2010eko Kontxako Bandera (gizonezkoentzat Banderaren 115. ekitaldia eta emakumezkoentzat Banderaren hirugarrena) urte honetako irailaren 5 eta 12an jokatu zen, irabazleak gizonezkoetan Urdaibai Arraun Elkartea (Bermeo), bere historian lehen aldiz, eta emakumezkoetan Sociedad Deportiva Rias Baixas (Galizia), hirugarren aldiz jarraian, izan zirelarik. Talde irabazleetako patroiak Asier Arego (Urdaibai) eta Laura Hermo (Rias Baixas) izan ziren.
Gizonezkoak
Ohorezko txandan Orio nagusitu bazen ere Urdaibaik jaso zuen Bandera.
Sailkapen estropada sanjuandarrek irabazi zuten laugarren aldiz Oriori 16 segundo aterata. Guztira 24 traineruk hartu zuten parte, 9 gipuzkoarrek, 6 bizkaitarrek, 4 kantabriarrek, 4 galiziarrek eta asturiar batek.
Arraunlariak: Fernando Rúa, Antonio Miguel Montenegro, Mikel Portularrume, Bersaitz Azkue, Luis Pazos, Oscar Viúdez, Carlos Mañas, Alain Colunga, Javier Polo, Iker Zabala, Miguel Angel Millares, Mikel Ojeda eta Xabier Zulaika