A Perfect Day 2015eko Fernando León de Aranoa espainiar zinema zuzendariaren komedia dramatikoa da, Paula Fariasen Dejarse Llover eleberrian oinarrituta.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Fikziozko GKE bateko kooperante talde bat gatazka armatuaren gune batean ari dira lanean. Mambrú eta haren laguntzaileak norbaitek barruan bota duen gorpu bat putzu batetik atera nahian dabiltza, ura kutsatu eta bertako herritarrak hornitu gabe uzteko. Hura ateratzeko soka bat aurkitzea odisea bat bihurtzen da gerra betean (ustez Bosniako Gerra), gerrillariak, kasko urdinak, kooperanteak, tokiko biztanleak eta gainerakoak elkarrekin bizi diren mikrokosmos batean.