmentzen da.[4]

Ekologia

Acinetobacter generoko espezie guztiak ingurune guztietan bizi daitezkeela uste da, hainbat ur eta lur laginen aurrean erresistentzia erakutsi dutelako. A.baumannii ordea, ia esklusiboki ospitaleetako inguruneetatik isolatu da eta bere habitat natural zehatza ezezaguna da oraindik.

Mikroorganismoa, batik bat ehun hezeetan aurkitu da, hala nola, mukosan, edo agerian dauden azaletan Acinetobacter generoko beste espezie batzuekin batera.[3] Dena den, mikroorganismoaren agerpena eta azaleko-infekzioen arteko lotura urria da. Azal-infekzioak eragiten dituzten populazioen %3-a soilik dagokio A.baumannii-ri. Azterketa bera, etxebizitzarik gabeko pertsonen artean burutzerakoan infekzio-tasa %22-ra igotzen da; honek higiene-ohiturek mikroorganismoaren hazkuntzan eragina dutela erakusten du.

Infekzioa jasateko beste talde arriskutsu bat militarrena da. Hauek, Irak bezalako guneetara heltzean, basamortuko baldintza lehor eta aretsuak direla eta, patogenoarentzako infekzio-aukera bikainak izaten dira. Gaur egun, bakterio honen jatorria gune jakin batzuetan kokatzen den arren, asko zabaltzen ari da Britainia eta Ameriketako Estatu Batuetan batez ere, bertako armadan lan egiten duten gaixoak ospitaleetan tratatzen dituztelako.[5]

Acinetobacter generoko espezieak, zenbait elikagaietan eta bereziki barazkietan ager daitezke. Hortaz, ospitaleetako janaria ere mikroorganismoaren itu izan daiteke. Oro har, ospitaleetan kutsatuta agertzeko arrisku gehien duten materialak gortinak, gaixoa altxatzeko tresnak eta atearen heldulekua dira. Arreta berezia behar du, halaber, arnasketarekin eta zaurien zainketarekin erlazionatutako tresnen (laringoskopioak...) desinfekzioak.

Genoma

Mikroorganismoaren material genetikoaren azterketak informazio ugari ematen digu. Aipatu bezala, Acinetobacter generoko espezien guanina-zitosina proportzioa %39-47 bitartekoa izaten da.

Genomaren osagaiei dagokionez, gene kodetzaile gehienak metabolismoari eta garraioari lotuta agertzen dira, eta gene kodetzailearen kantitate murritzena zelula zatiketara bideratutakoa da.

Genoma tresna baliagarria da Acinetobacter generoaren baitan espezie mailako identifikazioa burutu ahal izateko.  Halaber, ikusi da A.baylyi espeziearen BD413 trpE27 andui mutatua gai dela edozein Acinetobacter-en DNA-rekin kontaktuan bere forma basatira itzultzeko. Hortaz, konjugazio honen azterketak generoko espezieak identifikatzeko balio du. Ildo beretik, genoma-azterketaren tekniken bidez espezie mailako sailkapen zehatzak lor daitezke; kasu askotan azterketa fenotipikoak baino askozaz ere zehatzagoak direnak. Anplifikaturiko 16S rRNA genearen errestrikzio analisia (ARDRA), RpoB genearen sekuentziazioa eta AFLP (amplified fragment lenght polymorphism) dira teknika erabilienetakoak.[3]

Metabolismoa

Derrigorrezko aerobioa da eta kimioorganotrofo heterotrofoa. Honez gain, prototrofoa da, hau da, ez du inolako substantzia organiko espezifikorik behar hazteko, beharrezko dituen hazkuntza-faktore guztiak bere kabuz sintetizatzeko gai da. Karbohidratoez baliatuz, hazteko gai da, metabolismo zentraleko hainbat bide burutzen dituelako. Hala nola, glukoneogenesia, pirubatoaren oxidazioa, zitratoaren zikloa, pentosa fosfato bidezidorra... edo bestelako bidezidor batzuen bidez.

Aipatzekoa da A. baumanni-k ez duela glukolisirik burutzen. Halaber, ez da pentosa fosfatoen bide oxidatiboa, edo glikano eta glukosaminoglikanoen sintesia egiteko gai. Gainera, mikroorganismo ez hartzitzailea da. Mikroorganismo bidezko lur kutsatuen bioerremediazioa. Karbohidrato lurrintsuen degradazioa burutu dezake. Hau burutzeko gai diren mikroorganismoek, molekula bakoitzarentzako monooxigenasa entzima espezifiko bat erabiltzeaz gain, bide periferiko deritzen prozesu biokimikoak burutzen dituzte. Hauen bitartez, xurgatzen dituzten substantzia aromatikoen eraztunak apurtzen dituzte degradatu ahal izateko. Azken bide honek aplikazioak ditu bioerremediazioan; petrolioz kutsatutako guneak garbitzeko erabili izan da.[6]

Mikroorganismoa oxidasa negatiboa izanik, ez dauka c zitokromo oxidasarik. Ezaugarri hau, Moraxellacea familia beste espezietatik bereizteko erabiltzen da.

Mikroorganismo bidezko lur kutsatuen bioerremediazioa.

Aipagarria da, 22-40 °C bitarteko tenperaturetan bizi daitekeela, baina honen tenperatura optimoak 30-35 °C bitartean daude.

Epidemiologia

Acinetobacter ospitaleetan oso ugaria izateko arrazoi nagusi bat dago: ospitaleetan antibiotikoen erabilera maiz burutzen denez, hauekiko erresistenteak diren bakterioen “hautaketa” burutzen da. Horrenbestez, antibiotikoekiko erresistenteak diren bakterioek bizirauten dute, inguruko baliabideak eskuratzeko lehia murriztuta gelditzen da eta populazioaren handipena arazorik gabe burutu.

A.baumannii-k bakterio gram negatiboek sortutako infekzioen %2-10 eragiten ditu. 2002-2007 urteen artean Estatu Batuetan infekzio kasuek nabarmen egin zuten gora, gehienbat immunogutxiegitasuna pairatzen zuten pertsonengan.

Ebakuntza gela bat. Operazioen osteko A.baumannii infekzioen heriotza tasa oso altua da.

Transmisio bide nagusiena ospitaleko material abiotikoak dira. Gainera, transmisio eta infekzio kasuek nabarmen egiten dute gora zainketa intentsiboetako unitateetan. Espainian, infekzioen %90 ospitaleetan eskuratutakoak dira eta soilik %4 ospitalez kanpoko guneetan. Infekzioen gehiengoa arnas bideetakoak dira (%39), larruazalekoak (%24) gernu-aparatuan (%23) eta gutxi batzuk odol hodietakoak (%3).

Patogenizitate-mekanismoak

Azken urteetan ikerketa ugari burutu diren arren, oraindik ere, bada zer aztertu A.baumannii-ren birulentzia-mekanismoen inguruan. Ikusi da adibidez, OmpA, kanpo mintzeko proteinak, patogenizitate handia duela. Proteina hau ostalariaren epitelio eta mitokondrioetara atxikitzen da. Hala, mitokondrioetako disfuntzioa eragiten du (puztu egiten dira) eta jarraian c zitokromoaren gehiegizko jariapena hasten da, apoptosomak eratuz. Erreakzio-kate honek, azkenerako, zelulen apoptosia eragiten du.

OmpA mikroorganismoaren gainazal-proteina ugariena da, eta hortaz, biofilmen eraketan garrantzia berezia hartzen du. Ikusi da fosfolipasa D eta C proteinek ere A.baumannii-ren birulentzian eragiten dutela. Erresistentzia gehigarria dira mikroorganismoarentzat eta honen toxizitatea handiagotzen dute.

Erresistentzia-mekanismoak

A.baumannii-k genoma aldatzeko gaitasun ikaragarria du eta honenbestez erresistentzia-mekanismoak eskuratzekoa ere bai. Bakterioen aurkako tratamendu ugari dauden lekuetan hazteko gai da, ospitaleetako zainketa intentsiboko guneetan adibidez. Ikusi da erresistentzia-gene asko sekuentzia motzetan pilatzen direla “ erresistentzia irlak” deritzen guneetan (Aba R izenez ezagutzen direnak). Gune hauetako transferentzia horizontala ematen da maiz. Tetraziklina, kloranfenikola, aminoglikosidoa eta aminozitolekiko erresistenteak diren irlak identifikatu dira. Hainbat erresistentzia mekanismo ezagutzen dira.

A.baumannii-k, biofilmak eratzeko duen gaitasunari esker, muturreko baldintza eta inguruneetan hazteko gai da. Biofilmak era ditzake baldintza abiotikoetan, ospitaleetako material esterilizatuan besteak beste; bai eta gure organismoko epitelio ehunetan.

Biofilmak  mikroorganismoen zelulen taldekapenak dira, eta hainbat exopolisakaridoz osatutako matrize batez inguraturik egoten dira. Matrize honek, babesa emateaz gain, substratura atxikitzeko gaitasuna ere ematen die.

Bakterio gram negatiboen horma zelularra. Bertan OmpA proteinak eta porinak ikus ditzakegu.

Antibiotikoak inaktibatzen dituzten entzima ezagunenak beta-laktamasak dira, penizilina eta zefalosporinak bezalako antibiotiko beta-laktamikoak hidrolizatzeko gai direnak. Carbapanem-ak, beta-laktamasen jarduera inhibitzeko sintetizatutako antibiotikoak dira berez, baina, ikusi da A.baumannii, OXA-51 taldeko entzimen bidez hauek suntsitzeko gai dela.

Antibiotiko asko eta asko mintzeko porinen bitartez sartzen dira zeluletara. A.baumannii-k oso porina txikiak ditu ordea, eta honek tratamenduaren insertzioa are zailagoa bihurtzen du. Gainera, mintz zelularrean zenbait kanporatze-ponpa ditu, antibiotikoak ingurune extrazelularrera bideratzeko gaitasuna dutenak.

Honez gain, zenbait andui mutagenikok (gyrA eta parC geneak) mintzaren atxikimendu-guneetan aldaketa konformazionalak eragiten dituzte, antibiotikoekin lotzea oraindik ere gehiago zailduz. Azken ikerketen arabera, antimikrobiralen gehiegizko erabilerak ere anduien arteko konjugazioak eta erresistentzia faboratzen ditu.[7]

Gaixotasunak

A.baumannii-k organo guztiak infekta ditzake, baina infekzio gehienak fluxu altuko guneetan kokatzen dira, hala nola, biriketan, gernu maskurian edo sabelaldeko likido peritonealean. Ohiko gaixotasunak  pneumonia, odol-fluxuko infekzioak eta meningitisa dira.

Ondorio patologiko garrantzitsuenak arnas-hodietako infekzioen ondoriozkoak dira. VAP pneumonia (ventilator associated pneumonia) biriketako infekzioa da, ospitaletan arnasteko makinak behar dituzten pazienteetan ohikoa. Izan ere, hodi endotrakeala primerako habitata da A. baumannii-rentzako, plastikora azkar itsas daitekeelako eta hodian biofilmak sortu. Pneumonia honen agerraldia erlazionatuta egon daiteke langileak eramaile oportunistak izatearekin, higiene-baldintzak egokiak ez direnean batez ere.

Ospitaletik kanpoko pneumonia: Ospitaletik kanpo eta A. baumaniik sortutako pneumoniaren kasuak Australia eta Asian eman dira soilik. Infekzioen jatorria eztarri garraioa dela uste da eta ohikoagoa da alkohol eta tabakoaren kontsumoa handia izanik. Bat-bateko krisi batekin hasten da eta odol-fluxura hedatuz doa. Hilkortasun-tasa %40-60 artean dago.

Odol-fluxuko infekzioak: Odol-fluxuko infekzio nosokomialen %1,3ak Acinetobacter-ek sortzen ditu, ohikoago delarik ZIU-n (Zaintza Intentsiboko Unitatea) dauden gaixoetan. Hilkortasun-tasa %16.3koa da ZIUtik kanpo eta %34 eta % 43.4 artekoa ZIUko gaixoengan. Honek hirugarren hilkortasun-tasarik handienarekin kokatzen du Acinetobacter ZIU barruan, soilik Pseudomonas aeruginosa eta Candida espezieen ondoren.

Meningitisa: Meningitis nosokomiala gero eta arruntagoa bilakatzen ari da operazioen ostean eta bere hilkortasun-tasa oso handia da, %70-era helduz.[7]

Tratamenduak

Antibiotikoekiko garatutako erresistentzia dela eta, ez da batere erraza tratamendu eraginkorrak aurkitzea.[5]

Antibiotikoekiko erresistentzia eta sentsibilitatea erakusten duten zenbait kolonia.

Gehien erabiltzen zen antibiotikoa Carbapanem-a zen, beta-laktamasei oso erresistentea delako, baina azken urteotan antibiotiko honi erresistenteak diren zenbait andui agertu dira, tratamendu-aukerak are gehiago murriztuz.

Beste aukera bat tigeziklina antibiotikoa da, zain barneko injekzioen bidez ematen dena. Baina ez da lagungarria kasu guztietan eta 2 μg/ml edo gehiagoko dosiak emanez gero, hilkortasun-tasa handitu egiten da. Hau dela eta, tigeziklinaren alternatiba gisa minozizlinaren erabilera testatzen ari da.  Orokorrean nahiko metodo arrakastatsua da baina hemen ere andui erresistenteak agertu dira; A.baumanii anduien %20a ez da minozizlinarekiko sentibera.

Tetraziklinen ordez, sulbactam antibiotikoa ere frogatzen ari dira. Sulbactam beta-laktamasa entzimak inhibitzeko erabiltzen da patogeno askoren kasuan, entzima beta laktamikoetara lotzen da eta beraien jarduera eteten du.Desabantaila nagusia konposatua derrigorrean anpizilinarekin konbinatuta eskuratu beharra dagoela da.

Antibiotiko gehienen limitazioak ikusita, polimixina da azken urteotan erabilera handiena izan duen konposatua. Eraginkorra da, baina zoritxarrez, dosi efektiboak toxikoak dira. Gainera, erresistentzia-kasu berri batzuk agertu dira.

Egoera ikusita, enpresa farmazeutiko asko antibiotiko berrien bila dabiltza, jada ezagunak direnen konbinazioak eginez. Bakteriofagoen bidezko tratamenduak ere frogatzen ari dira, A. baumanii – ren fago espezifikoekin (AB1 eta AB2). Dena den, oraindik ere erabilpen klinikotik urrun dauden tratamenduak dira.[8][9]

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Yeom, Jinki; Shin, Ji-Hyun; Yang, Ji-Young; Kim, Jungmin; Hwang, Geum-Sook. (2013-03-06). «1H NMR-Based Metabolite Profiling of Planktonic and Biofilm Cells in Acinetobacter baumannii 1656-2» PLoS ONE 8 (3): e57730.  doi:10.1371/journal.pone.0057730. ISSN 1932-6203. (Noiz kontsultatua: 2019-05-17).
  2. (Ingelesez) Bicknell, Joan. (1989-05). «Mental Handicap: A Community Service. By Nick Bouras, Katie Drummond, David Brooks and Matt Laws. NUPRD, Lewisham Hospital, London SE13. 1988. Pp. 47. £5.00.» Psychiatric Bulletin 13 (05): 267.  doi:10.1192/pb.13.5.267. ISSN 0955-6036. (Noiz kontsultatua: 2019-05-17).
  3. a b c (Ingelesez) Howard, Aoife; O’Donoghue, Michael; Feeney, Audrey; Sleator, Roy D.. (2012-05). «Acinetobacter baumannii» Virulence 3 (3): 243–250.  doi:10.4161/viru.19700. ISSN 2150-5594. (Noiz kontsultatua: 2019-05-17).
  4. (Ingelesez) Rosen, B; O'Leary, E; Shan, Y; Pat, W; Peter, B. (2018-02-14). «Abstract P4-06-09: Addition of a remote genetic counselor to the breast specialist's team improves clinical decision-making» Cancer Research 78 (4 Supplement): P4–06-09-P4-06-09.  doi:10.1158/1538-7445.sabcs17-p4-06-09. ISSN 0008-5472. (Noiz kontsultatua: 2019-05-17).
  5. a b (Ingelesez) Singh, Harmanjit; Natt, Navreet; Garewal, Nipunjot; T, Pugazhenthan. (2013). «Bedaquiline: a new weapon against MDR and XDR-TB» International Journal of Basic & Clinical Pharmacology 2 (2): 96.  doi:10.5455/2319-2003.ijbcp20130301. ISSN 2319-2003. (Noiz kontsultatua: 2019-05-17).
  6. (Ingelesez) «Metabolic Pathways» Metabolic Regulation (Elsevier): xix–xx. 1971 ISBN 9780122992551. (Noiz kontsultatua: 2019-05-17).
  7. a b (Ingelesez) Howard, Aoife; O’Donoghue, Michael; Feeney, Audrey; Sleator, Roy D.. (2012-05). «Acinetobacter baumannii» Virulence 3 (3): 243–250.  doi:10.4161/viru.19700. ISSN 2150-5594. (Noiz kontsultatua: 2019-05-17).
  8. (Ingelesez) Maragakis, Lisa L.; Perl, Trish M.. (2008-04-15). «Antimicrobial Resistance:Acinetobacter baumannii:Epidemiology, Antimicrobial Resistance, and Treatment Options» Clinical Infectious Diseases 46 (8): 1254–1263.  doi:10.1086/529198. ISSN 1058-4838. (Noiz kontsultatua: 2019-05-17).
  9. (Ingelesez) Wong, Darren; Nielsen, Travis B.; Bonomo, Robert A.; Pantapalangkoor, Paul; Luna, Brian; Spellberg, Brad. (2016-12-14). «Clinical and Pathophysiological Overview of Acinetobacter Infections: a Century of Challenges» Clinical Microbiology Reviews 30 (1)  doi:10.1128/cmr.00058-16. ISSN 0893-8512. (Noiz kontsultatua: 2019-05-17).

Kanpo estekak

Read other articles:

Mục từ này liên quan đến chủ đề giáo dục giới tính và tình dục. Thông tin ở đây có thể không phù hợp với một số đối tượng độc giả hoặc khi truy cập ở những nơi công cộng. Wikipedia không chịu trách nhiệm về những nội dung có thể không phù hợp cho một số người xem, xem chi tiết tại Wikipedia:Phủ nhận về nội dung. Dương vật ở người, mềm và cương cứng. Kích cỡ dương vật n...

 

село Нова Чорнушка рос. Новая Чернушка Країна  Росія Суб'єкт Російської Федерації Удмуртія Муніципальний округ Якшур-Бодьїнський район Код ЗКАТУ: 94250845001 Код ЗКТМО: 94650445101 Основні дані Час заснування 1942 року[1] Населення 588 осіб (2010) Поштові індекси 427105 Географічні коо

 

Лисов Сергій ВікторовичНародився 25 травня 1953(1953-05-25) (70 років)Новозибків, Брянська область, РРФСР, СРСРГромадянство  СРСР РосіяДіяльність акторAlma mater Вище театральне училище імені М. С. ЩепкінаIMDb nm1386095 Нагороди та премії Сергій Вікторович Лисов (25 травня 1953(195...

Defunct confectionery company For the trading card company, see Leaf Trading Cards. For the candy company revived in 2011, see Leaf Brands. Leaf International BVTypeBVIndustryConfectioneryFounded1940FounderSol S. LeafDefunctFebruary 2012; 11 years ago (2012-02)[1]FateMerged into CloettaSuccessorLeaf BrandsHeadquartersOosterhout, Netherlands Stockholm, SwedenKey peopleBengt Baron (CEO, 2009–11)[2]ProductsCandy, chewing gum, pastilles, trading cardsRevenue

 

Montañas Uinta Vista del pico KingsUbicación geográficaCordillera Montañas RocosasCoordenadas 40°46′34″N 110°22′23″O / 40.7761, -110.373Ubicación administrativaPaís  Estados UnidosDivisión Condado de DaggettCondado de SummitCondado de DuchesneCondado de UintahCondado de MoffatWyomingCaracterísticasMáxima cota King's Peak (13 528 pies (4,12 km))Mapa de localización Montañas Uinta Ubicación (Estados Unidos).[editar datos en Wikidata...

 

Mercedes-Benz Unimog 406.121 (1976) Unimog 406 Hersteller: Daimler-Benz AG Verkaufsbezeichnung: U 65U 70U 80U 84 (U 900) Produktionszeitraum: 1963–1989[1] Motoren: OM 312(Diesel 48 kW)OM 352(Diesel 48–53 kW)OM 353(Diesel 59–62 kW) Vorgängermodell: Nachfolgemodell: Unimog 417 Der Unimog 406 ist ein Fahrzeug aus der von der Daimler-Benz AG gebauten Unimog-Reihe. Er wurde zwischen 1963 und 1989 im Mercedes-Benz-Werk Gaggenau insgesamt 37.069 Mal hergestellt. ...

Protected area in South AustraliaPenguin Island Conservation ParkSouth AustraliaIUCN category Ia (strict nature reserve)[1] View of Penguin Island from Cape Martin, South AustraliaPenguin Island Conservation ParkNearest town or cityBeachport[2]Coordinates37°29′48″S 140°0′48″E / 37.49667°S 140.01333°E / -37.49667; 140.01333[1]/Established1 August 1963[3]Area6 ha (15 acres)[3]Managing authoritiesDepartment for Envi...

 

Drs. H.Djarot Saiful HidayatM.S.Djarot saat menjadi anggota DPR RI (2019)Ketua Badan Pengkajian Majelis Permusyawaratan Rakyat Republik IndonesiaPetahanaMulai menjabat 25 November 2019[1]Wakil Agun Gunandjar Sudarsa Benny Kabur Harman Tifatul Sembiring Tamsil Linrung Ketua MPRBambang SoesatyoPendahuluDelis Julkarson Hehi[2]Anggota Dewan Perwakilan Rakyat Republik IndonesiaPetahanaMulai menjabat 1 Oktober 2019Daerah pemilihanSumatera Utara IIIMasa jabatan1 Oktober 2014&...

 

American novelist and screenwriter (born 1970) Not to be confused with Nick Saban. Nick SaganSagan in 2018BornNicholas Julian Zapata Sagan (1970-09-16) September 16, 1970 (age 53)Boston, Massachusetts, U.S.EducationUniversity of California, Los AngelesOccupationsNovelistscreenwriterNotable workIdlewildEdenbornEverfreeParentsCarl Sagan (father)Linda Salzman (mother) Nicholas Julian Zapata Sagan[1] (born September 16, 1970) is an American novelist and screenwriter. He is the author...

Fictional character in the Dune universe created by Frank Herbert Fictional character Alia AtreidesDune characterDaniela Amavia in the Children of Dune miniseries (2003)First appearanceDune (1965)Last appearanceThe Winds of Dune (2009)Created byFrank HerbertPortrayed by Alicia Witt (1984 film) Laura Burton (2000 series) Daniela Amavia (2003 series) In-universe informationTitleImperial RegentOccupationReverend MotherAffiliationBene Gesserit FremenFamilyHouse AtreidesSpouseHayt (Duncan Idaho)Re...

 

British fashion model (born 1995) Neelam GillGill in 2015BornNeelam Johal[3][4] (1995-04-27) 27 April 1995 (age 28)Coventry, United Kingdom[1]Occupation Fashion model Years active2011–presentModeling informationHeight5 ft 10 in (178 cm)[1]Hair colorBrownEye colorBrownAgency CAA (New York) IMM Bruxelles (Brussels) Le Management (Copenhagen)[2] Neelam Kaur Gill (born 27 April 1995) is a British fashion model. She has worked with...

 

Þorgerður Katrín Gunnarsdóttir (2005) Þorgerður Katrín Gunnarsdóttir (deutsche Transkription Thorgerdur Katrin Gunnarsdottir, * 4. Oktober 1965 in Reykjavík) ist eine isländische Politikerin. Sie gehörte erstmals von 1999 bis 2013 dem isländischen Parlament Althing an und war von 2004 bis 2009 Ministerin für Bildung, Wissenschaft und Kultur. Außerdem war sie von 2005 bis 2010 Vize-Vorsitzende der Unabhängigkeitspartei. Inzwischen gehört sie der Partei Viðreisn an und ist seit...

NFL team season 1998 Detroit Lions seasonOwnerWilliam Clay Ford, Sr.General managerChuck SchmidtHead coachBobby RossHome fieldPontiac SilverdomeResultsRecord5–11Division place4th NFC CentralPlayoff finishDid not qualifyPro Bowlers 3 RB Barry SandersDT Luther EllissDE Robert Porcher AP All-Pros 1 RB Barry Sanders (2nd team) Uniform ← 1997 Lions seasons 1999 → The 1998 Detroit Lions season was their 69th in the league. The team failed to improve upon their previous ...

 

German kite surfer (born 1977) Kristin BoeseKristin Boese with her KB signature board in 2011Born1 July 1977 (1977-07) (age 46)Potsdam, GermanyNationalityGermanOccupationProfessional Claimer Kristin Boese (born 1 July 1977) is a German female kite surfer.[1] In 2009, she was shortlisted by the International Sailing Federation for the ISAF World Sailor of the Year Awards. Biography Boese was born in Potsdam, East Germany, on 1 July 1977. At school, she excelled in a wide rang...

 

Spanish nobleman, politician and diplomat Don Luis López de la Torre Ayllón Don Luis López de la Torre Ayllón y Kirsmacker (29 March 1799 in Hamburg, Holy Roman Empire[1] – 2 December 1875 in Madrid, Spain[2]) was a Spanish nobleman, politician and diplomat who served as Minister of State in 1835. References ^ Vicente de Cadenas y Vicent, Extracto de los expedientes de la Orden de Carlos 3o. 1771-1847 Madrid, Hidalguía, 1985 ^ La Ilustración Española y Americana, ...

Private university in Uganda For the football club, see SC Victoria University. Victoria University UgandaMottoCome prepared to learn, Leave prepared to succeedTypePrivateEstablished2011; 12 years ago (2011)ChancellorMartin Aliker[1]Vice-ChancellorLawrence Muganga[2][3]Students1,500+ (2021)LocationKampala, Uganda00°18′49″N 32°35′21″E / 0.31361°N 32.58917°E / 0.31361; 32.58917CampusUrbanWebsitewww.vu.ac.ug/homeLocati...

 

FinecoBankFormerlyGI-FINIstituto per le Cessioni del QuintoNovara ICQICQ Banca CisalpinaFin-Eco Banca ICQTypeListedTraded asBIT: FBKFTSE MIB ComponentFounded1982(as GI-FIN)1999(as Fineco)Servicesonline brokerage FinecoBank S.p.A., known as FinecoBank or just Fineco is an Italian bank that specializes in online brokerage.[1] Launched in 1999 with its Fineco Online service for retail traders,[2] Fineco became a listed company in 2014 and has been independent from UniCredit ...

 

SM-6000 Airliner Stinson SM-6000B Airliner trimotor circa 1965 when owned by RP Rice of Kennett, MO. Role Three-engined airlinerType of aircraft National origin United States Manufacturer Stinson Aircraft Corporation Number built 53 (SM-6000)24 (Model U)[1] The Stinson SM-6000 Airliner was a 1930s three-engined (trimotor) ten-passenger airliner designed and built by the Stinson Aircraft Corporation. The SM-6000 was a high-wing braced monoplane with room for a pilot and a cabin for ten...

The Happy Highwayman First edition (UK)AuthorLeslie CharterisCountryUnited KingdomLanguageEnglishSeriesThe SaintGenreMystery, Short StoriesPublisherHodder and Stoughton (UK)The Crime Club (US)Publication date1939Media typePrint (hardback & paperback)Preceded byFollow the Saint Followed byThe Saint in Miami  The Happy Highwayman is a collection of short stories by Leslie Charteris, first published in 1939 by Hodder and Stoughton in the United Kingdom and The Crime ...

 

London bus route 277Stagecoach London Alexander Dennis Enviro400 MMC at Mile End Park in October 2022OverviewOperatorStagecoach LondonGarageWest HamNight-timeN277RouteStartCubitt TownViaMillwallCanary WharfWestferryLimehouseMile EndHackney CentralEndDalston Junction station London Buses route 277 is a Transport for London contracted bus route in London, England. Running between Cubitt Town and Dalston Junction station, it is operated by Stagecoach London. History Stagecoach London TransBus AL...

 

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!