2019ko Arabako Bertsolari Txapelketa urte honetako otsailaren 9a eta martxoaren 30a bitartean jokatu zen. Arabako Bertsolari Txapelketa honetan, 27 bertsolarik hartu zuten parte eta guztira 5 kanporaketa, 3 final laurden, 2 finalaurreko eta finala jokatu ziren. Finala Gasteizko Principal antzokian izan zen eta Iñaki Viñasprek bere aurreneko txapela jantzi zuen.[1]
2017ko finalean aritu ziren bertsolaritatik bostek eman zuten izena 2019korako eta hauei hamairu bertsolari gehitu zitzaizkien. Hamairu hauek aukeratzeko urrian bost kanporaketa izan ziren eta 27 bertsolarik hartu zuten parte. Horrela beraz, honako hauek aritu ziren txapelketan:
Honako bertsolari hauek sailkatu ziren kanporaketa bakoitzean:
Hiru final laurden izango dira. 18 bertsolaritatik hamabi sailkatuko dira finalerdietarako.
Otsailaren 9an jokatu zen Araiako Andra Mari aretoan.
Otsailaren 16an jokatu zen Gopegiko Kultur Etxean.
Otsailaren 27an jokatu zen Aramaioko Kultur Etxean.
Bi finalaurreko izan ziren. 12 bertsolaritatik sei sailkatuko ziren finalerako.
Martxoaren 9an jokatu zen Legutioko Kultur Etxean.
Martxoaren 16an jokatu zen Dulantziko Kultur Etxean.
Finala Gasteizko Principal Antzokian jokatu zen, 2019ko martxoaren 30eko 17:30etan hasita. Buruz burukoan, Iñaki Viñasprek Manex Agirreri irabazi zion.[1]. Lierni Altunak jantzi zion txapela.
Arabako txapelketa: 1984Araba-Bizkaia: 1987 • 1990 • 1992 • 1994 • 1996 • 1998Prudentzio Deuna: 1990 • 1991 • 1992 • 1993 • 1994 • 1995 • 1996 • 1997 • 1998 • 1999 • 2000 • 2001Arabako txapelketa: 2002 • 2003 • 2004 • 2005 • 2006 • 2007 • 2008 • 2009 • 2011 • 2013 • 2015 • 2017 • 2019 • 2022 • 2024Koadrila artekoak: 2010 • 2012 • 2014(*) • 2016(*) • 2018 • 2020 • 2023 • 2025 • Binakakoak: 2021