1935eko Kontxako Bandera (Banderaren 43. ekitaldia) urte honetako irailaren 1 eta 19an jokatu zen, eta San Pedrok bere 11. Kontxako Bandera eskuratu zuen.[1]
Kontakizuna
Sei traineruk hartu zuten parte. Faboritoak Orio eta San Pedro ziren. Oriok pisu txikiko traineru berria aurkeztu zuen, ur lasaietarako bikaina, baina itsaso txarra atera zen eta abiatu bezain laister, uharte parean, urez bete eta erretiratu beharra izan zuen. San Pedrok beraz jardunaldi biak irabazi eta Bandera eskuratu zuen Hondarribia (Lurra) ontziaren aurretik. Bi hauek izan ziren ohorezko txanda jokatu zutenak eta gainerakoek kontsolazio txanda jokatu zuten, aurreko igandeko denborak kontutan hartu gabe.
Bigarren igandean Kontxako Banderaren aurretik Oriok eta Hondarribiako gazteen traineru batek exibizio gisa egin zuten arraun eta Oriok San Pedro irabazlearena baino denbora hobea egin zuen.