2021eko Arabako Binakako Bertsolari Txapelketa urte honetako apirilaren 17a eta maiatzaren 22a bitartean jokatu zen, txapelketa izan zen.
Arabako Bertsolari Txapelketarako kanporaketak jokatu ziren 2020ko udazkenean, baina COVID-19 pandemiak eragindako murrizketen ondorioz sailkaturiko bertsolariak bikotea multzokatu eta Binakako Txapelketa alternatiboa antolatu zen[1]. Manex Agirre eta Martin Abarrategi aramaioarrak izan ziren irabazleak Legution jokaturiko finalean[2].
Parte hartzaileak
Bertsolariak (27)
Gai jartzaileak (9)
Epaileak (9)
Aurrekanporaketak
2020ko udazkenean jokatu ziren, eta hamabi bertsolarik lortu zuten sailkapena:
Final laurdeneko saioak
Zigoitia
Martxoaren 27an prentsaurrekoa egin zen Zigoitian txapelketaren formatua aurkezteko. Bikoteak osatzeko 2019ko finalisten sailkapena eta kanporaketetako sailkapena erabili zen[1]. Lehenengoa 18.arekin, bigarrena 17.arekin eta horrela osatu ziren bikoteak.
Izarra
Apirilaren 17an jokatu zen Izarrako Kultur etxean.
Araia
Apirilaren 18an jokatu zen Araiako Andra Mari aretoan.
Oion
Apirilaren 24an jokatu zen Oiongo Zinema aretoan.
Final aurreko saioak
Amurrio
Maiatzaren 8an jokatu zen Amurrioko antzokian.
Gasteiz
Maiatzaren 9an jokatu zen Gasteizko Felix Petite antzokian.
Finala
Maiatzaren 22an jokatu zen Legutioko kiroldegian. 200 lagun inguru elkartu ziren, COVID-19 protokoloak zehatz mehatz beteta.
Erreferentziak
Kanpo estekak