-stan (persieraz: ـستان, -stān) pertsierazko hitza da "-(r)en lekua" edo "-(r)en herria" esateko. Munduko leku askok dute izen hori, batez ere Asiako hegoaldean eta zentruan, baina baita Kaukasoan eta Errusian. Persiar kultura hedatu den lurraldeetan atzizkia ere ohikoa da. Atzizki gisa ere modu orokorrean erabiltzen da pertsieraz eta urduz, adibidez ریگستانrigestân, "desertuaren lurrak", Pakistan "puroen lurraldea", Hindustan "hinduen lurraldea", edo golestanurduz: گلستان "loreen lurraldea, lorategia".
Etimologia
Atzizkia hasiera batean berezko izena zen, baina eboluzionatu zuen atzizkia izan arte askotan izenen ondoan agertzen zelako, bai Indo-iraniar hizkuntzatan zein Indoeuropar hizkuntzatan: sanskritokosthā́naren ahaidea da, (sanskritoz: स्थानNAF: [st̪ʰaːna]), "zutitzea" esan nahi duena. Hortik garatu ziren hizkuntza ezberdinetan "lekua, lokalizazioa" esateko, eta hortik aitzinindoiraniar hizkuntzara, *sthāna-.
Aitzinindoeuroperan izen honen sustraia izango litzateke *steh₂- (berreraikitze zaharrago batean *stā-) "zutik egon", eta hortik dator ingelerazkoto stant, latinezkostāre, eta antzinako grezierakoίσταμαι (histamai), guztiek "zutik" esan nahi dutenak. Hitz berdinetik dator errusierakoстан (stan, erdi-okupatutako kanpamentua). Polonieraz eta ukrainerazstan hitzak "kondizioa" esan nahi du, eta serbo-kroazieraz "apartamendu" esan nahi du, nahiz eta lehen "habitat" esan nahi zuen. Txekieraz eta eslovakieraz hitzak "denda" esan nahi du (kanping-dendan gisa) edo, militarren kasuan, "kaserna". Germaniar hizkuntzetan hitza aurki daiteke Standen ("lekua") eta Stadt hitzetan (alemanez: Stadt, nederlanderaz: stad/sted, frisieraz: stêd eta ingelesez: stead) guztiek "lekua" edo "hiria" esan nahi dutelarik. Zentzu honetan -stan atzizkia -land atzizkiaren parekoa izango litzateke.
Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!