2018ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 63. edizioa izan zen. Lisboako Altice Arena aretoan ospatu zen, Portugalen. Eurovision Portugalen ospatzen zen lehen aldia izan zen. Finalerdiak maiatzak 8 eta 10ean ospatu ziren, eta final handia maiatzak 12an. Auzkezleak Filomena Cautela, Sílvia Alberto, Daniela Ruah eta Catarina Furtado izan ziren.[1]
Lehiaketako irabazlea Netta pop bakarlari israeldarra izan zen, "Toy" kantuarekin. Israelen laugarren garaipena izan zen. Bigarren postua Zipre ordezkatzen zuen Eleni Foureirarentzat izan zen, "Fuego" kantuarekin. Austriako Cesár Sampsonek, "Nobody but You" abestiarekin, hirugarren postua lortu zuen. Epaimahi profesionalen gustokoena Austria izan zen, eta telebozketaren gustokoena Israel.
43 herrialdek hartu zuten parte guztira, 2008 eta 2011ko partaide kopuru errekorra berdinduz.[2] Errusia lehiaketara itzuli zen urte bateko eten baten ostean. Australiari parte hartzeko gonbidapena luzatu zitzaion Europako Irrati-Telebista Batasunaren eskutik laugarren urtez.
Historian lehen aldiz, lehiaketa Portugalen izan zen, herrialdeak 2017ko edizioa irabazi ondoren Salvador Sobralen eskutik. Kandidatura ugari jaso ondoren, 2017ko uztailaren 25ean Lisboako Altice Arena hautatu zuten Portugaldar Irrati Telebistak (RTP) eta Europako Irrati-Telebista Batasunak (EBU).
Arena hau Expo '98rako eraiki zen, eta 20,000 pertsona sar daitezke barruan, Portugalgo estalitako estadiorik handiena izanik. Gaur egungo Parque das Naçõesen dago kokatuta. Lisboa osoan zehar doan metroarekin konektatuta dago (linea gorria), eta aireportua eta Europarekin Orienteko tren geltokiaren bidez.
Lisboa ez zen izan leihaketa egiteko hautagai bakarra, Gondomar, Santa Maria da Feira, Espinho, Faro, Guimaraes eta Bragak ere postua nahi baitzuten. Beraz, EBUk RTPri aretoaren oinarrizko ezaugarriak azaldu zizkion, hala nola, 10,000 ikusle baino gehiago sartzea; 1,500 kazetarirentzako espazioa izatea; 2,000 delegatu, prentsa formal eta ikusleentzat hotel eskaintza zabala izatea, prezio aldakorrekin, eta azkenik, garraio sistema efiziente bat izatea.
Edizioaren leloa, All Aboard! (euskaraz "Denok ontzira!") 2017ko azaroak 7an aurkeztu zen. Bere ikus-diseinuak itsasoko gaia erabiltzen du, Lisboa eta Portugalek Ozeano Atlantikoan daukaten kokapena eta herrialdearen itsasketa historia dela eta. Edizioaren logo nagusiak itsas barakuilu estilizatu bat erakusten du, eta horrez gain, beste hamabi ikur sortu ziren itsas-ekosistemako ezaugarri ezberdinak erakusteko. Infografia, apainketa, eszenatokiaren diseinua, eta merchandisina, besteak beste, ikus-diseinu honetan oinarritu ziren.[3]
2018ko urtarrilak 8an, RTP eta EBUk lehiaketa lehen aldiz lau emakumek aurkeztuko zutela argitu zuten. Filomena Cautela, Sílvia Alberto eta Catarina Furtado RTPko ohiko aurkezleak dira, eta Daniela Ruah aktorea da. 2015tik lehenez, ez zen gizonezko aurkezlerik egon, eta bigarren urtez jarraian, aurkezle guztiak genero berdinekoak izan ziren.[1]
Finala Mariza eta Ana Moura fado abeslari ospetsuen emanaldi batek zabaldu zuen. Ondoren 26 artista finalistak desfile batean aurkeztu ziren, Beatbombers bikotearen zuzeneko musikaren martxapean. Lehiaketako emanaldien ondoren, emaitzak ezagutu baino lehen, Brankok musika elektroniko emanaldi bat eman zuen Sara Tavares, Plutónio, Mayra Andrade eta Dino D'Santiagorekin batera. Gainera, aurreko urteko irabazle izan zen Salvador Sobralek "Mano a mano" kanta berria estreinatu zuen, eta "Amar pelos dois" abestu zuen Caetano Veloso abeslari brasildar ospetsuarekin batera.[4][5]
Herrialde partaideak bi finalerdietan banatzeko zozketa 2018ko urtarrilak 29an ospatu zen, Lisboako udaletxean. Finalerdietako 37 partaideak 6 pototan kokatu ziren lehenik, bere bozketa joera historialaren arabera. Finalera zuzenik sailkatutako herrialdeek – Big 5 taldeko herrialdeak (Alemania, Erresuma Batua, Espainia, Frantzia eta Italia) eta herrialde antolatzailea (Portugal) – zein finalerditan zegokien botoa ematea ere erabaki zuen zozketak.[6]
Lehiaketak bi finalerdi eta final bat izan zituen. Big 5 taldeko herrialdeak (Alemania, Erresuma Batua, Espainia, Frantzia eta Italia) eta herrialde antolatzailea (Portugal) zuzenki sailkatuak zeuden finalera. Gainontzako herrialdeak bi finalerdien artean banatu ziren, finalerdi bakoitzeko hamar lehen sailkatuak lortu zutelarik finalerako pasea.
Finalerdiko partaideez gain, Espainia, Erresuma Batua eta Portugaleri ere egokituko zitzaien botoa ematea. Azpimarratutako herrialdeak pasa ziren finalera:
Finalerdiko partaideez gain, Alemania, Frantzia eta Italiari ere egokitu zitzaien botoa ematea. Azpimarratutako herrialdeak pasa ziren finalera:
26 herrialdek hartu zuten parte finalean, eta 43 herrialdek eman zuten botoa.
1956 • 1957 • 1958 • 1959 • 1960 • 1961 • 1962 • 1963 • 1964 • 1965 • 1966 • 1967 • 1968 • 1969 • 1970 • 1971 • 1972 • 1973 • 1974 • 1975 • 1976 • 1977 • 1978 • 1979 • 1980 • 1981 • 1982 • 1983 • 1984 • 1985 • 1986 • 1987 • 1988 • 1989 • 1990 • 1991 • 1992 • 1993 • 1994 • 1995 • 1996 • 1997 • 1998 • 1999 • 2000 • 2001 • 2002 • 2003 • 2004 • 2005 • 2006 • 2007 • 2008 • 2009 • 2010 • 2011 • 2012 • 2013 • 2014 • 2015 • 2016 • 2017 • 2018 • 2019 • 2020 • 2021 • 2022 • 2023 • 2024
Webgune ofiziala