Serapio Lopez Ortueta (Baranbio, Amurrio, 1960) bertsolari arabarra da[1].
Biografia
Arabako bertsolaritzarekin batera hasi zen Serapio. Euskaldun berria izanik euskara lantzeko helburuaz 1982an sartu zen bertso eskolan eta 1983an izan zuen aurreneko plaza Orozkon. 1984an lehenengo Arabako Txapelketan hartu zuen parte.
Ordutik ia urtero izan da txapelketan abesten, eta 2017an finalean kantatu zuen[2]. 2019an agur esan zion txapelketen munduari eta 2022an txapeldunari txapela jartzeko ohorea izan zuen.
Bertsolaritza
Erreferentziak
Kanpo estekak