Frisiera

Frisiera
Frisieraren hedapena, horiz.
Datu orokorrak
Lurralde eremuaHerbehereak, Alemania eta Danimarka
Hiztunak400.000
OfizialtasunaFrisia
EskualdeaFrisia, Groningen, Saxonia Beherea eta Schleswig-Holstein
AraugileaFrisiar Fundazioa
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
germaniar hizkuntzak
mendebaldeko germaniar hizkuntzak
anglo-frisiar hizkuntzak
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
Glottologfris1239
Linguasphere52-ACA

Frisiera[1] (Frysk) Herbehereetan, Alemanian eta, neurri txikiagoan, Danimarkan mintzatzen den hizkuntza bat da. Ingelesaren eta eskozieraren hizkuntza gertukoena da. Gaur egun ez du etorkizuna bermaturik, geroz eta hiztun gutxiago baitu.

Saxoiak eta angloak egungo frisieraren antzeko hizkuntza batean mintzatzen ziren Britainia Handira emigratu aurretik. Alfabeto errunikoan eginiko epigrafia gutxi batzuk baino ez dira gelditu, gur garaiko lehenengo mendeetan datatuak. XV. mendera arte, frisiera administrazioan eta kontu ofizialetan erabili zen hizkuntza bizi-bizia izan zen.Hainbat dokumentu gordetzen dira XIII. eta XVI. mendeetatik, haietako batzuk lege izaera dutenak, baina baita idatzi literarioak ere: frisierazko saga eta elezaharrak, adibidez. Garai horretatik aurrera, nederlandera eta alemana frisiera ordezkatzen joango dira.

Frisieraz hitz egiten dugunean, hiru aldaerez ari gara, urruntasun geografikoa dela-eta beren artean ulergaitzak diren hiru aldaera baititu: ekialdeko frisiera, mendebaldeko frisiera eta iparraldeko frisiera. Erdi Aroan hizkuntza bakarra osatzen zuten, Frisiera zaharra deitzen dena (VIII. eta XVI. mende artekoa), baina gaur egun, esan bezala, hiruen arteko desberdintasunak oso handiak dira.

Frisiar herriaren hedapen historikoa (grisez), eta egun frisieraz mintzatzen diren lurraldeak (marrez).

Ekialdeko frisiera

Sakontzeko, irakurri: «Ekialdeko frisiera»

Ekialdeko frisiera (Saterlandic bezala ere ezagutzen dena) Alemaniako Saxonia Beherea eta Schleswig-Holstein lurraldeetan hitz egiten zen (Ekialdeko Frisia eskualde historikoan), baina Nazio Batuen 1996ko informe baten arabera, egun herri txiki batzuetan baino ez da mantentzen: Saterland, Ramsloh, Strücklingen eta Sharrell. 2.000 hiztun inguru daude, guztiak edadetuak. 11.000 bat lagunek jotzen dute bere burua ekialdeko frisiartzat .

Mendebaldeko frisiera

Sakontzeko, irakurri: «Mendebaldeko frisiera»

Frisiera banantzen den hiru hizkuntza-aldaeretatik egoera onena duena da. Frysk izenaz aldaera hau izendatu ohi da. Batez ere Herbehereetako Frisia probintzian hitz egiten da. Hala ere, mendebaldeko frisieraren hiztunen %40a probintzia honetatik kanpokoak dira. Bere burua mendebaldeko frisiartzat jotzen duten lagunak 700.000 eta 800.000 lagun artean zenbatu ohi dira; eta haietatik %70a frisieraz hitz egiteko gai dira. Frisian hizkuntza ofiziala da, hezkuntza sisteman irakasten da eta hedabideetan nahiz kultur munduan presentzia handia du.

Iparraldeko frisiera

Sakontzeko, irakurri: «Iparraldeko frisiera»

Iparraldeko frisiera (frasch deitua) Alemaniako iparraldean eta Danimarkako mugan mintzatzen da: Schleswig-Holstein estatuko Eider eta Wiedau ibaien arteko lurraldean eta Sylt (Söl, frisieraz), Föhr (Feer), Amrum (Omram) eta Hooge eta Heligoland (Deät Lun) uharteetan. Iparraldeko frisiera 10.000 bat lagunek hitz egiten dute (denak elebidunak). 60.000 bat lagunek jotzen dute bere burua iparraldeko frisiartzat .

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.


Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!